Tiro

Tiro
صور
hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Libano
Governorate of LebanonHegoaldeko eskualdea
Libanoko barrutiaTyre District
Izen ofizialaصور
Jatorrizko izenaصور
Geografia
Koordenatuak33°16′N 35°12′E / 33.27°N 35.2°E / 33.27; 35.2
Map
Azalera5 km²
Altuera10 m
Demografia
Biztanleria160.000 (2018)
Dentsitatea32.000 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 2750
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakAljer, Dezful (en) Itzuli, Málaga, Perpinyà, Tunis, Perpignan Méditerranée Métropole (en) Itzuli eta Novorossisk

Tiro[1][2] (arabieraz: صور‎, Ṣūr; fenizieraz: צור, Ṣur; hebreeraz: צוֹר‎, Tzor; tiberiar hebreeraz: צר, Ṣōr; akaderaz: 𒋗𒊒, Ṣurru; antzinako grezieraz: Τύρος, Týros; turkieraz: Sur; latinez: Tyrus) Libanoko hiria da, 2003an 117.000 biztanle inguru zituena. Antzinako feniziar hiri hau egungo Libanoko hegoaldean dago, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Kostaldetik hurbil zegoen uharte batean eraiki zuten feniziar semitek K.a. 2000. urte aldera.

Historia

Sidongo hiriaren kolonia txiki bat baizik ez zen izan Tiro hasieran. Egiptoarren eraginpean egon zen K.a. XIV. mendea arte, eta handik aurrera independente izan zen. Feniziarren hiri nagusi bihurtu zen, bertako merkatarien eragina Mediterraneo osora zabaldu zen, eta K.a. IX. mendean kolonia bat, Kartago, eratu zuten tirotarrek Iparraldeko Afrikan. K.a. X-IX. mendeetan Mediterraneoaren ekialdeko hiri garrantzitsuenetako bat izan zen. K.a. VIII-VII. mendeetan asiriarren mendean egon zen, eta 585-583 bitartean setiopean eduki zuen Nabukodonosor II.a Babiloniako erregeak. K.a. 538-332 urteetan jaun eta jabe egon ziren akemenestar persiarrak bertan. Antzinako feniziarren distira hura galdu bazuen ere, indartsu zirauen K.a. IV. mendean Tiroko hiriak eta Alexandro Handiaren zazpi hileko setioari eutsi zion (K.a. 332). Hiria hartu ondoren, hamar mila lagun hil zituzten mazedoniarrek eta beste hogeita hamar mila saldu zituzten esklabo gisa; ondoren, uhartea lehorrarekin elkartzen zuen dikea apurtu eta Tiroko penintsula eratu zuten. Egiptoko Ptolomeotarren eta Grezia aldeko seleukotarren mendean egon ondoren, K.a. 68an finkatu ziren erromatarrak han.

Erromatar Inperioaren garaian, ospe handia izan zuten Tiroko zetazko oihalek eta han prestatzen zuten purpura-koloreko tintak. K. o. II. mendetik aurrera, kristautasunak arrakasta handia izan zuen hirian, eta III. mendean han bizi izan zen Origenes. Musulmanen mendean egon zen 638-1124 bitartean eta gurutzatuen mendean ondoren (1190. urtean, han ehortzi zuten Frederiko Bizargorria enperadorea), mamelukoek suntsitu zuten 1291. urtean.

Herri eta hiri senidetuak

Galeria

  • Arkua.
    Arkua.
  • Al Mina aztarnategia.
    Al Mina aztarnategia.
  • Al Mina aztarnategia.
    Al Mina aztarnategia.
  • Tyroko kretiar auzoko kalea.
    Tyroko kretiar auzoko kalea.
  • Portua
    Portua
  • Hegoaldeko auzoa.
    Hegoaldeko auzoa.
  • Itsasertza.
    Itsasertza.
  • Israeldarren erasoa
    Israeldarren erasoa


Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  3. https://web.archive.org/web/20160307142513/http://elcorresponsal.com/modules.php?file=article&name=news&sid=3381

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q82070
  • Commonscat Multimedia: Tyre, Lebanon / Q82070

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 124395803
  • BNF: 11973663k (data)
  • GND: 4061314-8
  • LCCN: n85064197
  • SUDOC: 027763781
  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 21116
  • Wd Datuak: Q82070
  • Commonscat Multimedia: Tyre, Lebanon / Q82070
  • i
  • e
  • a
Biblos  • Anjar  • Baalbek  • Uadi Qadisha (Haran Sakratua)  • Jainkoaren zedroen basoa (Horsh Arz el-Rab)  • Tiro
Libano
  • i
  • e
  • a
Zetaren Bidean zeuden hiri nagusiak
Ekialdeko Asia
Txinako Herri Errepublika Txina: AksuDunhuangHotanJiayuguanKarasahrKashgarKorlaKuchaLanzhouLuoyangTianshuiTurfanÜrümqiWuweiXi'an
Erdialdeko Asia
Afganistan Afganistan: BagramBalkhBamyanHerat
Kazakhstan Kazakhstan: AlmatyTalgar
Kirgizistan Kirgizistan: Ox
Tajikistan Tajikistan: KhorogKhujand • Panjakent
Turkmenistan Turkmenistan: Merv
Uzbekistan Uzbekistan: BukharaSamarkandaKesh (Shahrisabz)KhivaKokandTaxkent
Transkaukasia
Armenia Armenia: Artaxat
Azerbaijan Azerbaijan: Baku • Shamakhi
Errusia Errusia: DerbentMagas
Georgia Georgia: KutaisiPoti
Ekialde Hurbila
Irak Irak: Seleuzia Tigrisekoa
Iran Iran: Bam • IsfahanMaxhadQazvin • Qumis • Yazd
Libano Libano: Tiro
Siria Siria: AlepoDamaskoDura-EuroposPalmira
Turkia Turkia: AntiokiaBursaEfesoIstanbul