Joseph Arthur Ankrah

Joseph Arthur Ankrah


2. Ghanako presidente

1966ko otsailaren 24a - 1969ko apirilaren 2a
← Kwame Nkrumah - Akwasi Afrifa →
Afrikar Batasuneko presidente

1966ko otsailaren 24a - 1966ko azaroaren 5a
← Kwame Nkrumah - Haile Selassie →
Minister for Defence (en) Itzuli

1966 - 1968
Minister for Foreign Affairs (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAkkra, 1915eko abuztuaren 18a
Herrialdea Ghana
HeriotzaAkkra, 1992ko azaroaren 25a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaAccra Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, militarra eta politikaria
Parte-hartzailea
  • 1966 Ghana coup d'état (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduamaior jeneral
soldadu
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa

Joseph Arthur Ankrah (Akkra, Urre Kosta, 1915eko abuztuaren 18a - Akkra, 1992ko azaroaren 25a) ghanatar militar eta politikaria izan zen, Ghanako estatuburua 19661969 bitartean.[1]

Bizitza

Joseph Arthur Ankrah Akkran jaio zen 1915eko abuztuaren 18an. 1937an, goi hezkuntza amaitu ostean, zerbitzu zibilean sartu zen, eta armadan geroago. Bigarren Mundu Gerraren hasieran mobilizatu bazuten ere, 1940an Akkrako bulegora igorri zuten. Gerra ondoan, ikasketa militarrak egin zituen Britainia Handian, eta 1947an lehenbiziko afrikarra izan zen Urre Kostako Armadako ofizial maila lortzen. 1956an, major gradura goititu zuten, eta teniente koronelera 1960an. Nazio Batuen bake indarren parte izan zen Kongoko krisialdian.[2]

1965ean armadatik bota zuten, estatu kolpe bat prestatzen ari zelakoan, baina Inbertsioetako Banku Nazionalaren zuzendari izendatu zuten. 1966ko otsailaren 24an, Kwame Nkrumah presidentea eraitsia izan zen estatu kolpe baten bitartez, eta Ankrah Askapen Nazionalerako Kontseiluko buru izendatu zuten. 1967ko urtarrilean, bitartekari aritu zen Biafrako bake negoziazioetan. Askapen Nazionalerako Kontseiluaren barneko desadostasunak zirela eta, dimisioa eman zuen 1969ko apirilean; Akwasi Afrifak ordeztu zuen Ghanako lehendakaritzan. Geroago, Accra Hearts of Oak S. C. futbol taldeko zuzendaria izan zen.[2]

Erreferentziak

  1. Ghana: Heads of State: 1960-2020. archontology.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
  2. a b Etsiah, Akylnba Kofi. Former Leaders: Lt-Gen Joeseph Arthur Ankrah. The Castle, 2007ko irailak 28, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q356728
  • Commonscat Multimedia: Category:Joseph Arthur Ankrah / Q356728

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 78291007
  • ISNI: 0000000448880510
  • GND: 116438256X
  • LCCN: nb2003050614
  • Wd Datuak: Q356728
  • Commonscat Multimedia: Category:Joseph Arthur Ankrah / Q356728
  • i
  • e
  • a
Ghanako agintariak
Erregina (1957–1960)
Lehen Errepublikako presidentea (1960–1966)
Erregimen militarra (1966–1969)
Bigarren Errepublikako presidentea (1969–1972)
Erregimen militarra (1972–1979)
Hirugarren Errepublikako presidentea (1979–1981)
Erregimen militarra (1981–1993)
Laugarren Errepublikako presidentea (1993-)
*Presidente bitartekaria
  • i
  • e
  • a
Afrikako Batasunaren aldeko Erakundea
Afrikako Batasuna