Padiiseten estatua

Padiiseten estatua
Jatorria
Aurkikuntza data1894
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaWalters Art Museum (en) Itzuli

Padiiseten estatua edo Pateeseren estatua, Padiisetek usurpatutako bisir baten estatua gisa ere deskribatua, 1894an aurkitutako basaltozko estatua bat da, Egiptoko deltako [1][2] leku ezezagun batean aurkitua, Kanaan eta Antzinako Egipto arteko merkataritzari buruzko inskripzio bat duena Tarteko Hirugarren Arokoa (K.a. 1069–653 ).[3][4][2][5] Filistiaren egiptoar izena era aipatzen du: Peleset, eta aipamen horiengatik da garrantzitsua. Henry Waltersek erosi zuen 1928an, eta orain Baltimoren dagoen Walterseko Arte Museoan dago.

Kanaan hitza duen ezagutzen den antzinako egiptoar bigarren erreferentzia da; ezagutzen den aurreko inskripzio baino 300 urte zaharragoa. [6]

Ezaugarriak

Estatua basalto beltzez egina dago, 30,5 x 10,25 x 11,5 cm da, eta Erdi Inperioan sortu zen gobernuaren bisir baten ospatzeko. Adituek uste dute, milurteko bat geroago, jatorrizko inskripzioa ezabatu eta ordeztu egin zela, "Pa-di-iset, Apyren semea" jartzeko aurrealdean eta atzean, eta Osiris, Horus eta Isis jainko-jainkosak gurtzeko.[7]

Inskripzioan irakur daitekeena:

Osiris-en Ka: Pa-di-iset, bermatua, Apyren semea.

Ezagutzen den bakarra, Kanaan Peleset lurralderako bidalitakoa/ordezkaria/ , Pa-di-iset, Apyren semea.

Erreferentziak

  1. Chassinat, 1901, 98 or.: "Au commencement de 1894, on découvrit, dans une localité du Delta dont je n’ai pu savoir le nom, une statuette en basalte noir légèrement mutilée." [itzulpena: "1894 urtearen hasieran apur bat hondatuko basalto beltzezko estatu bat aurkitu omen zen Deltako herri batean, baina ezin izan dut jakin herri horren izena ..."]
  2. a b Steindorff, Georg (1939). "The Statuette of an Egyptian Commissioner in Syria", The Journal of Egyptian Archaeology, 25 lib., 1 zk. (Jun., 1939), 30-33 or.: " 1894 urtearen hasieran apur bat hondatuko basalto beltzezko estatu bat aurkitu omen zen Deltan ..."
  3. Lemche, Niels Peter (1999). The Canaanites and Their Land: The Tradition of the Canaanites, Sheffield Academic Press. 54 or.
  4. Padiisetek usurpatutako bisir baten estatua. Walters Art Museoan. Online bilduma
  5. The Philistines in Transition: A History from Ca. 1000-730 B.C.E., Carl S. Ehrlich, p65
  6. Drews 1998, 49a orr. .
  7. Brandl, Helmut (2008). Untersuchungen zur steinernen Privatplastik der Dritten Zwischenzeit: Typologie - Ikonographie -Stilistik, MBV-publishers, Berlin, 218-219 or.. 122, 180b, 186a (doc. U-1.1).

Bibliografia

  • Émile Gaston Chassinat (1901), "Un interprète égyptien pour les pays chananéens". Le Bulletin de l’Institut français d’archéologie orientale, 1, 98-100 or. Editio princeps.
  • Drews, Robert. (1998). «Canaanites and Philistines» Journal for the Study of the Old Testament 23 (81): 39–61.  doi:10.1177/030908929802308104..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17013374
  • Wd Datuak: Q17013374
  • i
  • e
  • a
Palestina
Historia
Administrazioa
Hiriak, herriak
Palestinarrak
Artea, arkitektura
Ekonomia
Osasuna, hezkuntza
Kultura
Sukaldaritza
Musika
Ibaiak, errekak
Emakumeak