Joseba Arregi

Artikulu hau politikari eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joseba Arregi (argipena)».
Joseba Arregi

(1996)

Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1994ko azaroaren 30a - 1998ko irailaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1990eko abenduaren 18a - 1991ko martxoaren 12a - Juan María Juaristi Lizarralde
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1987ko apirilaren 15a - Luis Bandres →
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseba Arregi Aranburu
JaiotzaAndoain, 1946ko maiatzaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2021eko irailaren 14a (75 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMünsterreko Unibertsitatea doktoretza : Teologia
Deustuko Unibertsitatea doktoretza : soziologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Parte-hartzailea
  • Q67392091 Itzuli
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  2011)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: joseba-arregi-aranburu

Joseba Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1946ko maiatzaren 30a - Bilbo, 2021eko irailaren 14a) politikaria eta idazlea izan zen. Teologian eta Soziologian doktore zen. Rikardo Arregi kazetaria anaia zuen. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zituen.

Bizialdia

Joseba Arregi, eskuinean, 1996ko martxoan (argazkia: Aiurri).

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzako buru izan zen eta bi alditan Kultura sailburu (1984-1985 eta 1987-1995), baita Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile ere. EAJren Gipuzko Buru Batzarreko buru eta Euskadi Buru Batzarreko kide izan zen. 1987an hautatu zuten lehenengoz Eusko-Legebiltzarkide eta legealdi hartan kargua hartu eta hilabete batzuetara utzi bazuen ere, 1990etik 2002 arte ez zion inoiz utzi legebiltzarkide izateari.[1]

Jarduera politikoa irakaskuntzarekin eta jarduera intelektualarekin bateratu zuen. Euskal Herriko zenbait komunikabidetan ohiko zutabegile eta solaskide izateaz gainera, Euskal Herriari buruzko liburuak ere idatzi zituen, besteak beste La Euskadi invertebrada. 2000. urtean, Diego López Garridorekin batera, Ser nacionalista argitaratu zuen. Euzko Alderdi Jeltzalearen irizpide ofizialekin oso kritiko agertu zen eta geroago EAJtik atera zen. EAJ gobernutik kanporatzearen aldeko "Aldaketa" taldea sortu zuen beste batzuekin batera. Bere ibilbide politikoaren azken urteetan, PSErekin bat egin zuen.

Hala ere, 2014an Alderdi Popularrak proposatuta mintzatu zen Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean, autonomia estatutuaren erreformaren aurka, abertzaleek bakarrik nahi zutelakoan.[1]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Urain, Jon O.. «Joseba Arregi hil da, «alternantzia» nahiago zuen jeltzale ohia» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260753
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 39663287
  • ISNI: 000000005948926X
  • BNE: XX867367
  • BNF: 150522347 (data)
  • CANTIC: a11206573
  • GND: 1057271136
  • LCCN: n00038731
  • SUDOC: 059621516
  • UB: a1149404
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 24699
  • Lur: 00502/eu_a_5025/a5025
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 320318
  • Wd Datuak: Q12260753



Aurrekoa
Joseba Arregi
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea

19871995
Ondorengoa
Mari Karmen Garmendia


Aurrekoa
Luis Mari Bandres
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

1987-1995
Ondorengoa
Mari Karmen Garmendia


Aurrekoa
Ramon Labaien
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

1984-1985
Ondorengoa
Luis Mari Bandres


Eusko Jaurlaritza (1984-1985)

Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza)
Mario Fernández (Lehendakariordetza) • Juan Porres (Lehendakaritza eta Justizia) • Luis Maria Retolaza (Herrizaingoa) • Joaquin Otxoa (Ekonomia eta Ogasuna) • Juan Urrutia (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Joseba Arregi (Kultura) • Javier Caño (Lana) • Angel Larrañaga (Osasuna eta Gizarte Segurantza) • Juan Carlos Isasti (Industria eta Merkataritza) • Felix Ormazabal (Nekazaritza eta Arrantza) • Castor Garate (Lurralde Plangintza, Garraio eta Turismoa)

Eusko Jaurlaritza (1987-1991)

Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza)
Ramon Jauregi (Lehendakariordetza) • Juan Ramon Gebara (Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia Garapena) • Luis Maria Retolaza eta Juan Lasa (Herrizaingoa) • Fernando Spagnolo eta Alfonso Basagoiti (Ogasun eta Finantza) • Milagros García Crespo eta Luis Atienza (Ekonomia eta Plangintza) • Jose Ramon Rekalde (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Joseba Arregi (Kultura eta Turismoa) • Jose Ignacio Arrieta (Lan eta Gizarte Segurantza) • Jose Manuel Freire (Osasun eta Kontsumo) • Ricardo Gonzalez Orus (Industria eta Merkataritza) • Felix Ormazabal (Nekazaritza eta Arrantza) • Enrique Antolin (Garraio eta Herri Lana) • Jose Miguel Martin (Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena) • Jon Imanol Azua eta Iñaki Azkuna (Lehendakaritzaren Idazkaritza)

Eusko Jaurlaritza (1991)

Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza)
Jon Imanol Azua (Industria eta Merkataritza Saila eta Lehendakariordetza) • Joseba Zubia (Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapena) • Juan Maria Atutxa (Herrizaingoa) • Jose Luis Larrea (Ogasun eta Finantza) • Inaxio Oliveri (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Javier Caño (Justizia) • Iñaki Azkuna (Osasuna) • Martin Auzmendi (Lan eta Gizarte Segurantza) • Joseba Arregi (Kultura eta Turismoa) • Maria Karmen Gallastegi (Ekonomia eta Plangintza) • Josu Bergara (Garraio eta Herri Lan) • Jon Larrinaga (Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena) • Jose Manuel Goikoetxea (Nekazaritza eta Arrantza) • Carmelo Sainz de la Maza (Lehendakaritzaren idazkaritza)

Eusko Jaurlaritza (1991-1995)

Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza)
Jon Imanol Azua (Industria eta Ekonomia gaietarako lehendakariordetza) • Joseba Zubia (Lege Araubide eta Autonomia Garapena) • Juan Maria Atutxa (Herrizaingoa) • Jose Luis Larrea (Ogasun eta Finantza) • Fernando Buesa (Gizarte gaietarako lehendakariordea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa) • Jose Ramon Rekalde (Justizia) • Iñaki Azkuna (Osasuna) • Paulino Luesma (Lan eta Gizarte Segurantza) • Joseba Arregi (Kultura) • Jon Larrinaga (Ekonomia, Plangintza eta Ingurumena) • Josu Bergara (Garraio eta Herri Lana) • José Antonio Maturana (Hirigintza eta Etxebizitza) • Jose Manuel Goikoetxea (Nekazaritza eta Arrantza) • Carmelo Sainz de la Maza (Lehendakaritzaren idazkaritza) • Rosa Diez (Merkataritza, Kontsumo eta Turismoa)