Bide berde

Gipuzkoako bidegorrien mapa[1]
Gironako (Katalunia) bide berde bat.

Bide berdea aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bide bat da, gehienetan alboetan landaredia duena. Bide berdeak motorrik gabeko ibilgailuentzat izan ohi dira, eta haien xedea ingurumena, natur eta kultur ondarea eta bizi kalitatea mantentzea eta hobetzea da. Oinezkoentzat zein txirrindularientzat egokiak diren zabalera, malda eta gainazala dute, eta adin eta baldintza fisiko guztietako pertsonentzat egokituta daude.

Hego Euskal Herrian bide berde asko XX. mendean abandonatu ziren trenbideak baliatuz sortu dira.

Bide berdeak eta bidegorriak

Bizikleta-bideei euskaraz bidegorri ere esaten zaie. Bide berdeak bidegorri izaten dira, baina bidegorri guztiak ez dira bide berdeak, hiri barruko bidegorri guztiak ez baitira "aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bideak", kasu askotan hiri barruko desplazamenduak egiteko bizikleta-bide hutsak dira eta.

Bizikleta-bideak ikusteko mapa OpenStreetMap-en,[2] bide berdeak barne.

Gaztelaniazko "Vía verde" marka erregistratua

Bide berde kontzeptuaren esanahia ez da bera herrialde guztietan. Estatu espainiarrean izen horrek formalki "trenbide trazatu zaharretan zehar doazen ibilbideak" adierazten ditu. “Vía verde” Fundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoak Patente eta Marken Espainiar Bulegoan 1994an erregistratutako marka bat dela. Legearen indarrez, horren erabilera trenbide azpiegitura zaharretan barrena doazen ibilbideetara dago mugatuta. Frantzian aldiz Voie verte bizikleta-zidorraren parekoa da: oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.[3]

Euskal Herriko bide berdeak

Araba[4]

Ulibarri Ganboa urtegiko bira.
  • Nerbioiko parke lineala (Laudio-Amurrio).[5]
  • Uribarri-Ganboa urtegiko bira. [6]
  • Mendixurko zidorrak
  • Ehun urteko haritzak
  • Arabako Errioxa Kultur Ibilbidea
  • Opakuako basabidea (eraikitze prozesuan)
  • Guardiako aintzirak
  • Gasteizko eraztun berdea
  • Zadorrako ibilbide berdea

Bizkaia[10][11]

Lekeitio-Aulesti bidegorriaren mapa.[10]

Gipuzkoa[12][1][13]

Nafarroa[24]

  • Erribera
    • Tarazonicaren bide berdea (22 km, Tuteratik Tarazonara): Tutera hiri monumentaletik, Ebro ibaiaren ertzetako baratzeetan sartu eta Moncayoraino eramaten gaitu, jada Aragoiko lurraldean. Tren xume hura motel samarra izaki, "Escachamatas" izengoiti dibertigarria hartu zuen.

Lapurdi

Erreferentziak

  1. a b «Gipuzkoako foru-bidegorrien sarea» (PDF) Gipuzkoako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
  2. «OpenStreetMap-en bizikletentzako mapa Donostia-DonibaneLohitzune-Sara-Lesaka-Andoain ingurua» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  3. Sanz Alduán, Alfonso; Bergua, Edorta (koordinatzailea). «Bizikleta eta tokiko gobernuak» (PDF) Gipuzkoako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  4. «Ibilbide berdeak - rutasverdes - web.araba.eus» rutasverdes.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  5. «Nerbioiko parke lineala. Laudio-Amurrio» (PDF) Arabako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
  6. «Vuelta completa al embalse eu - Vuelta completa al embalse eu - rutasverdes - web.araba.eus» rutasverdes.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
  7. «OpenStreetMap. Soraluze-Eskoriatza bide berdea.» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  8. «OpenStreetMap. Arlaban-Gasteiz-Dulantzi bide berdea.» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  9. «OpenStreetMap. Maeztu-Zuñiga-Acedo-Murieta» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  10. a b «Bizkaia.Eus: - Bizkaia bizikletaz - Bizikleta-sarearen bistaratzailea» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  11. (Gaztelaniaz) «Bidegorriak - Bizkaia - Rutas en bicicleta» apli.bizkaia.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  12. «Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  13. a b c Gipuzkoa bizikletan : 10. ibilbide Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdin zehar. Gipuzkoako Foru Aldundia, Nekazaritza eta Ingurumen Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Agricultura y Medio Ambiente 2003 ISBN 8479074205. PMC 863167957. (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
  14. «I-7 Bidasoa. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  15. «I-. 1 Donostia - IrunGure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  16. a b «I-3 Donostia - Beasain. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  17. «Vía Verde del Plazaola-Leitzaran - Itinerario de las Vías Verdes de España» www.viasverdes.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  18. «I-6 Bergara - Beasain. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  19. «Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea» turismoa.euskadi.eus 2015-05-08 (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  20. «I-5 Urola bailara. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  21. «I-4 Debarroa. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  22. (Gaztelaniaz) «V.V. del Fc Vasco - Navarro. Tramo Guipúzcoa - Itinerario de las Vías Verdes de España.» www.viasverdes.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  23. «I-4 Debarroa, 4. Oñati - Arrasate. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
  24. «Bide berdeen xarma (Nafarroan)» Nafarroako erresuma. Turismo (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
  25. (Frantsesez) «La Vélodyssée | Itinéraire/parcours à vélo Capbreton / Bayonne» www.lavelodyssee.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  26. (Frantsesez) «La Vélodyssée | Itinéraire/parcours à vélo Bayonne / Biarritz» www.lavelodyssee.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  27. (Frantsesez) «La Vélodyssée | Itinéraire/parcours à vélo Biarritz / Saint-Jean-de-Luz» www.lavelodyssee.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  28. (Frantsesez) «La Vélodyssée | Itinéraire/parcours à vélo Saint-Jean-de-Luz / Hendaye» www.lavelodyssee.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  29. (Gaztelaniaz) «Piste cyclable: Ustaritz - Bayonne» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Bizikleta-bideak ikusteko mapa OpenStreetMap-en.
  • Bide berdeak Eusko Jaurlaritzako turismo ataria
  • Voies Vertes. Frantzia estatuko bide berdeak.
  • lavelodyssee.comRascoffetik (Bretainia) Hendaiara bizikletaz 38 etapatan.
  • Vias verdes. Espainiako aspaldiko trenen 120 ibilbide. Espainiako Burdinbideen Fundazioa (Fundación de los Ferrocarriles Españoles).
  • Ciclovias, ecovías e ecopistas. Portugaleko bizikleta-bideak.
  • Arabako bizikleta bideen sarea Eskuorriak, mapak, bideoak...
  • Bizkaiko bizikleta bideen sarea Eskuorriak, mapa interaktiboak, mapa 3 dimentsiotan, mapa erliebekin, bideoak, bideo-animazioak...
  • Gipuzkoako bizikleta bideen sarea
  • Gipuzkoako foru-bidegorrien sarea Mapak, ibilbideak
  • Donostiako bidegorriak Donostiako udala
  • Nafarroako bizikleta bideen sarea
  • Utzi pasatzen bizikletari, artikulua argia.com webgunean (1999-09-05)