Bering itsasartea

Bering itsasartea
Datu orokorrak
Motaitsasarte
Sakonera90 m
EponimoaVitus Bering
Geografia
Map
Koordenatuak66°N 169°W / 66°N 169°W / 66; -169
Honen parte daOzeano Barea
Ozeano Artikoa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Alaska

Bering itsasartea[1] (errusieraz: Берингов пролив, translit.: Beringov proliv; yupikeraz: Imakpik) Ozeano Barea eta Ozeano Artikoa lotzen dituen itsasartea da. Siberia eta Alaskaren artean kokaturik dago. Eskualdea esploratu zuen Vitus Bering daniar itsasgizonaren omenezkoa da izena.

Geografia

Bering itsasarteak Alaska (AEB, Ipar Amerika) eta Siberiako ipar-ekialdea (Errusia, Asia) banatu, eta Ozeano Artikoa (Txuktxien itsasoa) eta Ozeano Barea (Bering itsasoa) lotzen ditu. 82 kilometroko zabalera du gunerik estuenean, eta batez besteko sakonera 30-50 metro artekoa da. Itsasartearen erdian, Diomedes uharteak daude: Diomedes Handia, Errusiakoa, eta Diomedes Txikia, Ameriketako Estatu Batuetakoa.

Historia

Vitus Beringek, Errusiako armadaren zerbitzuko daniar esploratzaileak, aurkitu zuen 1728an, eta Beringia izeneko eskualdea zeharkatu zuen. James Cookek esploratu zuen 1778an. Robert McClurek Ipar-mendebaldeko Pasaia aurkitu zuen 1850ean, eta Adolf Erik Nordenskiöldek Ipar-ekialdeko Pasaia itsastatu zuen 1879an. Gerra Hotzean (1945-1989), Bering itsasartea, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren arteko muga, erabat itxia egon zen.[2]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-01-21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Hawksley, Humphrey, La cortina de hielo que aún divide a familias de EE.UU. y Rusia tras el fin de la Guerra Fría, bbc.com

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11769
  • Commonscat Multimedia: Bering Strait / Q11769

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 244515953
  • GND: 4005712-4
  • LCCN: sh85013329
  • NARA: 10046362
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 7014667
  • Wd Datuak: Q11769
  • Commonscat Multimedia: Bering Strait / Q11769
  • i
  • e
  • a
Ozeano Artikoa
Ozeano Atlantikoa
AdriatikoaÅland itsasoaAlborango itsasoaArgentinako itsasoaAzoveko itsasoaBaffin badiaBalearretako itsasoaBaltikoaBizkaiko golkoaBotniako badiaBotniako itsasoaBotniako golkoaCampecheko golkoaDanimarkako itsasarteaDavis itsasarteaEgeoFinlandiako golkoaFoxe ArroaFundy badiaGineako golkoaGroenlandiako itsasoaHebridetako itsasoaHudson badiaIpar itsasoaIrlandako itsasoaIrminger itsasoaItsaso BeltzaItsaso ZeltikoaJames badiaJonikoaKaribe itsasoaKretako itsasoaLabrador itsasoaLevanteko itsasoaLibiako itsasoaLiguriako itsasoaLiongo golkoaMaineko golkoaMantxako kanalaMarmarako itsasoaMediterraneoaMexikoko golkoaMirtosNorvegiako itsasoaSan Laurendi golkoaSargazoen itsasoaSirteko golkoaTirreniar itsasoaTraziako itsasoaUhartediaren itsasoaVenezuelako golkoaWadden itsasoa
Indiako ozeanoa
Ozeano Barea
Alaskako golkoaArafura itsasoaBaliko itsasoaBandako itsasoa • Bering • Bisayetako itsasoaBismarck itsasoaBohai itsasoaBohol itsasoaCamotesko itsasoaCarpentaria golkoaCelebesko itsasoaEkialdeko Txinako itsasoaFilipinetako itsasoaFloresko itsasoaFonsecako golkoaGrauren itsasoaHalmaherako itsasoaHego Txinako itsasoaItsaso HoriaJaponiako itsasoaJavako itsasoaKaliforniako golkoaKoral itsasoaKoroko itsasoaMakassar itsasarteaMoluka uharteetako itsasoaMoro golkoaOkhotskeko itsasoaSalish itsasoaSalomon itsasoaSavuko itsasoaSeramgo itsasoaSetoko Barne ItsasoaSibuyango itsasoaSuluko itsasoaTasmaniako itsasoaThailandiako golkoaTonkingo golkoaTxileko itsasoa
Ozeano Australa
Barne itsasoak