Iruñeko autobus geltokia

Iruñea
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
Map
Kokapena
HelbideaYanguas Miranda kalea, 2; 31002
UdalerriaIruñea,  Nafarroa Garaia
Geltokiaren datuak
Irekiera2007ko azaroaren 9a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
AldageltokiaAutobusa Taxi Bizikleta 
Nasak28
JabeaIruñeko Autobus Geltokia, ABE
Eragileakzerrenda ikusi
Garraio zerbitzuak
NBuszerrenda ikusi
Araba Bus Bilbo ↔ Iruñea

Iruñea Euskal Herriko Nafarroa Garaiko autobus geltoki bat da, Iruñea udalerriko Bigarren Zabalgunean kokatuta dagoena.

Geltokia 2007ko azaroaren 9an ireki zen, autobus geltoki zaharra ordezkatuz.[1]

Egoera

Yanguas Miranda kalean dago, Iruñeko Bigarren Zabalgunean eta Iruñeko Ziudadelaren alboan. BI sarrera ditu, bat Bakearen plazan eta beste bat Nafarroako Foruen plazan.

Sarbideak

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera mekanikoak Autobusa  Yanguas Miranda kalea
  • Arrapala bidezko sarbidea Igogailua Sarbide irisgarria  Bake enparantza
  • Arrapala bidezko sarbidea Igogailua Sarbide irisgarria  Foruen enparantza

Historia

Geltoki zaharra

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko autobus geltoki zaharra»

Iruñeko autobus geltoki zaharra, Oliveto kondearen etorbidea kokatzen zen. 1930eko hamarkadan eraikia, Espainia mailan autobusak eta autobusean joateko txartelak ateratzeko txarteldegiak eraikin berean bildu zituen lehen hiria izan zen Iruñea. Geltokia altxatu zen orubeak 4.900 metro karratu zituen guztira, eta geltokiaren eraikuntza errentagarria egiteko, etxebizitzak altxatu ziren orubearen alboetan. Horrela, autobus geltokia, orubearen erdigunean eraiki zen, etxebizitzen utzitako patioan alegia.

Geltokiaren eraikuntzan 175.000 pezeta gastatu ziren, eta 1934ko azaroaren 17an zabaldu zuten.

Geltoki berria

1990eko hamarkada hasieran Iruñeko udalak geltoki berri baterako proiektuaren prestaketa hasi zuen, eta ideia lehiaketa bat antolatu zuen, Yanguas eta Miranda kalean eraiki beharko zen geltoki berrirako diseinua aukeratu nahiean. 2004ean lehiaketa hartan irabazle irtendako proiektuaren behin betiko diseinua erabaki zen. Eraikitze lanak 2005. urteko uztailaren 20ean hasi ziren. Geltokiaren diseinuaren proiektua 2006ko martxoan aldatu behar izan zuten, orubean aurkituriko aztarna arkeologikoak zirela eta.

Proiektuaren azken aldaketa horrek, geltokiaren eraikuntza garestitu zuen eta guztira 38 milioi euroko inbertsioa egingo da. Guztira lurpeko hiru solairu eraikiko dira. Lurpeko bi solairu, autobus geltokiaren ihardueretarako izango dira, hau da, autobusen joan-etorrietarako. Hirugarren solairuan, autoentzako aparkaleku bat egokituko da, guztira 598 kotxerentzako edukiera duena. 2006ko martxoan proiektua aldatzean, aparkalekua handitu zen.

Geltokia 2007ko azaroaren 9an inauguratu zen. Geltokia Azysa eraikuntza enpresa nafarrak eraiki du.

Geltokia

Lurpeko geltoki berriak guztira hiru solairu dauzka. Kanpoaldean lurpean geltoki bat dagoela adierazten duen bakarra, autobus eta kotxeen sartu irtenerako eraiki den arrapal da. 35 000 metro karratuko gune berdeen azpian eraikia, geltokiak 28 autobusentzako nasak dauzka (behar izanez gero beste 24 autobusentzako tokia dagoelarik). Autobusentzako dartsena honen berezitasun nagusia daukan forma biribila da.

Geltokiak dituen baliabideen artean, aire girotudun itxaron gela, eta bidaitxartelak ateratzeko 18 leihatila, informazio bulegoa, autobusen joan-etorria adierazten duten pantaila elektronikoak, kontsigna automatikoa eta taxi eta autoentzako lurpeko aparkalekua dira aipagarri. Horrez gain, geltokiarekin batera, merkatal-gune txiki bat eraiki da, guztira 18 denda eta bi jatetxerekin, merkatal-gune honek sarbide zuzena dauka kanpoaldetik.

Geltokiak trafikoa kontrolatzeko zentrua dauka, segurtasun kamerak eta segurtasun arduradunak eguneko 24 orduetan, orain arte geltoki zaharrean gertatu ez bezala. Lurpeko aparkalekuak 17 000 metro karratuko azalera dauka, eta guztira 400 kotxerentzako edukiera dago. Kanpoaldea eta aparkalekua (-3 solairuan kokatua) zuzenean komunikatzen dituen igogailu bat eraiki da.

Eragileak

Geltokiak 18 eragilearen zerbitzu erregularrak hartzen ditu. Hauek dira:

Konpainiak eta Helmugak

Nafarroako Hiriarteko Garraioa

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
300 Iruñea TafallaAlfaroCorellaCintruenigoFitero • Valverde • AgredaMatalebreras Soria
301 Iruñea TafallaTuteraCintruénigo Soria
320 Iruñea   Tafalla
321 Iruñea Tafalla Erriberri
322 Iruñea Noain • Tebas • ArrizabalagaUntzue • Mendibil • BarasoainGarinoainPuiu Tafalla
350 Iruñea TafallaErriberriKaparrotsuAlesbesMilagroCadreitaCastejonValtierraArguedasTuteraMallen Zaragoza
370 Iruñea Irurtzun • Etxarren • Zuhatzu • Hiriberri • IhabarIrañetaUharte ArakilArruazuLakuntzaEtxarri AranatzBakaikuIturmendiUrdiainAltsasuOlatzagutiaZiordiaAgurain Gasteiz
371 Iruñea AltsasuOlatzagutia Gasteiz
372 Iruñea Irurtzun • Etxarren • Zuhatzu • Hiriberri • IhabarIrañetaUharte ArakilArruazuLakuntzaEtxarri AranatzBakaikuIturmendiUrdiainAltsasuOlatzagutiaZiordia Ziordia

Araba Bus

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
20 Bilbo Altsasu Iruñea
(geltokia)


Bertzeak

Enpresa Jatorria Helmuga Bertze geldialdiak Erf.
Autocares Rio Irati-Artieda Iruñea Jaurrieta Orreaga [2]
Autocares Rio Irati-Artieda Iruñea Eugi Zubiri [3]
Bilman Bus Irun La Manga del Mar Menor Donostia, Teruel, Valentzia, Benidorm, Alicante, Murtzia, Santa Pola, Guardamar, Torrevieja, Campoamor, San Pedro del Pinatar, Santiago de la Ribera, Los Alcázares [4]
Conda Iruñea Lodosa [5]
Conda Iruñea Milagro [5]
Conda Iruñea Otsagabia [5]
Conda Iruñea Orbaizeta [5]
Conda Iruñea Irunberri [5]
Conda Iruñea Tutera [5]
Conda Iruñea Fitero [5]
Conda Iruñea Garraioaren Hiria [5]
Conda Iruñea Donostia [5]
Conda Iruñea Zaragoza [5]
Conda Donostia Castelló de la Plana Iruñea [5]
Conda Donostia Salou Iruñea [5]
Conda Donostia Bartzelona Iruñea, Zaragoza [5]
Conda Iruñea Donibane Garazi Luzaide [5]
Conda Iruñea Baiona Donibane Garazi [5]
Conda Iruñea Lourdes Paue, Tarbe [5]
EDSA Iruñea Eibar Soraluze, Bergara, Zumarraga, Beasain, Lazkao, Lakuntza, Uharte Arakil, Irurtzun, Berriobeiti [6]
La Baztanesa Iruñea Erratzu Elizondo [7]
La Baztanesa Iruñea Donostia Oronoz-Mugairi, Doneztebe, Irun [7]
La Burundesa Iruñea Gasteiz [8]
La Burundesa Iruñea Bilbo [8]
La Burundesa Iruñea Donostia Lesaka, Irun [8]
La Burundesa Iruñea Ubarmin Klinika [8]
La Burundesa Iruñea Santander [8]
La Burundesa Iruñea Zarautz Orio [8]
La Burundesa Iruñea Altsasu Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Uharte Arakil, Irurtzun [8]
La Burundesa Iruñea Jaka [8]
La Estellesa Iruñea Logroño Lizarra, Gares [9]
La Estellesa Iruñea Azagra Lizarra, Kalagorri [9]
La Estellesa Iruñea Sartaguda Lizarra [9]
La Mugiroarra Iruñea Aldatz Lekunberri [10]
La Pamplonesa Iruñea Bidaurreta Etxauri, Ororbia, Asiain [11]
La Pamplonesa Iruñea Arraizko bentak Ultzama [11]
La Tafallesa Iruñea Uztarroze Zangoza [12]
La Veloz Sangüesina Iruñea Zangoza [13]
La Veloz Sangüesina Iruñea Kaseda Zangoza [13]
Leizaran Mariezcurrena Iruñea Doneztebe Leitza [14]
PLM Iruñea Madril Logroño [15]
PLM Iruñea Jaen Lizarra, Logroño, Madril [15]
MonBus Irun Bartzelona Donostia, Tolosa, Iruñea, Tutera, Alfajarin, Lleida [16]
MonBus Irun Salou Donostia, Andoain, Iruñea, Tutera, Alfajarin, Lleida, Tarragona [16]
Union Ivkoni Lisboa Sofia Gasteiz, Donostia, Bordele, Tolosa, Montpelhièr, Marseilla, Padua [17]

Irudiak

  • 15-16. nasak
    15-16. nasak
  • Itxaron-gela
    Itxaron-gela
  • 7-8. nasak
    7-8. nasak
  • Kafetegia
    Kafetegia
  • 19-20. nasak
    19-20. nasak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Gasteizek "merezi duen autobus geltokia" du azkenean» El Correo 2015-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  2. «Autocares Artieda Pamplona y Navarra alquiler autobuses» www.autocaresartieda.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  3. «Autocares Artieda Pamplona y Navarra alquiler autobuses» www.autocaresartieda.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  4. «Estaciones y puntos de venta | Bilman Bus» web.bilmanbus.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  5. a b c d e f g h i j k l m n o p «Conda S.A. - Disfruta de tu viaje todo irá sobre ruedas» www.conda.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  6. «Línea Eibar-Pamplona» www.edsa.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  7. a b «Autobuses Elizondo - Pamplona - San Sebastián» www.labaztanesa.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  8. a b c d e f g h Bidaiarien zerbitzura -. (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  9. a b c (Gaztelaniaz) «Rutas Regulares - LA ESTELLESA» www.laestellesa.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  10. «Iruñeko Autobus Geltokia - LA MUGUIROARRA, S.A.» www.estaciondeautobusesdepamplona.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  11. a b «autobuses la pamplonesa - HORARIOS LINEAS REGULARES» www.lapamplonesa.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  12. «Iruñeko Autobus Geltokia - LA TAFALLESA, S.A.» www.estaciondeautobusesdepamplona.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  13. a b «Iruñeko Autobus Geltokia - LA VELOZ SANGÜESINA. S.A.» www.estaciondeautobusesdepamplona.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  14. (Gaztelaniaz) «ORDUTEGIAK» autobusesleizaran (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  15. a b (Gaztelaniaz) plmadmin. «Rutas» PLM Autocares (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  16. a b (Gaztelaniaz) Monbus. «Mapa Rutas autobús - Compra billetes online» Monbus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  17. «Пътуване във вашата посока | Union Ivkoni» es.union-ivkoni.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • Iruñeko autobus geltokiaren webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8842462
  • Commonscat Multimedia: Pamplona Bus Station / Q8842462

  • Wd Datuak: Q8842462
  • Commonscat Multimedia: Pamplona Bus Station / Q8842462
  • i
  • e
  • a
 Nafarroako garraioa
Errepideak
Nafarroa Garaiko errepideen sareaNafarbide • Nafarroa Garaiko herri errepideak
Autobusak
Burdinbideak
Aerodromoak
Bizikleta
Taxi
Proiektuak
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko hiriarteko autobusak
  • i
  • e
  • a
Ataria
Atari:Iruñea
Alde Zaharra
Agustinar Errekoletoen komentua · Baleztena etxea · Café Iruña · Comptos Ganbera · Ezpeleta jauregia · Frantziako Atea · Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa · Fraide Karmeldar Oinutsen komentua · Gazteluko plazako kioskoa · Gendulain jauregia · Goienetxe jauregia · Gotzain jauregia · Iruñeko katedrala · Iruñeko harresiak · Iruñeko udaletxea · Kondestablearen jauregia · La Agrícola eraikina · La Perla hotela · Moja Karmeldar Oinutsen komentua · Mutiloa jauregia · Nafarroako errege-erreginen jauregia · Navarro Tafallatarren jauregia · O-ko Andre Mariaren basilika · Portale Berria · Redin eta Kruzat jauregia · Rozalejoko markesaren jauregia · San Agustin eliza · San Fermin Aldapakoaren basilika · San Filipe Neri kapera · San Lorentzo eliza · San Martin Tourskoaren kapera · San Nikolas eliza · San Zernin eliza · Santo Domingo eliza · Santo Domingoko merkatua · Vessollako markesaren jauregia · Zaldi Zuria
Eraikin eta leku nabarmenak
Arrotxapea zubia · Aurora eraikina · Autobus Geltoki Zaharra · Bahía Kafetegia eraikina · Baluarte jauregia · Basoko dorrea · Belosoko zubia · Biurdana errota eta urtegia · Done Petri zubia · El Vergel zubia · Eraikin Singularra · Errozko dorreak · Eskolapioen eraikina · Espainiako Bankuaren eraikina · Francisco Bergamín kaleko etxea · Fiteroko Monasterioko kaleko eraikina · Gaiarre antzokia · Huarteko dorreak · Huarte etxea · Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua eta San Pedro eliza · Iruñeko apaiztegia · Mendillorriko jauregia · Milutze zubia · Mirari eliza · Nafarroako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia · Nafarroako jauregia · Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera · Nafarroako Parlamentua · Nafarroako Rural Kutxaren eraikina · Posta Bulego Nagusia · Oblatuen egoitza · Oblatuen zubia · Refena · San Antonio eliza · San Antonio Maria Claret eliza · San Frantzisko Xabierkoaren eliza · San Ignazio basilika · San Ignazio eliza · San Migel eliza · San Salbador eliza · Sanduzelaiko eliza · Tres Reyes hotela · Uranga etxea · Vasco-Navarra eraikina · Zezen plaza · Zitadela
Plazak
Askatasunaren plaza · Bakearen plaza · Baluarte plaza · Burguen plaza · Europa plaza · Gazteluko plaza · Gurutz plaza · Joan XXIII.aren plaza · Kontseiluko plaza · Iturriotzaga plaza · Merindadeen plaza · Nabarreria plaza · Nafarroako Foruen plaza · O-ko Andre Maria plaza · San Frantzisko plaza · San Jose plazatxoa · San Nikolas plaza · Santa Ana plaza · Santa Maria Erreala plaza · Sarasate pasealekua · Takonera plaza · Udal Plaza · Vianako Printzearen plaza · Yamaguchi plaza
Kaleak
Aduanako zokoa · Antso Azkarra etorbidea · Armada etorbidea · Arostegi etorbidea · Baiona etorbidea · Barañain etorbidea · Estafeta kalea · Gipuzkoa etorbidea · Ingurubideko pasealekua · Jarauta kalea · Kale Berria · Kale Nagusia · Karlos III.a etorbidea · Labriteko jaitsiera · Marcelo Zelaieta etorbidea · Mercaderes kalea · Nabarreria kalea · Nafarroa Beherea etorbidea · Navas de Tolosa kalea · Oliveto kondearen etorbidea · Pio XII.a etorbidea · Redin pasealekua · Salsipuedes kalea · San Ignazio etorbidea · San Nikolas kalea · Santo Domingoko aldapa · Sarasate pasealekua · Txapitela kalea · Yanguas Miranda kalea · Zaragoza etorbidea
Museoak, Ikastetxeak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Adoaingo Aita Estebanen monumentua · Artikulazio flotatzailea · Baoak · Bizia Puskatzea · Entzierroaren monumentua · Ernest Hemingwayren monumentua · Eroritakoen monumentuak, estatuak eta eskulturak · Francisco Navarro Villosladaren monumentua · Frantziako atea · Foruen monumentua · German Rodriguezen oroitarria · Jose Joaquin Arazuriren monumentua · Karlos III.a Noblearen monumentua · Korearra · Hegaldia · Hilarion Eslabaren monumentua · Julian Gaiarreren monumentua · Nabarreriako iturria · Neptunoren iturria · Odiseo deritzon gudari baten erretratua · Ongintzaren estatua (Mari Blanka) · Pablo Sarasateren monumentua · Portale Berria · Sáenz de Oizari omenaldia · San Ferminen irudia · San Frantzisko Asiskoaren monumentua · San Ignazio Loiolakoaren monumentua · San Nikolas atea · Takonerako atea · Tibalt I.a Nafarroakoaren monumentua · Une Espirituala · Unitate hirukoitz eta arina · Zerumugari begira
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Donostiako leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak