Tianshui

Tianshui
Prefektura mailako hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Izen ofiziala天水市
Posta kodea741000
Geografia
Koordenatuak34°34′51″N 105°43′52″E / 34.58093°N 105.73115°E / 34.58093; 105.73115
Map
Azalera14277.2 km²
Altuera1.171 m
Demografia
Biztanleria2.984.659 (2020)
−277.890 (2010)
Dentsitatea209,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0938
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakBendigo (en) Itzuli
Matrikula甘E
tianshui.gov.cn

Tianshui (txinera sinplifikatuz: 天水; pinyinez: Tiānshuǐ), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 3.250.000 biztanle inguru dauzka eta probintziako bigarren hiririk handiena da.

Etimologia

Tianshui izena Qin dinastiaren garaian azaldu zen lehen aldiz[1] eta "ur zerutiarra" esan nahi du. Wei dinastiaren garaian Hanyang izena izan zuen eta Tang dinastiaren garaian Shanggui.

Historia

Kondairak dioenez Fuxi-ren jaiolekua da. Txinako kulturan arbaso kontsideratzen den hiru errege jakintsuetako bat zen Fuxi[2].

Neolito garaian Dadiwan kultura sortu zen eskualde honetan eta ondoren Qin estatua eratu zen[3]. Tianshui ondoan dagoen Fangmatan arkeologia eremuan hainbat Qin hilobiren indusketak egin dira eta beste altxor ugariren artean 2.200 urte dituen Qindarren Guixian konderriaren mapa bat aurkitu da[4].

K.a. X mendean Mendebaldeko Zhou dinastiak Rong leinuen erasoek eraginda Tianshui lurraldea berreskuratu zuen hainbat etnia nomadei kenduta eta dukerri garrantzitsua bihurtu zen[3]. K.a. I mendean Wu enperadoreak Tianshui komandantzia eratu zuen, inperioa mendebalderantz zabaltzen ari baitzen eta Tarim arroa kontrolatu ahal izateko.

Wei ibaiaren bidez Xi'an hiriburuarekin lotzen zenez Iparraldeko Zetaren Bidea bertatik pasatzen zen[5]. Budismoa bide hau jarraituz hedatu zen eta erakusgarri artistiko ugari utzi zituen, Tianshuien dauden aipagarrienak Maijishan leizeak dira[6].

Banaketa administratiboa

  • Qinzhou Barrutia (秦州区; Qínzhōu Qū)
  • Maiji Barrutia (麦积区; Màijī Qū)
  • Qingshui Konderria (清水县; Qīngshuǐ Xiàn)
  • Qin'an Konderria (秦安县; Qín'ān Xiàn)
  • Gangu Konderria (甘谷县; Gāngǔ Xiàn)
  • Wushan Konderria (武山县; Wǔshān Xiàn)
  • Zhangjiachuan Hui Konderri Autonomoa (张家川回族自治县; Zhāngjiāchuān huízú Zìzhìxiàn)

Geografia eta Klima

Kokapena

Tianshui Jie ibaiaren ertezean kokaturik dago, hego-ekialderantz isurtzen dena. Jie Wei ibaiaren adar nagusia da. Hiriaren hegoaldea eta ekialdea menditsuak dira eta iparraldean loess eremu bat dago[1].

Iparralde eta mendebaldean Dingxi hiriarekin egiten du muga, hegoaldean Longnan hiriarekin eta ekialdean Shaanxi probintziarekin.

Klima

    Datu klimatikoak (Tianshui (1971−2000))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.5 6.7 12.2 19.4 23.7 27.1 28.8 27.9 22.3 16.6 10.5 4.9 17.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −5.9 −3.0 1.6 7.0 11.3 15.0 17.8 17.1 12.7 7.0 0.7 −4.6 6.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5.1 6.0 18.7 38.0 54.5 68.9 84.6 78.8 74.3 47.1 12.1 3.6 491.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 5.0 5.2 7.9 8.9 10.5 11.2 11.8 10.7 11.2 10.6 5.4 3.0 101.4
Eguzki orduak 144.3 128.4 142.2 182.0 201.7 190.0 195.7 193.4 125.4 123.7 133.4 151.0 1911.2
Hezetasuna (%) 62 60 61 59 62 66 70 71 76 77 71 65 66.7
Iturria: China Meteorological Administration

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b «Tianshui Travel Guide: Things to Do, Weather, How to Get There» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-08).
  2. «Tianshui Travel Guide: history, eating, sleeping, photos and travel tips.» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-07-08).
  3. a b «People's Daily Online -- Chinese surname history: Qin» en.people.cn (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
  4. «新华网_让新闻离你更近» www.news.cn (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
  5. «Silk Road, North China» The Megalithic Portal (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).
  6. «Alok Shrotriya and Zhou Xue-ying: Artistic treasures of Maiji Mountain caves» www.asianart.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).

Kanpo estekak

  • (Txineraz) Tianshuiko gobernuaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q533157
  • Commonscat Multimedia: Tianshui / Q533157

  • Identifikadoreak
  • GND: 6143817-0
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 7018061
  • Wd Datuak: Q533157
  • Commonscat Multimedia: Tianshui / Q533157


Gansu probintziaren kokapena Txinako mapan. Gansu probintziako udalerriak Gansu probintziaren kokapena Txinako mapan.

BaiyinDingxiGannanJiayuguanJinchangJiuquanLanzhouLinxiaLongnanPingliangQingyang • Tianshui • WuweiZhangye


  • i
  • e
  • a
Zetaren Bidean zeuden hiri nagusiak
Ekialdeko Asia
Txinako Herri Errepublika Txina: AksuDunhuangHotanJiayuguanKarasahrKashgarKorlaKuchaLanzhouLuoyang • Tianshui • TurfanÜrümqiWuweiXi'an
Erdialdeko Asia
Afganistan Afganistan: BagramBalkhBamyanHerat
Kazakhstan Kazakhstan: AlmatyTalgar
Kirgizistan Kirgizistan: Ox
Tajikistan Tajikistan: KhorogKhujand • Panjakent
Turkmenistan Turkmenistan: Merv
Uzbekistan Uzbekistan: BukharaSamarkandaKesh (Shahrisabz)KhivaKokandTaxkent
Transkaukasia
Armenia Armenia: Artaxat
Azerbaijan Azerbaijan: Baku • Shamakhi
Errusia Errusia: DerbentMagas
Georgia Georgia: KutaisiPoti
Ekialde Hurbila
Irak Irak: Seleuzia Tigrisekoa
Iran Iran: Bam • IsfahanMaxhadQazvin • Qumis • Yazd
Libano Libano: Tiro
Siria Siria: AlepoDamaskoDura-EuroposPalmira
Turkia Turkia: AntiokiaBursaEfesoIstanbul