Iruñea-Noain aireportua

Iruñeko Aireportua
IATA: PNA • ICAO: LEPP Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaNafarroa Garaia
Koordenatuak42°46′12″N 1°38′49″W / 42.77°N 1.647°W / 42.77; -1.647
Map
Altitudea444 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1930
KudeatzaileaENAIRE ENAIRE
Izenaren jatorriaIruñea
Arkitektura
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
16/34Asfalto2.207 m
Zerbitzu hiriaIruñea
Luzera2.207
Webgune ofiziala

Iruñeko aireportua — ofizialki Iruñeko aireportua / Aeropuerto de Pamplona — (IATA: PNA, NAZE: LEPP) Iruñeatik sei kilometrora kokatzen da, Noaingo udalerrian. Aena enpresako aireportu publikoa da. Bere urterik onenean, 2007an, guztira 500.097 bidaiari erregistratu ziren.[1]

Historia

Aurrekariak

1930ean Iruñeko udalak aireportu bat eraikitzeko beharra ikusi zuen, eta horretarako Iruñetik sei kilometrora zegoen orube bat aukeratu zuten Noainen. Eraikitze lanak 1930eko hamarkadan zehar luzatu ziren, eta gerra zibilaren aurretik amaitu zen aireportua. Espainiako Gerra Zibilean zehar, Francoren tropek noizbehinka erabilitako aireportua, azkenik erabilpenik gabe geratu zen ondorengo urteetan.

Hasiera

1965ean Nafarroako Aerokluba sortu zen, eta hiru urte beranduago, Espainiako gobernuak 500 metroko luzerako pista bat eraikitzea onartu zuen. Lanak 1969an urtean hasi ziren eta 1970rako burutu zen pista berriaren eraikitzea. Hurrengo bi urteetan zehar pista luzatu egin zen 1700 metro izatera ailegatu arte. 1972ko Uztailaren 5ean trafiko zibil nazionalari ireki zen. Hurrengo egunean bidaiaririk zuen lehen hegaldia 1972an burutu zen Madril eta Iruñea artekoa, linea berri honi hasiera emanez, Aviaco konpainiak buruturikoa. Hasieran asteroko hegaldi bakarra zena, haziz joan zen eta 1975rako hiru hegaldi zeuden Madrilen eta Iruñearen artean.

1973ko uztailaren 6an, lehenengo Terminal Eraikina eta Kontrol Dorrea inauguratu ziren, Abiazio Zibileko Idazkariordetzak eraikiak, baita aireporturako sarbidea ere, Aldundiak burutua. Urte horren amaieran, hegaldi-pista iparraldetik handitzeko lanak hasi ziren, 2.207 metrora iritsi arte. Obra horiek ere Foru Aldundiak ordaindu zituen, eta 1974ko uztailaren 6an inauguratu ziren. Handitze honek erreaktoreekin lan egitea ahalbidetzen du.[2]

1975eko otsailean, aireportua bigarren kategoria administratibotzat hartu zen. Hilabete batzuk geroago, pista balizatzeko lanak hasi ziren. 1976an zentral elektrikoa eraiki zen. 80ko hamarkadaren bukaeran bi pistak hobetzeko neurriak hartzen dira Teknologia berria jarriz.

1991an 2.600 metro karratuko terminal berri baten lanak hasi ziren, eta horretarako terminal zaharraren zati bat bota egin zen. Terminal berria 1992koazaroaren 11an inauguratu zen ofizialki. 1993an kanpoaldean 340 ibilgailu, 24 alokairuzko ibilgailu eta 6 autobusentzako aparkaleku berri bat erikitzeko lanak hasi ziren, guztira 21.262 metro karratuko azalera hartuz.

Handipena

2005-2010 bitartean Iruñeko Aireportuak handitzeko lanak egin ziren. Handitze lan hauen barruan terminal berri bat, pistaren luzaketa, aparkalekuaren handiketa eta kontrol-dorre bat burutu ziren. Lan hauekin konpainia batzuen eskakizunak asetu ziren Boein 737 motako hegazkinak aireratu ahal izateko.[3]

Helmuga berrien azterketa

Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 5ean aurkeztu zuen Iruñeko aireportuan bidaiari-eskari potentzialari eta aire-ibilbide berrien eragin ekonomikoari buruzko azterlana.

Azterlan horretan egiaztatu zen Paris-Charles de Gaulle, Frankfurt eta Amsterdam-Schipholeko aireportuetan ibilbide berriak ezartzeko eskaera nahikoa zegoela, eta horiek ekonomikoki bideragarriak zirela. Ikerketaren arabera, eskaerak aukera emango luke egunero joan-etorriko bi hegaldi egiteko eta hegazkinak Iruñean lo egiteko. Ikerketaren arabera, 160.000 eta 200.000 bidaiari artean ibiliko ziren urtero. Europarekiko lotura horiez gain, Josep Tarradellas Bartzelona-El Prat aireportuarekiko aire-ibilbidea ere bideragarritzat jo zuen, nahiz eta iraganean baino eskari txikiagoa izan.[4][5]

Horregatik, Nafarroako Gobernuak aireportu horietan lan egiten duten konpainiekin harremanetan jarri zen (Lufthansa, Air France-KLM eta Air Nostrum), eta horren ondorioz 2017ko azaroan Iruñea-Frankfurt aireko konexioa ezarri zen.[6][7]

Ezaugarri teknikoak

Iruñeko Aireportuaren pista

Iruñeko aireportuak 2010-eko azaroa-n berrikuntza multzo bat ireki zituen, aireportuaren artatze ahalmean bikoiztuz. Bidaiarientzako terminal berria eta kontrol dorre berria "Arquitectos Ayala"-k diseinatuak izan ziren, Nazioarteko Lehiaketa baten irabazleak izan baitziren.[8]

Terminalak

Terminal berria

Aireportuaren terminal berriaren ikuspegi orokorra

Egungo bidaiarientzako terminala, 2010-eko azaroan irekia izan zena, 12 400 m²-ko azalera dauka. Bere barnean 9 fakturazio-mahai, ekipaje bereziendako beste bat, 2 segurtasun-filtro, 3 ontziratze-ate, ekipajea hartzeko 2 zinta eta ekipaje bereziendako beste zinta bat dauzka. Berrikuntza hauek ahalbidetzen dute urtero 1,1 milioi pertsona artaztea segurtasun eta kalitate maila altuenekin.

Terminal zaharra

Aireportuaren terminal zaharra

Aireportuko terminal zaharra, bota egin ez dena eta egora onean mantendu dena, erabilia izan da hainbat pelikula eta telesailak grabatzeko. Horren eredu Antonio Cuadrie zuzendariaren Operación Concha 2017ko pelikula, Patricia Ferreiraren Thi Mai, rumbo a Vietnam 2018ko pelikula eta 2019an Nacho Alvarez zuzendutako Explota, explota pelikula dira.

Bestelako instalazioak

Pista

Aireportuak 2407 metro luzerako asfaltoko pista (15/33) dauka, 2010-eko maiatzean jasandako200 metroko hanidpenaren ondorioz. Handipen honek ahalbidetzen du erreaktore hegazkinak, Boeing 737 motakoak, lurra hartzea edo aireratzea kargaz beteta eta tenperatura eta hezetasun maila desegokietan. Modu honetan hegazkin handiagoak lan egin dezakete aireportuan, eta distantzia handiagora dauden helmugekin ibilbideak ireki ahal izango dira.

Handipen lanen baitan, hegazkinentzako geralekua handitu egin da, 3 hegazkin handi, Airbus A320 motakoak, eta 5 tokiko hegaldientzako. Baita eraiki egin da biraketa-plataforma bat pistan Boeing 757 eta MD-88 motako hegazkinentzako.

Kontrol dorrea

Kontrol dorre berria

2010-eko lanak direla eta, kontrol dorre berri bat eraiki zen 1500 m² eta 20 metro altuerakoa, garatutrako teknologiarekin ekipatuta segurtasun maila handiena ziurtatzeko.

Parking

Bidaiarientzako terminalaaren kanpoaldean ibilgailuentzako aparkaleku bat dago 657 lekuekin. 2010-ean handitu egin zen zeuden 539 lekuei 118 plaza gehituz.

Zerbitzuak

Iruñeko aireportuan hurrengo zerbitzuak eskaintzen dira:[9]

  • Maletak plastifikatzeko makina
  • Mugikortasun murriztutako pertsonendako bi topagune
  • Edariak, kafeak eta snacks saltzen dituen makinen gunea
  • Kotxeen alokairua
  • Edoskitze sala eta haurrentzako jolas-gunea
  • Kutxazain automatikoa
  • Desfibriladoreak
  • Lan eremua
  • Telefono publikoa

Konexioak

Gaur egun hurrengo erak daude Iruñeko Aireportura iristeko:

Autobusa

Gaur egun ez dago autobus linea zuzenik aireportura iristen dena. Hala ere, terminaletik 800 metrotara 16 lineak, Noain eta Iruñea lotzen dituen autobus lineak, geltoki bat dauka. 2017ko azarotik 2019ko abuztura A lineak zuzenean konektatzen zituen aireportua, Autobus geltokia eta Iruñeko tren geltokia, baina taxi zerbitzu batengatik ordezkatua izan zen.[10]

Taxia

Aireportuak Iruñerriko Taxi Zerbitzuaren geltokia dauka terminalaren kanpoaldean, 2,55€-ko gehigarriarekin. Gainera, zerbitzu berezi bat dauka, Sarasate pasealekua hasiera edo helmugda duena, eta 0,70€/pertsonako prezioa dauka.[10][11]

Errepidea

Aireportura  NA-6026  Aireportuko errepidearen bidez heltzen da. Errepide hau  PA-31  lotuta dago, Talluntxe industrialdearen eta Noain artean. Errepide honen bidez era azkarrean iristen da  A-15 / AP-15  autobiaraeta  N-121  errepidera. Gainera, aireportutik hurbil pasatzen diren beste errepide garrantzitsuenak  A-21  eta  PA-30 dira.  PA-31  errepidearen bidez Iruñeko erdialdera 10 minututan ailegatzen da Zaragoza etorbidearen bidez.Bidaiarien terminalaren kanpoaldean 657 ibilgailuentzako aparkalekua dauka.

Helmugak eta Airelineak

Berriak helmuga eta airelineekin

Helmugako aireportua Airelinea Hegazkina Hasiera/Amaiera data Oharrak
Bombardier CRJ-1000
2022/09/05
Helmuga berria

Nazionalak

Hiria Aireportua Airelinea Hegazkina Maiztasuna
Balearrak Balear uharteak
Eivissa Eivissako aireportua Espainia Air Nostrum (sasoikoa) Bombardier CRJ-1000 Al Ar Az Og Ol Lr Ig
Menorca Menorcako aireportua Espainia Air Nostrum (sasoikoa) Bombardier CRJ-1000 Al Ar Az Og Ol Lr Ig
Palma Mallorcakoa Son Sant Joan aireportua Espainia Air Nostrum (sasoikoa) Bombardier CRJ-1000 Al Ar Az Og Ol Lr Ig
Kanariak Kanariak
Kanaria Handia Kanaria Handiko aireportua Espainia Binter Canarias Embraer E195-E2 Al Ar Az Og Ol Lr Ig
Katalunia Katalunia
Bartzelona Bartzelona-El Prat aireportua Espainia Air Nostrum
(Irailaren 5an hasiko da)
Bombardier CRJ-1000 Al Ar Az Og Ol Lr Ig
Madrilgo Erkidegoa Madrilgo Erkidegoa
Madril Madril-Barajas aireportua Espainia Air Nostrum Bombardier CRJ-1000 Al Ar Az Og Ol Lr Ig

Nazioartekoak

Hiria Aireportuaren izena Airelineak Hegazkinak Egoera
Europa
Alemania Alemania
Frankfurt Frankfurteko aireportua Alemania Lufthansa Airbus A319 Ezeztatua

Airelineak

Airelineak Helmugak
Espainia Air Nostrum Madril, Bartzelona (irailaren 5tik aurrera)

Sasoikoak: Mallorcako Palma, Eivissa, Menorca

Espainia Binter Canarias Kanaria Handia
Alemania Lufthansa Ezeztatuak:Frankfurt
1992-tik airelineen denbora-linea
PortugáliaSpanairOrbest Orizonia AirlinesVueling AirlinesLufthansaBinter CanariasIberia (aerolínea)

Estatistikak

Bidaiariak (2004-2022)

Noingo bidaiariak 2004-2016. Iturria:Berria

Azkenengo urteetako informazioa, bidaiari trafikoa, operazio eta zama kopuruari dagokionez:

Urtea Bidaiarien kopurua Aldaketa Operazioak Aldaketa Karga (kg) Aldaketa Ref.
2004 321.418 2,8% 10.361 6,3% 119.427 -35,9% [12]
2005 342.614 6,6% 10.482 1,2% 138.754 16,2% [13]
2006 375.308 9,5% 11.419 8,9% 59.21 -57,3% [14]
2007 500.097 33,2% 13.442 17,7% 47.455 -19,9% [15][16]
2008 434.477 -13,1% 12.971 -3,5% 52.942 11,6% [17][18]
2009 335.612 -22,8% 11.690 -9,9% 44.578 -15,8% [18][19]
2010 291.553 -13,1% 10.456 -10,6% 42.548 -4,6% [18][20]
2011 238.511 -18,2% 9.604 -8,1% 34.162 -19,7% [18][21]
2012 190.329 -20,2% 7.523 -21,7% 12.061 -64,7% [22][23]
2013 159.090 -16,4% 5.843 -22,3% 2.822 -76,6% [23][24]
2014 138.312 -13,1% 5.459 -6,6% 8.277 193,3% [25]
2015 148.561 7,4% 5.702 4,5% 4.279 -48,3% [26][27]
2016 153.469 3,3% 5.372 -5,8% 2.006 -53,1% [28][29]
2017 165.604 7,9% 5.683 5,8% 7.293 263,6% [30]
2018 205.503 24,1% 6.422 13,1% 29.302 301,8% [31][32]
2019 242.520 18,0% 6.135 -4,5% 22.170 -24,3% [33][34][35]
2020 84.059 -65,5% 3.538 -42,3% 44 -99,8% [36][37]

Aireportua martxan egon den urteetan aireportua izugarri garatu da. Adibidez 1973an, eguneroko hegaldiekin egindako lehen urte osoan, garraiatutako bidaiariak 29.600 izan ziren, 1977an, inauguratu eta 5 urtera, 86.000 bidaiariak, eta Noaingo aireportua 2008an 434.062 bidaiariek erabili zuten.[2]

Iruñeko aireportuak 2004 eta 2007 urteen artean bidaiarien hazkunde handia izan zuen, batez ere 2007 urtean, izan ere, urte honetan bidaiari kopuru maximo hisotrikoa lortu zuen. Aldiz, 2008-tik aurrera, bidaiarien galera gertatu zen, 2015 urtean bidaiariak irabaztera hasi zen arte.

2015-etik aurrera ikus daiteke nola Frankfurteko konexioa 2017-ko azarotik eta Kanaria Handiko konexioa 2019-ko urritik bidaiari kopurua nahiko haztea eragi duten.

2020-ko datuetan esan beharra dago Covid-19aren krisialdiaren eragina oso nabarmena izan dela, aurreko urteko bidaiariekin alderatuz, bidaiarien bi heren galdu egin ditu.

Iruñea-Noain aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2022

(*) Covid-19aren murrizketak direla eta.

2020-ko hileroko datuak

Hilabetea Bidaiariak Aldaketa Operazioak Aldaketa Karga (Kg.) Aldaketa Erreferentzia
Urtarrila 19.973 30,3% 424 0,2% 3 -99,2% [38]
Otsaila 20.710 32,8% 509 2,2% 34 -98,9% [39]
Martxoa 9.247 -48,0% 221 -57,2% 7 -95,6% [40]
Apirila 3 -100,0% 28 -94,2% 0 -100,0% [41]
Maiatza 49 -99,8% 95 -83,1% 0 -100,0% [42]
Ekaina 326 -98,5% 120 -79,7% 0 - [43]
Uztaila 4.048 -83.8% 375 -39,0% 0 - [44]
Abuztua 4.470 -68,4% 288 -40,0% 0 - [45]
Iraila 8.218 -65,1% 375 36,1% 0 - [46]
Urria 6.581 -72,4% 391 27,9% 0 - [47]
Azaroa 4.367 -80,5% 378 10,6% 0 - [48]
Abendua 6.067 -68,6% 334 -19,1% 0 - [49]
Guztira 84.059 -65,5% 3.538 -42,3% 44 -99,8% [50]
Iturria: Aena

Eskari handieneko helmugak (2020)

Posizioa Hiria Bidaiariak 2019
1 Madrilgo Erkidegoa Madril 63.433
2 Kanariak Kanaria Handia 9.088
3 Alemania Frankfurt 5.011
4 Balearrak Mallorcako Palma 1.700
5 Balearrak Eivissa 803
6 Valentziako Erkidegoa Valentzia 550
7 Andaluzia Sevilla 549
8 Katalunia Bartzelona 457
9 Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñea 445
10 Galizia Vigo 323
Iturria: Aena

Erreferentziak

  1. «Presentación - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  2. a b «Dirección General de Obras Públicas. Gobierno de Navarra» www.cfnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
  3. «Historia - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  4. «Azterketa batek behar adina eskaera hauteman du Iruñeko Aireportuak Europarekin lotura izan dezan» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  5. (Gaztelaniaz) PAMPLONA, EFE. (2016-11-08). «Ayerdi dice que hay "suficiente demanda" para nuevas rutas en el aeropuerto de Pamplona» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  6. Senar, Joxerra. «Lufthansak Iruñea eta Frankfurt lotuko ditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  7. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-11-06). «Aterriza en Iruñea el primer vuelo de Lufthansa procedente de Francfort» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  8. «José Blanco inaugura la nueva terminal del Aeropuerto de Pamplona | Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana» www.mitma.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  9. «Directorio de servicios A-Z - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  10. a b «ABUZTUAREN 1eTIK AURRERA, GELTOKIAK-AIREPORTUA "A" LINEAK ZERBITZUA EMATEARI UTZIKO DIO.» www.infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  11. «Transporte público - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  12. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2004). .
  13. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2005). .
  14. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2006). .
  15. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2007). .
  16. (Gaztelaniaz) Echeverría, Javier. (2015eko urtarrilaren 17a). «Bidaiarien zenbakia Noaingo aireportuan 1993-eko mailara erori egin da» Diario de Navarra.
  17. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2008). .
  18. a b c d (Gaztelaniaz) «Vueling Noaingo aireportuan lan egiteari utziko dio» Diario de Navarra 2013ko irailaren 27a.
  19. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2009). .
  20. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2010). .
  21. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2011). .
  22. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2012). .
  23. a b (Gaztelaniaz) Europa Press. (2013ko urtarrilaren 10a). Diario de Navarra.
  24. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2013). .
  25. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2014). .
  26. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2015). .
  27. (Gaztelaniaz) Europa Press. (2016ko urtarrilaren 12a). «Noaingo aireportuak gora egin du 2015ean» Diario de Noticias.
  28. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2016). .
  29. (Gaztelaniaz) Europa Press. (2017ko urtarrilaren 11a). «Noaingo aireportuak %3,3 hazi egin da, 153.476 bidaiari lortu arte» Diario de Noticias.
  30. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2017). .
  31. (Gaztelaniaz) (pdf) BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2018). .
  32. (Gaztelaniaz) Iruñeko Aireportuak %24,1 bidaiari irabazi ditu 2018-an, 205,503 bidaiariekin. 2019ko urtarrilaren 15a.
  33. (Gaztelaniaz) (pdf) BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2019). .
  34. Noaingo aireportuaren bidaiarien kopurua %18 igo egin da 2019an. 2020ko urtarrilaren 13a.
  35. (Gaztelaniaz) Diario de Noticias. Iruñeko AIreportuak 37.000 bidaiari irabazi zituen 2019an, %18-a. .
  36. (Gaztelaniaz) (pdf) BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN BEHIN BEHINEKO DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020). .
  37. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  38. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Urtarrila). .
  39. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Otsaila). .
  40. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Martxoa). .
  41. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Apirila). .
  42. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Maiatza). .
  43. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Ekaina). .
  44. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Uztaila). .
  45. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Abuztua). .
  46. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Iraila). .
  47. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Urria). .
  48. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Azaroa). .
  49. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Abendua). .
  50. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN BEHIN BEHINEKO DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020). .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea
  • (Gaztelaniaz) Aireportuaren webgunea AENAn.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1314151
  • Commonscat Multimedia: Aeropuerto de Pamplona-Noáin / Q1314151

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 172904651
  • Wd Datuak: Q1314151
  • Commonscat Multimedia: Aeropuerto de Pamplona-Noáin / Q1314151
  • i
  • e
  • a
 Nafarroako garraioa
Errepideak
Nafarroa Garaiko errepideen sareaNafarbide • Nafarroa Garaiko herri errepideak
Autobusak
Burdinbideak
Aerodromoak
Bizikleta
Taxi
Proiektuak
  • i
  • e
  • a
   Iruñerriko garraioa
Autobusa
Billabesa
  • i
  • e
  • a
 Eskualdeko Hiri Garraioa
Eguneko zerbitzua
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25
Gaueko zerbitzua
N1 N2 N3 N4 N5 N6 N7 N8 N9 N10
Zerbitzu bereziak
F R1 R2 R3
Kendutako zerbitzuak
A 13 21 22 24
Bizikleta
Bidegorriak
Igogailua
Funikularra
Arrapala
  • i
  • e
  • a
 Mugikortasun bertikala
Arrapal mekanikoak
Funikularrak
Igogailuak
Taxia
  • i
  • e
  • a
 Taxia
Guneak
A B * ER
Zerbitzu bereziak
Besteak
  • i
  • e
  • a
Ataria
Atari:Iruñea
Alde Zaharra
Agustinar Errekoletoen komentua · Baleztena etxea · Café Iruña · Comptos Ganbera · Ezpeleta jauregia · Frantziako Atea · Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa · Fraide Karmeldar Oinutsen komentua · Gazteluko plazako kioskoa · Gendulain jauregia · Goienetxe jauregia · Gotzain jauregia · Iruñeko katedrala · Iruñeko harresiak · Iruñeko udaletxea · Kondestablearen jauregia · La Agrícola eraikina · La Perla hotela · Moja Karmeldar Oinutsen komentua · Mutiloa jauregia · Nafarroako errege-erreginen jauregia · Navarro Tafallatarren jauregia · O-ko Andre Mariaren basilika · Portale Berria · Redin eta Kruzat jauregia · Rozalejoko markesaren jauregia · San Agustin eliza · San Fermin Aldapakoaren basilika · San Filipe Neri kapera · San Lorentzo eliza · San Martin Tourskoaren kapera · San Nikolas eliza · San Zernin eliza · Santo Domingo eliza · Santo Domingoko merkatua · Vessollako markesaren jauregia · Zaldi Zuria
Eraikin eta leku nabarmenak
Arrotxapea zubia · Aurora eraikina · Autobus Geltoki Zaharra · Bahía Kafetegia eraikina · Baluarte jauregia · Basoko dorrea · Belosoko zubia · Biurdana errota eta urtegia · Done Petri zubia · El Vergel zubia · Eraikin Singularra · Errozko dorreak · Eskolapioen eraikina · Espainiako Bankuaren eraikina · Francisco Bergamín kaleko etxea · Fiteroko Monasterioko kaleko eraikina · Gaiarre antzokia · Huarteko dorreak · Huarte etxea · Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua eta San Pedro eliza · Iruñeko apaiztegia · Mendillorriko jauregia · Milutze zubia · Mirari eliza · Nafarroako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia · Nafarroako jauregia · Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera · Nafarroako Parlamentua · Nafarroako Rural Kutxaren eraikina · Posta Bulego Nagusia · Oblatuen egoitza · Oblatuen zubia · Refena · San Antonio eliza · San Antonio Maria Claret eliza · San Frantzisko Xabierkoaren eliza · San Ignazio basilika · San Ignazio eliza · San Migel eliza · San Salbador eliza · Sanduzelaiko eliza · Tres Reyes hotela · Uranga etxea · Vasco-Navarra eraikina · Zezen plaza · Zitadela
Plazak
Askatasunaren plaza · Bakearen plaza · Baluarte plaza · Burguen plaza · Europa plaza · Gazteluko plaza · Gurutz plaza · Joan XXIII.aren plaza · Kontseiluko plaza · Iturriotzaga plaza · Merindadeen plaza · Nabarreria plaza · Nafarroako Foruen plaza · O-ko Andre Maria plaza · San Frantzisko plaza · San Jose plazatxoa · San Nikolas plaza · Santa Ana plaza · Santa Maria Erreala plaza · Sarasate pasealekua · Takonera plaza · Udal Plaza · Vianako Printzearen plaza · Yamaguchi plaza
Kaleak
Aduanako zokoa · Antso Azkarra etorbidea · Armada etorbidea · Arostegi etorbidea · Baiona etorbidea · Barañain etorbidea · Estafeta kalea · Gipuzkoa etorbidea · Ingurubideko pasealekua · Jarauta kalea · Kale Berria · Kale Nagusia · Karlos III.a etorbidea · Labriteko jaitsiera · Marcelo Zelaieta etorbidea · Mercaderes kalea · Nabarreria kalea · Nafarroa Beherea etorbidea · Navas de Tolosa kalea · Oliveto kondearen etorbidea · Pio XII.a etorbidea · Redin pasealekua · Salsipuedes kalea · San Ignazio etorbidea · San Nikolas kalea · Santo Domingoko aldapa · Sarasate pasealekua · Txapitela kalea · Yanguas Miranda kalea · Zaragoza etorbidea
Museoak, Ikastetxeak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Adoaingo Aita Estebanen monumentua · Artikulazio flotatzailea · Baoak · Bizia Puskatzea · Entzierroaren monumentua · Ernest Hemingwayren monumentua · Eroritakoen monumentuak, estatuak eta eskulturak · Francisco Navarro Villosladaren monumentua · Frantziako atea · Foruen monumentua · German Rodriguezen oroitarria · Jose Joaquin Arazuriren monumentua · Karlos III.a Noblearen monumentua · Korearra · Hegaldia · Hilarion Eslabaren monumentua · Julian Gaiarreren monumentua · Nabarreriako iturria · Neptunoren iturria · Odiseo deritzon gudari baten erretratua · Ongintzaren estatua (Mari Blanka) · Pablo Sarasateren monumentua · Portale Berria · Sáenz de Oizari omenaldia · San Ferminen irudia · San Frantzisko Asiskoaren monumentua · San Ignazio Loiolakoaren monumentua · San Nikolas atea · Takonerako atea · Tibalt I.a Nafarroakoaren monumentua · Une Espirituala · Unitate hirukoitz eta arina · Zerumugari begira
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Donostiako leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko aireko instalazioak
Aireportuak
Aerodromoak
Militarrak