Itsas belar

Itsas belarra (Kelp algak) Zeelanda Berrian

Itsas belarra itsasoko hainbat alga makroskopiko eta zelulanitzei ematen zaien izen generikoa da. Horien artean daude alga arre, gorri eta berdeak. Batzuetan makroalga deritze, mikroalga delakoetatik bereiztearren.

Morfologia

Alga makroskopiko gehienetan hainbat ezaugarri morfologiko komun existitzen dira.

  • Errizoideak: alga makroskopikoak substratu bati itsatsirik egon ohi dira errizoide izeneko egitura batzuen bitartez. Landareen sustraien antzekoak diren arren, beren funtzio bakarra alga eustea da eta ez dute inolako xurgapenik burutzen. Zenbait kasutan, errizoide hauen ordez, disko basala egon ohi da, sargazoaren (Sargassum muticum) kasuan gertatzen den moduan. Aipatzekoa da, zenbait algaren substratua beste alga bat izaten dela, edota kasu batzuetan, baita animalia bat ere.
  • Estipea: oinarria eta laminaren artean, hainbat milimetrotik hasi eta zenbait metroko luzera izatera iritsi daitekeen egitura dago. Laminaria hiperborea eta L. ochroleuca-ren kasuan, esaterako, estipeak 2 metro izan ditzake, eta maiz, algak eta animaliak bizi ohi dira bertan.
  • Lamina: algaren zatirik nabarmenena da, askotariko formak izan ditzakeena.

Bitxikeriak

Belharra, Donibane-Loihizune parean sortzen den uhin erraldoia izena, itsas belarrean du jatorria.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q237169
  • Commonscat Multimedia: Marine algae / Q237169

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11940267h (data)
  • GND: 4202114-5
  • LCCN: sh85081114
  • NDL: 00564630
  • NKC: ph207037
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D012624
  • Wd Datuak: Q237169
  • Commonscat Multimedia: Marine algae / Q237169
  • i
  • e
  • a
Munduko merkataritza-interesa duten espezie nagusiak
Basatiak
Arrain pelagikoak
Beita arrainak
Arrain demertsalak
Ur gezako arrainak
Besteak
Krustazeoak
Moluskuak
Ekinodermoak
Bakailao

Otarrain

Ostrak
Haziak
Merkataritza-arrantza