Truman doktrina

Harry S. Truman.

Truman doktrina Ameriketako Estatu Batuek Gerra Hotzean bloke komunistaren aurka eramandako politikaren oinarria da, 1947an Harry S. Truman presidenteak sortua.

Kongresuaren aurrean 1947ko martxoaren 12an egindako hitzaldian, Trumanek adierazi zuen AEBak "mundu askearen burua" zela, demokrazia mundu osoan babestu eta komunismoaren aurka borrokatu behar zuela. Komunismoak herrialde batean arrakasta izanez gero ingurukoak ere domino efektuaren eraginez eroriko ziren beldurrez, Truman doktrinatik eustearen politika garatu zen, komunisten presioei aurre egiten zien herrialdeei begira. Bigarren Mundu Gerra amaitu berria zen testuinguru hartan, poltika honen xedea Grezia, Turkia, Iran edo Txina ziren. Mendebaldeko Europa garatzeko balio zuen Marshall plana ere doktrina honen ifrentzu ekonomikotzat har daiteke.

Trumanen hitzetan:

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Truman doktrina
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Ameriketako Estatu Batuen kanpo-politikaren helburu nagusietako bat honako hau izan behar da: baldintza egokiak sortzea bai geuk, bai eta beste nazio batzuek ere inoren indarpean bizi gabe aske izateko aukera izan dezagun. Horixe izan zen, hain zuzen ere, Alemaniaren eta Japoniaren aurka izandako gerraren oinarrizko arrazoietariko bat. Beren borondatea eta bizimodua beste nazio batzuei inposatu nahi zieten herrialdeei gerra irabazi genien.

(...) Ez ditugu geure helburuak lortuko, herrialde libreei lagundu ezean erregimen totalitarioak inposatu nahi dizkieten mugimendu erasotzaileei aurre egiten, beren erakunde libreei eta integritate nazionalari euts diezaieten. Bestela esanda, zintzotasunez aitortzen dugu herrialde libreei ezarritako erregimen totalitarioek —zuzenean edo zeharka erasoz lortutakoek— nazioarteko bakearen oinarriak zulatzen dituztela eta, beraz, Ameriketako Estatu Batuen segurtasuna.

Berriki, erregimen totalitarioak onartzera behartu dituzte munduko erresuma asko eta askotako herriak, beren borondatearen kontra. Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak sarritan egin du protesta hertsatzearen eta larderiatzearen aurka, Jaltako Hitzarmena haustearen kontra, hain zuzen, Polonian, Errumanian eta Bulgarian besteak beste. Azpimarratu behar dut herrialde askotan jazo direla antzeko gertaerak.

Munduaren historiako une honetan, bizitzeko zein aukera nahi duen hautatu behar du herrialde bakoitzak, Baina sarritan erabakia ez da libre hartzen.

Gehiengoaren erabakian oinarritzen da bizitzeko aukeretariko bat, eta honako ezaugarri hauek izateak bereizten dute: erakunde libreak, ordezkariz osaturiko Gobernuak, hauteskunde libreak, norbanakoaren askatasuna bermaturik izateak, adierazpen- eta erlijio-askatasunak, eta mendekotasun politikotik askatua izateak.

Gutxiengoaren nahia gehiengoari indarrez ezartzean oinarritzen da beste aukera. Funtsezkoak izaten dira beldurra eta zapalkuntza, irrati eta komunikabideen kontrola, iruzurra hauteskundetan eta norbanakoaren libertateak kentzea.

Nire ustez, Ameriketako Estatu Batuek lagundu egin behar diete gutxiengo armatuen aurka borrokan ari diren herriei eta indarrez menderatu nahian kanpotik egindako presioei aurre egiten ari direnei.

Nire ustez, berek hautatutako etorkizuna beren erara gauzatzen lagundu behar zaie herri libreei.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q171375
  • Identifikadoreak
  • NARA: 10641299
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q171375
  • i
  • e
  • a
Herrialdeak
Gertakizunak
1945-49: Jaltako Batzarra  • Potsdamgo Batzarra  • Irango krisialdia  • Txinako Gerra Zibila  • Truman doktrina  • Greziako Gerra Zibila  • Marshall Plana  • Berlingo Blokeoa
1950-59: Koreako Gerra  • 1953ko ekainaren 17ko matxinada  • Hungariako Iraultza  • Suezko Gerra  • Vietnamgo gerra
1960-69: Sino-sobietar zisma  • U-2ren krisia  • Guatemalako Gerra Zibila  • Cochinos Badiako Inbasioa  • Kubako Krisialdia  • Berlingo harresia  • Pragako Udaberria  • SALT I  • Ekintza Egitasmoa  • Nigeriako Gerra Zibila
1970-79: SALT II  • Angolako Gerra Zibila  • Afganistango sobietar inbasioa
1980-89: Defentsa Estrategikorako Ekimena  • Grenadako inbasioa  • Solidarność  • Glasnost  • Perestroika  • Berlingo harresiaren gainbehera  • Belusezko Iraultza  • Errumaniako Iraultza
1990: Sobietar Batasunaren desegitea  • Alemaniaren birbateratzea
Protagonistak
NATO  • Varsoviako Ituna
AEBetako presidenteak: Truman  • Eisenhower  • Kennedy  • Johnson  • Nixon  • Ford  • Carter  • Reagan  • Bush
SESBeko buruak: Stalin  • Malenkov  • Khrustxev  • Brezhnev  • Andropov  • Txernenko  • Gorbatxov
Europako agintari nagusiak: Winston Churchill  • Charles de Gaulle  • Josip Broz Tito  • Imre Nagy  • Willy Brandt  • Nicolae Ceauşescu  • Alexander Dubček  • Todor Zhivkov  • Erich Honecker
Joan Paulo II.a  • Margaret Thatcher  • Lech Wałęsa
Amerikako eta Asiako agintari nagusiak: Mao Zedong  • Chiang Kai-shek  • Kim Il-sung  • Ho Chi Minh  • Fidel Castro  • Che Guevara
Erlazionatutako
artikuluak