Nabukodonosor II.a

Nabukodonosor II.a

Irudi gehiago
Babiloniako errege

K.a. 605 - K.a. 562
← Nabopolassar - Amel-Marduk (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaUruk, K.a. 642
HerrialdeaNeobabiloniar Inperioa
HeriotzaBabilonia, K.a. 561 (80/81 urte)
Familia
AitaNabopolassar
Ezkontidea(k)Amytis of Media (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Amel-Marduk (en) Itzuli
    Eanna-sharra-usur (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Nabu-shuma-lisir (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakAkadera
Jarduerak
Jarduerakmonarka, liderra eta erregea
Parte-hartzailea
  • Siege of Tyre (en) Itzuli
Lan nabarmenak
ikusi
  • Babiloniako Lorategi Esekiak
    Ishtar Atea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMesopotamiako erlijioa

Nabukodonosor II.a[1] (babilonieraz: Nabû-kudurri-uṣur, « Nabu, babestu nere seme nagusia! », arameraz: ܢܵܒܘܼ ܟܘܼܕܘܼܪܝܼ ܐܘܼܨܘܼܪ ‎; hebreeraz: נְבוּכַדְנֶצַּר‎ Nəḇūḵaḏneṣṣar; antzinako grezieraz: Ναβουχοδονόσωρ Naboukhodonósôr; arabieraz: نِبُوخَذنِصَّر‎ nibūḫaḏniṣṣar) (K.a. 634K.a. 562) Babiloniar Inperioko erregea izan zen K.a. 634-K.a. 562 bitartean. Neobabiloniar Inperioko errege boteretsuena izan zen eta Babilonia hiria edertu egin zuen, Lorategi Esekiak eta beste lan batzuk eginez.

Bizitza

Nabopolassarren semea zen. Aitak utzitako erresuma zabaltzen eta sendotzen eman zuen erregetzaren parterik handiena. Aitarengandik hartu zuen erresumari Damasko eta aramearren herrialdeak erantsi zizkion aurrena. Hala ere, juduen aurka luze aritu zen gerran. Jerusalem bi bider hartu behar izan zuen, K.a. 598 eta K.a. 587 urteetan. Bigarrengoan Jerusalemeko Tenplua suntsitu eta milaka judu eraman zituen atxiloturik Babiloniara. Siria, aitak utzia zuen arren, berriro konkistatu behar izan zuen. K.a. 573an Tiron sartu zen, eta K.a. 568an Egipton. Irandarrengandik babesteko, Babiloniako hiri zaharraren eta berriaren inguruan, hurrenez-hurren 6,50 eta 3,75 m zabaleko harresiak egin zituen. Horiez gainera, beste harresi bat, Babiloniatik 40 kmra, eta tenpluak eta ubideak ere egin zituen. Idazlariek eta astronomialariek ere lan handiak egin zituzten Nabukodonosor errege zela, idatzi sakratuak berritzen eta argizagi behaketan, batez ere.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/12/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 3 or..


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12591
  • Commonscat Multimedia: Nebuchadnezzar II / Q12591

  • Wd Datuak: Q12591
  • Commonscat Multimedia: Nebuchadnezzar II / Q12591


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.