Kalimotxo

Kalimotxo
Konbinatu
Materialakkola 4a fluid ounce (US nutrition) (en) Itzuli
ardo beltza 4a fluid ounce (US nutrition) (en) Itzuli
kikara  edalontzi zabala
Osagaiakardo beltza eta kola

Kalimotxo %50a ardo beltzaz eta %50a Coca Colaz egindako alkoholdun edaria da[1], batzuetan kali edo motxo ere deitua.

Izenak

"Kalimotxo" hitza Bizkaian sortua bada ere, beste hainbat lekutan edaten dute nahastura:

  • Espainian calimocho grafia erabiltzeaz gainera Rioja libre ("Errioxako Ardoa" eta "Cuba Libre" elkartuta) diote.
  • Txilen jote diote (euskaraz "putre")
  • Serbian, Mazedonian, Kroazian eta antzinako Jugoslaviako herrialdeetan, bambus (euskaraz banbu).
  • Txekiar Errepublikan, houba.
  • Hungarian, Vadász (euskaraz "ehiztaria") edo vörösboros kóla.
  • Argentinan, Rock 'n roll.
  • Mozambiken, Catembe.
  • Brasilen, Diesel.
  • Herbeheretan, Frikandelle.

Prestaketa

Osagaiak
- 1/2 ardo beltza
- 1/2 Coca Cola (edo kolazko freskagarria)

Batzuetan masusta-likore piska bat ere botatzen dute. Badaude nahastura antzeko batzuk:

Nahastura kantitate ezberdinetan zerbitzatua da:

  • Kalitxiki, edalontzi txikitan, txikitoetarako erabiltzen direnetan.
  • Baso altuan.
  • Baso zabalean.
  • Katxi, 750 ml-ko edukiera duen plastikozko edalontzian (Espainian mini, maceta, litro, cubalitro edo jarra ere deitua).
  • Botiletan, batez ere kalean litroak hartzen dituzten gazteek.

Jatorria

1970eko hamarkadan nahasketa jadanik edan bazuten ere, Rioja libre izenaz ezaguna zen. Kalimotxo izena 1972ko Algortako Portu Zaharreko jaietan "Antzarrak" izeneko kuadrilak asmatua zen[2]. Txosnan zegoen kide batek erositako ardoa aukeran ez zegoela konturatu eta edakera txarra disimulatzeko zerbait bota behar zutela erabaki zuen. Izenaren asmatzaileak "Kalimero" eta "Motxo" zirenez, "Kalimotxo" izena jarri zioten.

Bitxikeriak

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Schaap, Rosie. (2013/05/22). «Wine and Cola? It Works» The New York Times.
  2. www.elcorreodigital.com
  3. Marken bilatzailea
  4. Coca-Colaren datuak Bizkaian
  5. calimocho DRAE


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q179660
  • Commonscat Multimedia: Calimocho / Q179660

  • Wd Datuak: Q179660
  • Commonscat Multimedia: Calimocho / Q179660
  • i
  • e
  • a
Edari irakinak
Zekalea: Garagardoa  • Huangjiua • Makgeollia • KvasaSakea
Eztia: Ezti-ura • Chouchenna
Fruituak: **Ardoa (**Arabako Txakolina • **Bizkaiko Txakolina • **Errioxako Ardoa • **Getariako Txakolina • **Irulegiko Arnoa • **Nafarroako Ardoa) • Ardo aparduna • **Sagardoa • Madari ardoa • Palmera ardoa •
Beste batzuk: ChichaPulquea
Edari destilatuak
Zekalea: Whiskia (Eskoziar whiskiaIrlandar whiskia) • Baijiu • Shōchū
Fruituak: Armagnaca • BoukhaBrandyaKoñakaKirschaPalinkaPiscoRakia • Schnapsa • Singani
Azukre kanabera: PattarraCachaçaRon
Agavea: MezkalaTekila - Mahats patsa: Grappa • Marca • Tsípouro
Beste batzuk: AbsentaPoitín • Arrack • Brännvina • Härdöpfelera • **Karpy likoreaQueimadaVodka
Edari onduak
Fruituak: **Patxarana • **Anisa • Rakı
Belarrak: Ratafia
Edari konbinatuak
Koktelak: **Kalimotxoa • Black Velveta • Bloody Mary • Gin tonicaGrogaIrlandar kafeaBaileys Irish Cream • Manhattan koktela • MartiniMojitoSangria