Freskagarri

Freskagarriz betetako apalak denda batean.

Freskagarriak normalean karbonatoa eta azukrea erantsi zaien edari hotzak dira. Hala ere, ez dute zertan beti karbonatoa eta azukrea eraman. Alkohola duten edariak ere (garagardoa edo sagardoa esaterako) freskagarriak dira, alegia freskatu egiten dute, baina gehienetan ez dira kontuan hartzen freskagarriez hitz egitean. Gauza bera gertatzen da karbonato edota azukre erantsirik ez daukaten beste edari hotz batzuekin, esaterako zukuak edo irabiakiak.

Edari beroak (kafe beroa, txokolate beroa, te beroa) ez dira freskagarritzat hartzen.

Osagaiak

  • Ur karbonatatua: freskagarrien funtsezko osagaietako bat da.
  • Gehigarriak
    • Edulkoratzaileak: zapore gozoa ematen dute, eta bi motatan bereizten dira haien jatorriaren arabera:
      • Naturalak: sakarosa, fruktosa, etab.
      • Sintetikoak: ziklamatoa, azesulfamoa, aspartamoa, etab.
    • Azidotzaileak: azidotasuna eskaintzen dute, esaterako azido zitrikoa, azido fosforikoa, etab.
    • Azidotasunaren egonkortzaileak.
    • Koloratzaileak.
    • Aromatizatzaileak.
    • Kontserbagarriak.
    • Antioxidatzaileak.
    • Lodigarriak.

Freskagarri motak

Edari isotonikoak

Izerdien bitartez galdutako ur eta mineralak ( Na, K, Ca, Mg ) berritzeko erabiltzen dira. Gatorada, Isostar, Aquarius, Santiveri....

Fruitu zukuen freskagarria

Fruitu zuku portzentai txikiak dituzten freskagarriak dira. Radical, Trina, Kas, Fanta, Simonlife, Biosolan...

Fruitu lurrinekin eginiko freskagarriak

Fruitu zukurik ez daramate, bai aldiz lurrin eta kolore estraktuak. Schweppes, Seven Up, Ginger ale, Tonika, Nestea......

Light freskagarriak

Energia oso kopuru txikia ematen dutenak izaten dira, normalean ez dute zukurik izaten eta azukrea edulkoratzaile desberdinengatik ordezkatzen dira.

Freskagarri osasungarriak

Komertzialki osasungarri moduan saltzen diren edariak dira. Edari hauek osagai desberdinekin aberastuak izaten dira. Hala nola, mineralak, bitaminak, zukuak, esnekiak. Vitalinea, Vital trina, Biopascual...

Freskagarri energetikoak

Edari hauek estimulagarriekin aberastuak izaten dira. Hala nola ginseng, guarana, kafeina, taurina.....Energia gorputzari azkar ematen dioten edariak dira, hala bere kontsumoarekin kontuz ibiltzea gomendatzen da, inoiz ez dira alkoholarekin nahasi behar, antsietatea eta lo egin ezina ekar bai dezake. Red Bull, Brun, Powerade, Speed, Magic Man edo Pink Fish.

Bibliografia

  • (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo ISBN 9788428327534..

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q147538
  • Commonscat Multimedia: Soft drinks / Q147538

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX4576838
  • GND: 4113460-6
  • LCCN: sh94002190
  • NDL: 00570367
  • NARA: 10646746
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q147538
  • Commonscat Multimedia: Soft drinks / Q147538