Cardiff

Cardiff
Caerdydd
 Gales
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Gales
LurraldeaCardiff Hiria eta Konderria
PostakodeaCF
Geografia
Koordenatuak51°28′54″N 3°10′45″W / 51.4817°N 3.1792°W / 51.4817; -3.1792
Map
Demografia
Biztanleria346.100 (2011)
Metropolia: 1.097.000 (Cardiff-Newport)
Bestelako informazioa

Cardiff (galeseraz Caerdydd) Galesko hiriburua eta hiri nagusia da, bai eta izen bereko lurralde nagusi edo konderria. Herrialdeko hegoaldeko kostaldean kokatuta dago, eta historikoki Glamorgan/Morgannwgeko konderriaren barruan egon da.

2011an hiriak 346.100 biztanle zituen, aldiz hiriguneak denera 861.400 biztanle ditu, Erresuma Batuko 16. hiririk handiena delarik.

Izena

Hiriaren Caerdydd galeserazko izena antzinagoko galeserazko Caerdyf izenetik eratorria dago, -dyf atzizkia -dydd atzizkira aldatu zelarik, alde batetik herri hizkeran galeserak -dd hizkia -f hizkiarengatik aldatzeko joera baitu eta bestetik beharbada hitzaren esanahiaj hala bultzatuta, dydd hitzak galeseraz egun esan nahi baitu, baina dydd hitzak ez du esanahi jakinik.

Aldiz, ingelesezko Cardiff izena antzinako galeserazko Caerdyf izenetik eratorria dago, ingelesak mailegua jaostzean bigarren -f hizki bat gehitu ziolarik, Galesko beste udalerri eta toki izenetan gertatu izan ohi den antzera: ingelesez Taff (galeseraz Taf) eta ingelesez Llandaff (galeseraz Llandaf).

William Camden (1551-1623) historialariaren arabera Cardiff izena galeserazko Caer-Didi(Didioren gotorlekua) izenetik eratorria litzateke, ustez Aulo Didio Galoren omenezko izena, leku honetan erromatar gotorlekua ezarri zenean aldamenko erromatar probintziako agintaria zena. Nahiz eta webgune ugarik azken azalpen hau maiz errepikatu izan, berez ez du oinarri jakinik eta Cardiffko Unibertsitateko Gwynedd Pierce profesoreak zaborra bezala deskribatu izan du.[1]

Mugakideak

Mugakideak hauexek ditu: ipar-ekialdean Newport/Casnewydd, iparraldean Caerphilly/Caerffifili, ipar-mendebaldean Rhondda Cynon Taf, hego-mendebaldean Vale of Glamorgan/Bro Morgannwg eta hego-ekialdean Bristolgo Kanala.

Auzoak

Adamstown, Birchgrove, Butetown, Canton, Cardiff Bay, City centre, Cathays, Cyncoed, Gabalfa, Heath, Llandaff, Llanedeyrn, Llanishen, Llanrumney, Maindy, Mynachdy, Pentrebane, Pentwyn, Penylan, Pontcanna, Radyr, Riverside, Roath, Splott, St Mellons, Tremorfa eta Trowbridge.

Eraikin nagusiak

  • Cardiffko gaztelua: Castell Caerdydd/Cardiff Castle.
  • Galesko Biltzar Nazionala: Cynulliad Cenedlaethol Cymru/National Assembly for Wales.
  • Cardiffko udaletxea: Cardiffko udalaren egoitza.
  • Cardiffko katedrala: Cardiff Metropolitan Cathedral.
  • Norvegiar eliza: Cardiff hirian bizi zen norvegiar komunitateak eraikitako eliza da.
  • Wales Millennium Centre edo Canolfan Mileniwm Cymru: Musika jauregia.
  • Millennium Stadium: Galesko errugbi selekzioak zelai honetan jokatzen ditu bere etxeko errugbi partidak.
  • Cardiffko unibertsitatea: Galesko unibertsitate garrantzitsuenetako bat da.
  • Cardiffko tren geltokia
  • Museoa eta arte-aretoa: Amgueddfa Genedlaethol Caerdydd/National Museum and Gallery.

Historia

  • 1905ean Edward VII Erregeak hiri estatusa eman zion.
  • 1955etik Galesko hiriburua da.

Hizkuntza

Hiriburuan galeserazko hiztunen kopurua urria da, beste udalerri handietan gertatzen den bezala. Gaur egun, izan ere, biztanleen %11 baino ez da galeseraduna. Haatik, BBC Radio Cymru irrati kateak haren hiru egoitzetako bat hiri honetan dauka.

Kirolak

Cardiff City FC hiriko futbol talde nagusia da.

Iruditegia

Cardifftar ezagunak

Erreferentziak

  1. What's In A Name? – Cardiff. Gwynedd Pierce. BBC Wales. 2008ko uztailaren 17a.

Kanpo estekak

  • Udalaren webgunea
  • Museoaren webgunea
  • Canolfan Mileniwm / Millennium Centre-ren webgunea
  • Cardiff/Caerdydd-eko Gaztelua
  • Cardiff/Caerdydd-eko katedrala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10690
  • Commonscat Multimedia: Cardiff / Q10690

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 154757441
  • BNE: XX5409774
  • BNF: 12035077v (data)
  • GND: 4085151-5
  • LCCN: n79063889
  • NARA: 10045004
  • SUDOC: 028533852
  • Lekuak
  • OSM: 1625787
  • TGN: 7008742
  • Wd Datuak: Q10690
  • Commonscat Multimedia: Cardiff / Q10690


  • i
  • e
  • a
Cardiff Hiriko auzoak, udalerriak eta komunitateak
Hiriburua
  • Cardiff
Barrutiak
Auzoak eta udalerriak
Komunitateak
  • i
  • e
  • a
Galesko autoritate unitarioak
Anglesey (Ynys Môn) • Blaenau GwentBridgend (Pen-y-bont ar Ogwr) • Caerphilly (Caerffili) • Cardiff (Caerdydd) • Carmarthenshire (Sir Gaerfyrddin) • CeredigionConwyDenbighshire (Sir Ddinbych) • Flintshire (Sir y Fflint) • GwyneddMerthyr Tydfil (Merthyr Tudful) • Monmouthshire (Sir Fynwy) • Neath Port Talbot (Castell-nedd Port Talbot) • Newport (Casnewydd) • Pembrokeshire (Sir Benfro) • PowysRhondda Cynon TafSwansea (Abertawe) • TorfaenVale of Glamorgan (Bro Morgannwg) • Wrexham (Wrecsam)
  • i
  • e
  • a
Ingalaterra
Eskozia
Gales
Bangor · Cardiff · Newport · St David's · Swansea
Ipar Irlanda