Palestinar ardo

Erromatar garaiko palestinar anforak, Bodrumgo gazteluan topatuak.

Palestinar ardoak aspalditik daramatza ekoizpenean. Palestina aldean, ardoaren erabilera ez zen soilik judu erlijio-erritualaren faktore garrantzitsu bat, baita elkarreragin sozialaren, dieta-kontsumo orokorraren eta medikuntzaren beharra ere.[1] Kristauen ekoizpena XII. mendean islamiar konkistarekin gutxitu arren, aldi baterako berpiztu egin zen 1100. hamarkadan gurutzatu kristauen kolonizazioarekin. XV. mende amaieran, otomandar garaian, juduek mahastiak lantzen jarraitu zuten. Bizantziar aroan, eskalako produkzioak nazioarteko merkataritzara eraman zuen, eta palestinar ardoa Mediterraneo aldean esportatu zuten. Juduek 1882an lehen ardo modernoak Sarona kolonian (gaur egun Israelgo Tel Aviv auzoa) eta Rishon LeZionen (Israelen ere bai) ekoiztu zituzten .

Ardoa gaur egun

Bertako ardoak ezin dira Israelgo produktua balitz bezala saldu. Epaitegiak erabaki hau hartu zuen herritar batek jarri zuen salaketaren ondorioz. Auzitegiak etiketatze hori faltsua eta engainuzkoa dela dioelako[2].

Erreferentziak

  1. Hezser, Catherine. (2010). The Oxford Handbook of Jewish Daily Life in Roman Palestine. Oxford University Press, 286 or. ISBN 978-0199216437..
  2. «Zisjordaniako ardoak ezin dira Israelgo produktu gisa etiketatu» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q22947474
  • Commonscat Multimedia: Palestinian wine / Q22947474

  • Wd Datuak: Q22947474
  • Commonscat Multimedia: Palestinian wine / Q22947474