Ezpata-arrain

Ezpata-arrain
Oligozeno Goiztiar-gaur egun[1]
PreЄ
Є
O
S
D
C
P
T
J
K
Pg
N

Irudi gehiago
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaIstiophoriformes
FamiliaXiphiidae
GeneroaXiphias (en) Xiphias
Espeziea Xiphias gladius
Linnaeus, 1758

Ezpata-arraina (Xiphias gladius) ur gaziko arrain espezie bat da, mundu osoko ur tropikal, azpitropikal eta epeletan bizi dena.[2] Xiphiidae bere familian espezie bakarra da.

Izena

Xiphias gladius izen zientifikoa, antzinako grezierazko ξίφος (ezpata) eta latinezko gladius (ezpata) hitzen lotura da.

Mundakan akula bidegarde, Bermeon akule bidegarde edo akule bidegardie, Ondarroan akula biregarde, akula biregardi edo esparroi, Elantxoben akula bideberde, Lekeition akula melebarda, Hondarribian ezpalarta eta Ziburun ezpalarte esaten diote edo esan izan diote.[3][4][5] Arrain ezpata izena ere erabili izan da lapurteraz,[6] txitxi-ezpata gipuzkeraz, esparloi bizkaieraz, eta esparroi bizkaiera nahiz gipuzkeraz.[7]

Ezaugarriak

Ezpata antzeko mutur gogorra, luzea eta zorrotza du. 5 m inguru luze da. Kolorez antxoaren antzekoa izaten da, erditik gora urdina eta erditik behera zilarkara. Igerian oso azkarra da. Kontu handiarekin ibiltzen dira arrantzaleak ezpata-arrainaren harrapaketan, arriskutsua izan daiteke eta. Munduko itsaso bero eta epel guztiak ditu bizileku. Itsasertzetara, ordea, arrautzak jartzera bakarrik hurbiltzen da, udaberri aldera. Zefalopodoak eta arrainak jaten ditu. Oso aintzat hartua da sukaldaritzan.

Banaketa

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-2-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Sepkoski, Jack. (2002). «A compendium of fossil marine animal genera» Bulletins of American Paleontology 364: 560..
  2. Fritsches, Kerstin A., Brill, Richard W. eta Warrant, Eric J.. (2005). «Warm Eyes Provide Superior Vision in Swordfishes» Current Biology (15): 55−58..
  3. «ezpalarta», Orotariko Euskal Hiztegia.
  4. Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..
  5. «Pez», Diccionario Auñamendi.
  6. «arrain ezpata», Orotariko Euskal Hiztegia.
  7. «pez», in Plazido MUXIKA: Diccionario castellano-vasco.


  • i
  • e
  • a
Munduko merkataritza-interesa duten espezie nagusiak
Basatiak
Arrain pelagikoak
Beita arrainak
Arrain demertsalak
Ur gezako arrainak
Besteak
Krustazeoak
Moluskuak
Ekinodermoak
Bakailao

Otarrain

Ostrak
Haziak
Merkataritza-arrantza
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q164327
  • Commonscat Multimedia: Xiphias gladius / Q164327
  • Wikispecies Espezieak: Xiphias gladius

  • Identifikadoreak
  • BNF: 13511922p (data)
  • LCCN: sh85131354
  • AAT: 300261270
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02102/eu_e_4932/e4932
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • ADW: Xiphias_gladius
  • BOLD: 11091
  • BioLib: 127165
  • Catalogue of Life: 382692
  • CONABIO: 161580PECESB500211
  • Dyntaxa: 206289
  • FishBase: 226
  • GBIF: 2397850
  • OBIS: 127094
  • ITIS: 172482
  • UICN: 23148
  • NCBI: 8245
  • Paleobiology Database: 83294
  • WoRMS: 127094
  • Zoobank: 57E89CFC-ACE9-499B-B015-1C29D081BC7C
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: U3Y62KP3M1
  • Wd Datuak: Q164327
  • Commonscat Multimedia: Xiphias gladius / Q164327
  • Wikispecies Espezieak: Xiphias gladius