Nafarroako errege-erreginen jauregia

Nafarroako errege-erreginen jauregia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Nafar bidea Nafar bidea
Iruñeko Alde Zaharra
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′13″N 1°38′40″W / 42.820145°N 1.6445239°W / 42.820145; -1.6445239
Map
Historia eta erabilera
Erabileraegoitza ofiziala
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-187
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0009087
187
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Artikulu hau Iruñekoari buruzkoa da; Lizarrakoa gaitzat duena beste hau da: «Nafarroako errege-erreginen jauregia (Lizarra)»

Antzinako Nafarroako errege-erreginen jauregia egun Nafarroako Artxibo Orokorraren egoitza da eta Iruñeko eraikin historikorik zahar eta adierazgarrienetakoa da[1].

Eraikina Nafarroako erregeek eraiki zuten XII. mendean bere egoitza izateko, baina XVI. mendeko Nafarroako konkistaren ondoren erregeorderena izan zen. Gero kapitaintza jeneral eta 1971 arte gobernu militar bihurtu zen.

Luzaroan utzita izan ondoren, 2003an Rafael Moneok berreraiki eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusi bilakatu zen, ordura arte funtzio hori betetzen zuen Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorra (Nafarroako jauregiaren alboan) ordezkatuz.

Kokalekua

Iruñeko Alde Zaharreko Maiatzaren Bia kalean dago, San Fermin Aldapakoaren elizaren alboan.

Izena

Historian zehar, hainbat izen izan ditu, hona hemen:

  • 1189 eta 1841 artean: San Petri errege jauregia, San Petri apezpiku eta errege jauregia, eta Errege-erreginen jauregia. San Petri izena bertan zegoen elizatik zetorkion (egun, Aldapa kaleko San Fermin elizan dago kokatuta).
  • 1841 eta 1872 artean: Kapitaintza Jeneralaren jauregia.
  • 1876 eta 1971 artean: Gobernu Militarra.
  • 2003az geroztik: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia.

Historia

Alfontso Bataiatzaileak Nabarreriako muino horretan eraikinak ez egitea agindu zuen azpian zuen San Zerningo Burgua babesteko asmotan. Antso Jakitunak agindua baliogabetu eta Iruñeko lurralde guztien jabea zen apezpikuarekin akordioa lortu zuen bertan Erreginen Jauregia eraikitzeko. 1198an Antso VII.ak jauregia hipotekatu eta auziak sortu zituen errege eta diozesi artean. Hori konpontzeko biek erabili zuten jauregia.

Iruñeko harresien azpitik ikusita.

Tibalt I.ak, 1246an Iruñera ailegatu eta, Petri Ramirez Piedrolakoa apezpikuak jauregia okupatu izan zuela topatu zuen. Hori zela eta "jauregi zaharretan" jarri izan behar zuen egoitza, katedralaren klaustroan zegoen Jesukristo kaperaren ondoan. Honek bien arteko tirabirak areagotu zituen: Tibaltek Petri Ximenez Gatzolatzekoa gotzaina saltzailetzat salatu eta apezpikuak erregea eskumikatu zuen. Honen ondorioz, apezpikuak Aragoiko erresuman zegoen Navardúnera ihes egin behar zuen. hiru urte eman zituen hantxe. Tibaltek Erromara jo zuen eskumikua kentzeko. Gazolazkoak Tibalt II.ari Jauregia itzuli bazion ere, Alexandro IV.a aita sainduak itzulpena indargabetu zuen.

1276ko Nabarreriako Gerran, Jauregia kaltetua oso izan zen, bertatik Nabarreriakoek San Zerningotarrei katapultaz eraso zietelako.

Azkenean Martin V.a aita sainduak Zuria I.a Nafarroakoari San Petriko Errege-Jauregia eman eta erregeen egoitza bilakatu zen Nafarroako konkista arte. Inbasioaren ondoren apezpikuek berriro saiatu zuten Jauregia izatea, Bernardo de Sandovalek Espainiako koroa auzitan sartu zuen baina ezin.

Ordurako eta 1539eta gero erregeordeen egoitza izan zen. Espainiako erregeek Iruñeko bere egonaldietan erabili zuten: Filipe II.a Espainiakoa 1592an, Filipe V.a Espainiakoa 1706an eta Josef Bonaparte Frantziara itzultzean.

1936ko otsailetik aurrera Emilio Molak, orduan Nafarroako Gobernadore Militarra zena, egoitza zuen, Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako altxamenduaren buruzagia aukeratua.

Espainiako armadak 1971n utzi arren, 1976an Kultura Ondasun izendatu zuten. Berreraikitzeko lanak hasten ari zirela, eraikina hainbat aldiz su eman zuten, 1978ko maiatzetik ia hilabetero eta 1983ko urriko hamabost egunetan hamabi aldiz.

1987ko irailean Manuel Iñiguez eta Alberto Uztarroz arkitektoek Nafarroako Gobernuari Nafarroako Historia Museoa eraikitzeko aurreproiektu erakutsi zioten. 1993an, berriz, Nafarroako Agiritegi Nagusia eraikitzea erabaki eta Rafael Moneo nafarrari proiektua eskatu zioten. 1994an lanak hasi eta 2003an zabaldu zuten.

Arkitektura

Sarrera nagusia eta agiritegiaren dorrea

Ziur asko 1189 inguru eraikia izan bazen ere, badaude aurrekoa dena esaten dutenak. Oraindik gela erromaniko bakarra geratzen da, 26,8 x 7,1 metrokoa eta mendebaldean erregeen gelak zituena.

Nafarroako Errege jauregiko areto gotiko gangaduna

Ipar-ekialdeko muturrean zabalkuntza gotiko eta pizkundetarrak egin zituzten. XV. mendeko galeria du, erdialdean uharka duena. Gainera XIV. mendeko eskailera gotikoa izan zuen, azken berrikuntzak kendua.

Filipe II.a Espainiakoak Nafarroako armarria kendu eta austriarrena ipini zuen, egun dirauena. Erdi Aroko dorreak XVII. mendera arte mantendu ziren, orduan Pierre Bollerrek egindako margo batean ikus daitekeelako.

1733an lehergailuen biltegia eztanda eta zeharo kaltetu zuen eraikina. XVII. eta XVIII. mendeetan berrikuntza asko egin zituzten.

XIX. mendean eskailerak eta galeriak berritu zituzten, gobernadore militarrak aginduta. 2003an Rafael Moneok eraikin berria egin zuen, harresiak mantenduz eta gaztelu itxura berreskuratuz.

Nafarroako Errege jauregiko patio nagusia barnetik

Bibliografia

  • Tomás Urzainki Mina. (2003). Navarra. Estado Europeo. Iruñea: Pamiela ISBN 84-7681-397-X..
  • Idazle asko. (2006). Guía de Arquitectura de Pamplona y su Comarca. Iruñea: Ona Industria Gráfica ISBN 84-611-3284-X..

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Turismo Navarra: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea
  • (Gaztelaniaz) Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3111483
  • Commonscat Multimedia: Palacio de los Reyes de Navarra, Pamplona / Q3111483

  • Wd Datuak: Q3111483
  • Commonscat Multimedia: Palacio de los Reyes de Navarra, Pamplona / Q3111483
  • i
  • e
  • a
Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregia  • Iruñeko Nafarroako errege-erreginen jauregia  • Lizarrako Nafarroako errege-erreginen jauregia
Paueko gaztelua  • Tuterako gaztelua  • Vianako Printzearen jauregia
  • i
  • e
  • a
Ataria
Atari:Iruñea
Alde Zaharra
Agustinar Errekoletoen komentua · Baleztena etxea · Café Iruña · Comptos Ganbera · Ezpeleta jauregia · Frantziako Atea · Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa · Fraide Karmeldar Oinutsen komentua · Gazteluko plazako kioskoa · Gendulain jauregia · Goienetxe jauregia · Gotzain jauregia · Iruñeko katedrala · Iruñeko harresiak · Iruñeko udaletxea · Kondestablearen jauregia · La Agrícola eraikina · La Perla hotela · Moja Karmeldar Oinutsen komentua · Mutiloa jauregia · Nafarroako errege-erreginen jauregia · Navarro Tafallatarren jauregia · O-ko Andre Mariaren basilika · Portale Berria · Redin eta Kruzat jauregia · Rozalejoko markesaren jauregia · San Agustin eliza · San Fermin Aldapakoaren basilika · San Filipe Neri kapera · San Lorentzo eliza · San Martin Tourskoaren kapera · San Nikolas eliza · San Zernin eliza · Santo Domingo eliza · Santo Domingoko merkatua · Vessollako markesaren jauregia · Zaldi Zuria
Eraikin eta leku nabarmenak
Arrotxapea zubia · Aurora eraikina · Autobus Geltoki Zaharra · Bahía Kafetegia eraikina · Baluarte jauregia · Basoko dorrea · Belosoko zubia · Biurdana errota eta urtegia · Done Petri zubia · El Vergel zubia · Eraikin Singularra · Errozko dorreak · Eskolapioen eraikina · Espainiako Bankuaren eraikina · Francisco Bergamín kaleko etxea · Fiteroko Monasterioko kaleko eraikina · Gaiarre antzokia · Huarteko dorreak · Huarte etxea · Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua eta San Pedro eliza · Iruñeko apaiztegia · Mendillorriko jauregia · Milutze zubia · Mirari eliza · Nafarroako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia · Nafarroako jauregia · Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera · Nafarroako Parlamentua · Nafarroako Rural Kutxaren eraikina · Posta Bulego Nagusia · Oblatuen egoitza · Oblatuen zubia · Refena · San Antonio eliza · San Antonio Maria Claret eliza · San Frantzisko Xabierkoaren eliza · San Ignazio basilika · San Ignazio eliza · San Migel eliza · San Salbador eliza · Sanduzelaiko eliza · Tres Reyes hotela · Uranga etxea · Vasco-Navarra eraikina · Zezen plaza · Zitadela
Plazak
Askatasunaren plaza · Bakearen plaza · Baluarte plaza · Burguen plaza · Europa plaza · Gazteluko plaza · Gurutz plaza · Joan XXIII.aren plaza · Kontseiluko plaza · Iturriotzaga plaza · Merindadeen plaza · Nabarreria plaza · Nafarroako Foruen plaza · O-ko Andre Maria plaza · San Frantzisko plaza · San Jose plazatxoa · San Nikolas plaza · Santa Ana plaza · Santa Maria Erreala plaza · Sarasate pasealekua · Takonera plaza · Udal Plaza · Vianako Printzearen plaza · Yamaguchi plaza
Kaleak
Aduanako zokoa · Antso Azkarra etorbidea · Armada etorbidea · Arostegi etorbidea · Baiona etorbidea · Barañain etorbidea · Estafeta kalea · Gipuzkoa etorbidea · Ingurubideko pasealekua · Jarauta kalea · Kale Berria · Kale Nagusia · Karlos III.a etorbidea · Labriteko jaitsiera · Marcelo Zelaieta etorbidea · Mercaderes kalea · Nabarreria kalea · Nafarroa Beherea etorbidea · Navas de Tolosa kalea · Oliveto kondearen etorbidea · Pio XII.a etorbidea · Redin pasealekua · Salsipuedes kalea · San Ignazio etorbidea · San Nikolas kalea · Santo Domingoko aldapa · Sarasate pasealekua · Txapitela kalea · Yanguas Miranda kalea · Zaragoza etorbidea
Museoak, Ikastetxeak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Adoaingo Aita Estebanen monumentua · Artikulazio flotatzailea · Baoak · Bizia Puskatzea · Entzierroaren monumentua · Ernest Hemingwayren monumentua · Eroritakoen monumentuak, estatuak eta eskulturak · Francisco Navarro Villosladaren monumentua · Frantziako atea · Foruen monumentua · German Rodriguezen oroitarria · Jose Joaquin Arazuriren monumentua · Karlos III.a Noblearen monumentua · Korearra · Hegaldia · Hilarion Eslabaren monumentua · Julian Gaiarreren monumentua · Nabarreriako iturria · Neptunoren iturria · Odiseo deritzon gudari baten erretratua · Ongintzaren estatua (Mari Blanka) · Pablo Sarasateren monumentua · Portale Berria · Sáenz de Oizari omenaldia · San Ferminen irudia · San Frantzisko Asiskoaren monumentua · San Ignazio Loiolakoaren monumentua · San Nikolas atea · Takonerako atea · Tibalt I.a Nafarroakoaren monumentua · Une Espirituala · Unitate hirukoitz eta arina · Zerumugari begira
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Donostiako leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gaztelua • Nafarroako errege-erreginen jauregia • Oibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa