Atarrabiako San Andres errota

Atarrabiako San Andres errota
Kokapena
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1541ean errota, 1897an zentral hidroelektrikoa, 1897ean-edo irin-lantegia.
ZuzendariaIruñerriko Mankomunitatea
Webguneahttps://www.mcp.es/eu/jarduerak/informazio-zentroetan/san-andres-errota


San Andres errota Atarrabia eta Uharte herrien artean dago. Argaren ibai-parkean, Arreko Trinitatearen ermitaren ondoan. Donejakue bideko bi adar, Frantziakoa eta Baztangoa, batzen diren tokia kilometro bat baino gertuago dago.[1] Atarrabiako eta Uharteko bizilagunek 1541an elkarrekin eraiki zuten errota. Ura Durraburuko presatik hartzen du.

Argaren ibai-parkean

Argaren ibai-parkea Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen. Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 12 kilometro inguruko natur pasealekua da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak eta erdian dagoen informazio-zentro eta atseden-lekua da errota.[2]

Zentral elektrikoa

XIX. mendean zentral hidroelektriko bat jarri zuten Atarrabiari argi elektrikoa emateko, horrela funtzionatu zuen 1897tik 1907ra bitarte. Geroago zenbait lantegi hornitu zituen. 1921etik aurrera Atarrabiako udalarekin akordio bat egin zuten, herriko elektrizitate-horniduran matxurak gertatuz gero errotako elektrizitatea erabiliko zen. Horrela aritu zen zentrala 2005ean itxi zuten arte. Francis turbinak 5,3 kilowatteko potentzia zuen itxi zutenean. Gaur egun berriro martxan dago.

Irin-lantegia

Irin-lantegi bat ere jarri zuten 1896an. Arbeitzako irin-lantegia zena XX. mendearen lehen erdian jardunean aritu zen. Garai hartako tresneriak aukera eman zuen zerealak hobeto garbitu eta aukeratzeko, irin meheagoa lortzeko eta ekoizpena handitzeko. Osagai nabarmenak hauek ziren: Hartxintxarrak kentzeko makina, pikorra ehotzeko arraboi-errota, planchister bahetze-sistema, irina garraiatzeko kazoleta-uhalak eta hautsa kentzeko mahuka-iragazkia.

Aldiroko uholdeak

Errota inguruan ibaiak uholdea sortzen du aldiro. Azkeneko uholdeen eskala ikus daiteke kanpoko zutabe batean:

  • 1,17 m. 2018-04-12
  • 1,50 m. 2015-02-25
  • 0,82 m. 2015-01-30
  • 2,74 m. 2013-06-09[3]
  • 1,55 m. 2013-01-16[4]

Informazio-zentroa

Gaur egun errotaren eraikina ibai-parkeari buruzko informazio-zentroa da. Errotak bere historian zehar izan dituen erabilerak ere azaltzen dira bertan.[5]<gallery mode="packed-hover"> Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 22.jpg|Arga ibilbidea parean dago. Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 15.jpg|Atseden lekua Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 11.jpg|Durraburuko presa gertu Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 14.jpg|Uraren sarrera Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 12.jpg|Ubideko uhateak Fitxategi:Atarrabiako SanAndres errota Irin lantegia.jpg|irin-lantegia Fitxategi:Atarrabiako SanAndres errota Turbina.jpg|Turbina, zentral elektrikoa Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 16.jpg|Uraren irteera Fitxategi:Atarrabiako San Andres errota 13.jpg|Aldiroko uholdeen markak.

Garraioa

Eskualdeko Hiri Garraioak 2 linea ditu:

  139 San Andres kalea (Pedro Atarrabia kalea)

  • i
  • e
  • a
 4  Orikain — Arre / Uharte — Atarrabia  Barañain
UHARTE
Ugarrandia 27 • Zubiarte 9 • Uharte-Iruña (Martiket) • Uharte-Iruña/Martiket
EZKABARTE (Orikain)
Arre-Orikain Industrialdea
EZKABARTE (Arre)
Ezkabarte Industrialdea • Irun 5
ATARRABIA
San Andres/Pedro Atarrabia / Eras/Karrobide • Ezkaba /9Serapio Huici 14 • Serapio Huici (Aditueskola)
BURLATA
Nagusi 37bis • Nagusi 21
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 • Oliveto Kontea 2
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Sarasate (Parlamentua) • Navas de Tolosa (Hiru Erregeen)
IRUÑA (Donibane)
Pio XII/Urdazubi
IRUÑA (Ermitagaña)
Pio XII 18 • Pio XII 28 • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Irunlarrea (Bideko Amaren Ospitalea) • Barañain (Kanpoko Kontsultak)
BARAÑAIN
Iruña/Ezkiak • Iruña/Sahats • Iruña /39 • Erdia 14 • Erdia 38 • Lur Gorri /25 • Eultza 26 • Eultza /61 • Eultza/Errioxa • Ibarra/Eliza
Ikus artikulua: 4. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 N5 Gorraitz — Uharte  Nafarroako Gorteak
EGUESIBAR (Gorraitz)
Lezaun /7 • Ardanatz/Zaldoko • Ardanatz/Gurimendi / Egues 70 • Itaroa /190 / Itaroa /96-98 • Itaroa /96-98 • Egues 13 • Gorraitz/Urbikain
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
UHARTE
Intxaurdia/Itaroa • Zubiarte 17 • Zubiarte 9 • Uharte-Iruña (Martiket) • Uharte-Iruña/Martiket
ATARRABIA
San Andres/Pedro Atarrabia • Serapio Huici 14 • Serapio Huici (Aditueskola)
BURLATA
Nagusi 37bis • Nagusi 21
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2
IRUÑA (Alde Zaharra)
Nafarroako Gorteen 1
Ikus artikulua: N5 linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  145 San Andres kalea, 4

  • i
  • e
  • a
 4  Barañain  Atarrabia — Uharte / Arre — Orikain
BARAÑAIN
Ibarra/Eliza • Erdia /34 • Erdia/Institutua • Iruña 39 • Iruña 23 • Iruña 1
IRUÑA (Ermitagaña)
Barañain (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Pio XII 41 • Pio XII 15-17
IRUÑA (Donibane)
Pio XII 7
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Navas de Tolosa 5
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Oliveto Kontea 7 • Merindadeen 3 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
BURLATA
Nagusi 6 • Nagusi 36 • Nagusi 70
ATARRABIA
Serapio Huici 11 • Serapio Huici /8Eras 7 • Eras/Karrobide / San Andres 4
EZKABARTE (Arre)
Irun 14 • Ezkabarte Industrialdea
EZKABARTE (Orikain)
Arre-Orikain Industrialdea
UHARTE
Uharte-Iruña/Martiket • Uharte-Iruña (Martiket) • Zubiarte 12 • Perez Goiena/Ugarrandia • Ugarrandia 27
Ikus artikulua: 4. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
  • i
  • e
  • a
 N5  Nafarroako Gorteak  Uharte — Gorraitz
IRUÑA (Alde Zaharra)
Nafarroako Gorteen 1
IRUÑA (2. Zabalgunea)
EHG • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
BURLATA
Nagusi 6 • Nagusi 36 • Nagusi 70
ATARRABIA
Serapio Huici 11 • Serapio Huici /8 • San Andres 4
UHARTE
Uharte-Iruña/Martiket • Uharte-Iruña (Martiket) • Zubiarte 12 • Zubiarte 28 • Intxaurdia 2-4
EGUESIBAR (Olatz Txipia)
Uharte (Kiroldegia)
EGUESIBAR (Gorraitz)
Gorraitz (Merkataritza-gunea) • Egues 28 • Egues 48 • Egues 62 • Egues 70 / Ardanatz/Gurimendi • Ardanatz 26 • Lezaun /7
Ikus artikulua: N5 linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)

Erreferentziak

  1. «San Andres Errota | Iruñerriko Mankomunitatea» www.mcp.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
  2. «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
  3. (Gaztelaniaz) Diario de Navarra. (). Desbordamiento del río Arga. (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
  4. IrauliTube. (2013-06-09). (1/4) Atarrabia 11:55h 2013/06/09 uholdeak - Inundaciones Villava. (Noiz kontsultatua: 2018-08-28).
  5. «San Andres errota - Atarrabia» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).

Kanpo estekak

  • San Andres errotako eskupapera
  • Arga Ibai-Parkearen planoa
  • Ibai parkea eta San Andreseko errota ogi tailerrarekin bisita. Mancoeduca 2018
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61070421
  • Wd Datuak: Q61070421