Kuiatxo beteak

Kuiatxo beteak
dolma
Osagaiakkuiatxoa
Historia
JatorriaTurkia

Kuiatxo beteak antzinako Otomandar Inperioa (Balkanak, Turkia, Mediterraneoko Sortaldea eta Egipto) osatzen zuten eskualdeetako dolma estiloko plater tipikoa da. Arrozez, batzuetan, haragi txikituaz, betetako kuiak edo kuiatxoak dira, labean edo parrillan prestatuak.

Haragizko bertsioa bero zerbitzatzen dute plater nagusi gisa. Bertsio begetarianoa zizka-mizka bat da, eta beroa edo epela zerbitzatzen dute.

Prestaketa

Barazkiaren barrualdea kendu egiten da, eta kanpoko gorputza bakarrik uzten da. Horretarako, kuiatxoak oraindik heldugabe samar egotea gomendatzen da, gogor iraun dezan eta tamaina txikikoa izan dadin. Prozesua punjena paprikaren (piper beteak) edo sarmaren (parral-hostoa edo aza beteak) antzekoa da.[1]

Punjena tikvicea (kuiatxo betea) eta punjena paprika (piper beteak) elkarrekin zerbitzatzen dituzte plater misto gisa.[2]

Mediterraneoko Sortaldean, hau da, Libanon, Sirian, Jordanian eta Palestinan, plater hau menda eta baratxuriarekin onduta edi gisatua tomate frijitu saltsarekin prestatzen dute. Zipren, ohikoa da kuia-loreez ere betetzea.[3]

Terminologia

Zenbait kusa mahshi dituen erretilua.

Plater honek hizkuntza ezberdinetan duen izena euskaraz «kuiatxo betea» esan nahi du:

Erreferentziak

  1. (Kroazieraz) Tikvice punjene mesom i bulgurom u crvenom umaku. .
  2. (Kroazieraz) Punjene paprike ili tikvice. .
  3. Stuffed Marrow Flowers
  4. Kousa Mahshi

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6434737
  • Commonscat Multimedia: Stuffed zucchini / Q6434737

  • Wd Datuak: Q6434737
  • Commonscat Multimedia: Stuffed zucchini / Q6434737