Iruñeko Udal Plaza


Iruñeko Udal Plaza
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria
Map

Iruñeko Udal Plaza Iruñeko Alde Zaharraren bihotzean dagoen plaza bat da. Bere izenak ongi adierazten duen moduan bertan Iruñeko udaletxea kokatua dago. Bestalde, plaza honetan Santo Domingoko aldapa eta Merkatarien kaleak bat egiten dute.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko burguak», «Batasun Pribilegioa» eta «Nabarreriako gerra»

Plaza honek jatorria Erdi Aroan du: Karlos III.ak, Iruñeko burguen arteko ika-mikak amaiarazi nahian (Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin), 1423an Batasuneko Pribilegioa plazaratu zuen. Horren bidez, hiri jurisdikzio horiek udal batean bildu ziren, armarri eta zerga bakarren azpian. Agindu horrek, aldi berean, hiruren arteko oztopo eta muga fisikoak suntsitzeko esan zuen, nahiz eta harresiak luze arte ez ziren desagertu.

Denboraren poderioz gatazka latz horiek ahaztu ziren. Hiru burguen arteko eremuan, hots, gaur egun plaza hau dagoen gunean, Iruñeko udaletxea eraiki zen. 1585an San Nikolas eta San Zerninen artekoan, berriz, Kale Berria sortu zen.[1]

Sanferminak

Sakontzeko, irakurri: «Sanferminak» eta «Iruñeko entzierroa»

Plaza hau mundu osoan ospetsua baldin bada, Sanfermin jaiei hasiera ematen dien txupinazoaren kokalekua izateagatik da, uztailaren 6eko eguerdiko 12:00etan jende eta festazaleez lepo egoten delarik, bai eta jai horietako azken egunean Pobre de Mi abestia abestu ohi den uztailaren 14ko gauean ere. Bestalde, Iruñeko entzierroaren ibilbide ere bertatik pasatu ohi da.[2]

Azpiegiturak eta garraioa

Iruñeko udaletxearen atzealdean eta hortaz plaza honetatik oso hurbil dagoen Merkatuaren kaleko Done Jakue plazan Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioak honako autobus-linea hauek eskaintzen ditu:[3]

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
Udaletxea - Arrotxapea - Artika 06:40 - 22:20 21 zerbitzu eguneko

Iruditegia

  • Iruñeko udaletxearen balkoia txupinazoaren unean plazatik ikusita.
    Iruñeko udaletxearen balkoia txupinazoaren unean plazatik ikusita.
  • Plaza eta udaletxearen ikuspegi orokorra lan egun batez.
    Plaza eta udaletxearen ikuspegi orokorra lan egun batez.
  • Gauez.
    Gauez.
  • Erraldoiak.
    Erraldoiak.
  • Iruñeko udal plazaren zoruan dagoen irudia, hiru burguen kokapena eta mugak adierazten dituelarik.
    Iruñeko udal plazaren zoruan dagoen irudia, hiru burguen kokapena eta mugak adierazten dituelarik.

Erreferentziak

  1. Https://www.txalaparta.eus/es/noticias/plaza-consistorial-de-pamplona-1905-adios-pamplona-joseba-asiron%7CTXALAPARTA=[Betiko hautsitako esteka]
  2. Https://www.sanfermin.com/es/guia-de-la-fiesta/que-es-sanfermin/
  3. Https://www.infotuc.es/index.php/es/%7CTCC=[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16517719
  • Commonscat Multimedia: Plaza Consistorial, Pamplona / Q16517719

  • Wd Datuak: Q16517719
  • Commonscat Multimedia: Plaza Consistorial, Pamplona / Q16517719


Iruñeko entzierroa

Gasaren eskortakSanto Domingoko aldapaIruñeko Udal plaza • Merkatarien kalea • Merkatarien edo Estafetako bihurgunea
Estafeta kaleaTelefonicako bihurguneaKailejoiaIruñeko zezen plaza