Derry

Artikulu hau hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Derry konderria».
Derry
Doire / Doire Cholmcille
Derrie / Lunnonderrie
Irlanda
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Lurraldea Ipar Irlanda
Probintzia Ulster
Konderria Derry konderria
PostakodeaBT47, BT48
Geografia
Koordenatuak54°59′30″N 7°20′30″W / 54.9917°N 7.3417°W / 54.9917; -7.3417
Map
Demografia
BiztanleriaHiria: 85.016 (208)
Hirigunea: 93.512 (2008)
Metropolia: 237.000 (2008)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia028

Derry, ofizialki Londonderry[1] (irlanderaz: Doire / Doire Cholmchille, Ulsterko eskozieraz Derrie / Lunnonderrie) Ipar Irlandako hiri jendetsuenetan bigarrena da (Belfast da lehena), eta Irlanda uharteko hiri jendetsuenetan laugarrena. Ipar Irlandako mendebaldeko mugan dago kokatuta. 2021ean 85.279 biztanle zituen[2].

Etimologia

Derry/Londonderry hiriaren izenaren eztabaidaren adibidea ikusgai.

Eztabaida handia dago Derry eta Londonderry izenen artean. 1984ean hiriak Derry City Council izena hobetsi zuen baina 2007an Londonderry izatera itzuli da. Herri inkesta bat egin zen 2009an eta biztanleen hiru laurdena katolikoa izanik Derryren alde atera zen. Eguneroko bizitzan Derry erabiltzen da.

Derry izena irlanderazko Doire-tik dator, eta honek "hariztia" esan nahi du, horregatik hiriaren sinbolo ez ofiziala haritza da. London aurrizkia gehitu zitzaion Ulsterraren kolonizazio prozesuan Londresko merkatarien elkarteak 1613an Derryko hiribildu bihurtu zuenean.

Azkenik Maiden City (hiri ezkongabea) ezizena hartzen du, XVII mendeko setioan bere harresiek hiria salbu mantendu zutelako.

Geografia

Derry Foyle ibaiaren ezkerreko ertzean dagoen miuno bateankokaturik dago, nahiz eta auzo berriak beste aldean ere zabaldu diren. Foyle ibaia kilometro gutxi batzuk aurrerago Irlandako itsasoak eratzen duen Foyle aintziran itsasoratzen da. Inguruko lurrak nahiko muinotsuak dira, mendi argirik ez dagoen arren.

Klima

Klima ozeaniko epela du, udako tenperatura beroena 17-18 °Ctan izanik eta neguko hotzenak 2 °C inguruan. Prezipitazioei dagokienez urtean 182 egunetan egiten du euria eta urteko batazbestekoa 993mm-koa da.

    Datu klimatikoak (Carmoney, 76m, 1971-2000)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.0 7.3 8.9 11.1 13.9 16.0 17.8 17.7 15.5 12.4 9.3 7.7 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.8 1.7 2.8 4.2 6.4 8.9 11.0 10.9 9.0 6.8 3.9 2.7 5.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 101.5 79.1 83.5 58.8 57.9 63.9 75.3 84.1 86.1 104.3 98.5 100.0 993.0
Eguzki orduak 36.6 59.9 85.3 140.4 179.5 145.8 128.0 133.0 111.6 81.2 48.6 29.1 1179.0
Iturria: MetOffice[3]

Historia

Sorrera

Kolunba Ionakoak 546 urtean monasterioa fundatu zuen harizti batean, Foyle ibaiaren ertzean. Hala ere gaur egungo historiagileek zalantzan jartzen dute data hori, eta VI eta XI mendeen artean izan zela diote, data zehatzik eman gabe. Monasterioaren inguruan herrixka bat sortzen hasi zen[4].

XVII mendea

XVI mendean Tudor dinastia saiatu zen Derryko monasterioa hartzen, eta 1613an Londresko merkatarien elklartean herria beretzat hartu eta hiribildu bihurtu zuen. Horrela Irlanda osoan planifikatu zen lehen hiria izan zen. Erdian Diamond izeneko plaza zegoen eta bertatik lau kale ateratzen ziren, gaur egun oraindik egitura berak jarraitzen du. 1619an bukatu zuten harresi sendoak altxatzen. Hiri hesituaren gorengo muturrean San Kolunba katedrala jaso zuten 1633an.

Mende horretan hainbat setio pairatu zituen, besteak beste: 1641an Irlandar matxinoena, 1649an Eskoziar presbiterianoena, eta azkenik 1688-1689an Eskoziako James VII eta Ingalaterrako James II erregeak agindutakoa. Guztietan harresiak zutik iraun zuen.

XVIII eta XIX mendeak

1991ko Derry hiriko biztanleriaren banaketa mapa erlijioaren arabera.

XVIII mendean etxe georgiar ugari eraiki ziren eta 1790ean Foyle ibaia zeharkatuko zuen lehenengo zubia. XIX mendeko Irlandako Gosete Handiaren eraginez, Ipar Amerikarako itsasoratze kai garrantzitsuenetakoa bihurtu zen.

XX mendea

1921n Irlanda zatitzean Derry mugan bertan gelditu zen, tradizionalki harreman handia izan zuen Donegalgo konderritik aparte, eta honen ondorioz bortxakeria handia bizi izan zen kaleetan.

Bigarren Mundu Gerran estatubatuarren lehenengo itsas basea izan zen. Bertan 36.000 soldadu britainiar, estatubatuar eta kanadiar elkartu ziren. Hiriak hazkunde ekonomikoa ezagutu zuen baina 1950an guztiek alde egin zutenean langabezia nagusitu zen.

60. hamarkadan katolikoek diskriminazio handiak jasaten zituzten eta beren auzoetako bizi baldintzak penagarriak ziren. Eskubide Zibilen aldeko mugimenduak eratu ziren eta hauen eraginez 1969an Bogsideko gudua piztu zen, auzotar errepublikarren eta Ulstergo Errege Poliziaren artean[5]. Auzotarrek Bogside auzoan Free Derry ("Derry askea") izeneko eremua eratu zuten, eta komunitate autosufizientea sortu zuten. Hiru urteren ondoren 1972ko urtarrilaren 30ean, "Igande Odoltsua" gertaera tragikoa gertatu zen hirian, manifestaldi batean polizia tiroka sartu eta 14 pertsona hil zituen[6]. Hau izan zen Derry askearen amaiera, baina era berean IRA sozialki asko indartu zen.

Ondasun nabarmenak

Bogside auzoaren ikuspegi panoramikoa.

Kultura

Derryko konderrian Seamus Heaney poeta jaio zen, 1995ean Literaturako Nobel Saria jaso zuena. Musikariak ere ugariak dira, ezagunena The Undertones taldea izanik. Arteari dagokionez aipatzekoak dira Bogside auzoko mural politikoak.

Zinema jaialdi bat ere izaten da bertan, Foyle Film Festival[7].

Kirola

Futbol gaelikoa eta ohiko futbola dira jarraitzaile gehien dituzten kirolak. Futbol gaelikoko txapelketa nagusian garaipen bakarra badu ere, 1993koa, futbolean Derry City F.C. taldeak emaitzak bikainak lortu ditu. Ipar Irlandako Liga bat eta hiru Kopa lortu zituen, baina talde katolikoa izanik 1973an Irlandako Errepublikako txapelketatan aritzeko eskabidea egin zuen eta ordutik aurrera Irlandako bi Liga eta bost Kopa eskuratu ditu, bai eta Ligako hamar Kopa ere.

Aipatu behar da hainbat boxeo elkarte ere badirela hirian. Azkenik errugbi, cricket eta saskibaloi taldeak ere badaude.

Derrytar ospetsuak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «'Londonderry'» web.archive.org 2007-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  2. «Get data for Sex (MS-A07) | NISRA Flexible Table Builder» build.nisra.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  3. Carmoney 1971-2000. Met Office (Noiz kontsultatua: 22 Sep 2011).
  4. «Northern Ireland - History of Derry» web.archive.org 2010-03-26 (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  5. (Ingelesez) alphahis. (2013-07-02). «The Battle of the Bogside» Northern Ireland (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  6. (Ingelesez) «"Bloody Sunday" in Northern Ireland | January 30, 1972» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).
  7. (Ingelesez) «Celebrating Cinema & Our City» Foyle Film Festival (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) (Gaeleraz) Derry hiriaren webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q163584
  • Commonscat Multimedia: Derry / Q163584

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 141955584
  • GND: 4111374-3
  • LCCN: n50056238
  • NKC: ge1097987
  • NARA: 10045716
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 5153322
  • Wd Datuak: Q163584
  • Commonscat Multimedia: Derry / Q163584
  • i
  • e
  • a
Derry Hiriko auzoak eta eremuak
Auzoak
eta eremuak
  • i
  • e
  • a
Derry konderriko udalerriak
Udalerri nagusiak
Udalerri eta herriak
AghadoweyAltnagelvinArdgarvan • Ardmore • ArticlaveArtikellyBallerinBallyhanedin • Ballykelly • BallyliffordBallymaguiganBallynagalliaghBallyrashane • Ballyronan • Ballyrory • BallysallyBallyscullion • Banagher • BellaghyBellarenaBenoneBogside • Burnfoot • CampseyCarrowclareCastledawsonCastlerock • Clady • ClaudyCoagh • Creagh • CulmoreCulnady • Curran • DerrynaflawDesertmartin • Downhill • DraperstownDrumahoeDrummullanDrumraighlandDrumsurnDungiven • Eglinton • Elagh MoreFeenyForeglenGarvaghGlackGlenoneGortnaheyGoshedanGreysteelGulladuffInishrushKilcronaghanKillalooKillywoolKilreaKnockloughrimLargy • Lavey • LenamoreLettershandoney • Lisbunny • LissanMacosquinMagheraMagilliganMaydownMoneymoreMoneyneanyNewbuildingsNixon's Corner • Park • Prehen • Ringsend • ShantallowShanveyStraidarranStrathfoyle • Straw • Swatragh • Tamlaght • TamnaherinThe LoupTobermoreTraadUpperlands
  • i
  • e
  • a
Irlandako hiriak Irlanda
Irlandako
Errepublikako
hiriak Irlandako Errepublika
Dublin (Baile Átha Cliath)Cork (Corcaigh)Limerick (Luimneach)Galway (Gaillimh)Kilkenny (Cill Chainnigh)Dun LaoghaireKillarney (Cill Airne) • Cashel (Caiseal)


Arklow (An t-Inbhear Mór)Athlone (Baile Átha Luain)Bray (Bré)Carlow (Ceatharlach)Castlebar (Caisleán an Bharraigh)Cavan (An Cabhán)Celbridge (Cill Droichid)Clonmel (Cluain Meala)Cobh (An Cóbh)Drogheda (Droichead Átha)Dundalk (Dún Dealgan)Ennis (Inis)Fermoy (Mainistir Fhear Maigh)Greystones (Na Clocha Liatha)Letterkenny (Leitir Ceanainn)Leixlip (Léim an Bhradáin)Longford (An Longfort)Malahide (Mullach Íde)Maynooth (Maigh Nuad)Monaghan (Muineachán)Mullingar (An Muileann gCearr)Naas (Nás na Ríogh)Navan (An Uaimh)Nenagh (An tAonach) • Newbridge (An Droichead Nua)Portlaoise (Port Laoise)Sligo (Sligeach)Swords (Sord Cholm Cille)Tralee (Trá Lí) • Trim (Baile Átha Troim)Tullamore (Tulach Mhór)Waterford (Port Láirge) • Westport (Cathair na Mairt)Wexford (Loch Garman)
Ipar Irlandako
hiriak Ipar Irlanda
Belfast (Béal Feirste) • Derry (Doire)Armagh (Ard Mhacha)


Newry (Iúr Cinn Trá)Lisburn (Lios na gCearrbhach)Ballymena (an Baile Meánach) • Bangor (Beannchor)Coleraine (Cúil Raithin)Downpatrick (Dún Pádraig)Enniskillen (Inis Ceithleann )Larne (Latharna )Omagh (An Ómaigh )Portadown (Port an Dúnáin)
  • i
  • e
  • a
Ingalaterra
Eskozia
Gales
Bangor · Cardiff · Newport · St David's · Swansea
Ipar Irlanda
Armagh · Belfast · Derry · Lisburn · Newry