Txerkasyko oblasta

Txerkasyko oblasta
Черкаська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaTxerkasy
Geografia
Azalera20900 km²
Demografia
Biztanleria1285384 biztanle (2011[1])
Dentsitatea61,5 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.oda.ck.ua

Txerkasyko oblasta (ukraineraz: Черкаська область, translit. Cherkas’ka oblast’) Ukrainako erdialdeko oblasta (probintzia) da. Iparraldean Kieveko oblastarekin du muga, ekialdean Poltavako oblastarekin, hegoaldean Kirovohradeko oblastarekin eta mendebaldean Vinnytsiako oblastarekin. Dnieper ibaiak zeharkatzen du oblasta. 20.900 km²ko azalera du eta 2011n 1.285.384 biztanle zituen[1]. Hiriburua Txerkasy da.

Hiri nagusiak

Txerkasyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2]):

  • Txerkasy: 293.271 biztanle
  • Uman: 87.531 biztanle
  • Smila: 69.023 biztanle
  • Zolotonoxa: 28.509 biztanle
  • Kaniv: 26.194 biztanle

Probintziaren antolamendua

Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, Txerkasyko oblasta honela dago antolaturik:

  • Zentro administratiboa- 1 (Txerkasy)
  • Raion edo barrutiak — 4
  • Herriak — 838
  • Hiriak — 66
  • Silradak edo selsovietak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 525.

2020ko uztailetik 4 raion ditu Txerkasyko oblastak:

Giza geografia

2011ko urtarrilaren 1ean 1.285.384 biztanle zituen[1]. 2001eko erroldaren emaitzek honako banaketa adierazten dute: % 53,7 hiriguneetan bizi da, eta % 46,3 baserri-giroan. Jatorriari erreparatzen badiogu, gehiengoa ukrainarra da (%93,6). Errusiarrak %5,4 dira eta gehienak Txerkasy hirian biltzen dira[3].

Oblasteko mapa.

Ekonomia

Nekazaritza da jarduera nagusia: garia, erremolatxa, garagarra, artoa, tabakoa eta kalamua. Abeltzaintzak ere badu garrantzia. Industria oblasteko hiriburuaren inguruan antolatzen da: industria kimikoa, altzariak eta nekazaritzarako tresneria.

Erreferentziak

  1. a b c Ukrainako oblast eta hirietako biztanleria Citypopulation.de
  2. Txerkasyko oblasteko hiriak World-gazetteer.com
  3. Ukrainako 2001eko erroldaren emaitzak Ukrcensus.gov.ua

Kanpo estekak

  • (Ukraineraz) Administrazioaren ataria Oda.ck.ua
  • (Ingelesez) Cherkasy Oblast Ukrainebiz.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q161808
  • Commonscat Multimedia: Cherkasy Oblast / Q161808

  • Identifikadoreak
  • GND: 4493834-2
  • NKC: ge1147411
  • Lekuak
  • OSM: 91278
  • TGN: 6001332
  • Wd Datuak: Q161808
  • Commonscat Multimedia: Cherkasy Oblast / Q161808
  • i
  • e
  • a
Oblastak
Autonomiadun Errepublika
Estatus bereziko hiriak
1 Nazioarteko legearen arabera Ukrainaren zati dira, baina Errusiaren zati dira de facto.