Frederick Reines

Frederick Reines

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaPaterson (New Jersey), 1918ko martxoaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOrange (Kalifornia), 1998ko abuztuaren 26a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Stevens Institute of Technology (en) Itzuli
Union Hill High School (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Michael K. Moe (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Parte-hartzailea
  • Manhattan Proiektua
Enplegatzailea(k)Case Western Reserve University (en) Itzuli
University of California, Irvine (en) Itzuli
Los Alamosko Laborategi Nazionala
Lan nabarmenak
ikusi
  • neutrino
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea

Find a Grave: 182740969 Edit the value on Wikidata

Frederick Reines (Paterson, New Jersey, 1918ko martxoaren 16a - Los Angeles, Kalifornia, 1998ko abuztuaren 26a) estatubatuar fisikaria izan zen. Fisikako Nobel saria, neutrino partikula azpiatomikoaren existentzia berresteagatik.

New Yorkeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1944). Gero Manhattan proiektuan lan egin zuen, Los Alamosen, Mexiko Berrian, bonba atomikoa prestatzen. 1959an Ohiora joan zen, eta 1966an Kaliforniako Unibertsitatera, Irvinera. Neutrinoen lehenengo deskribapena Wolfgang Paulik egin zuen 1930ean. Erradioaktibitateari buruzko bere lanetan, Paulik garrantzi handiko aurkikuntza egin zuen: nukleo atomiko erradioaktiboen desintegrazioan igortzen diren elektroien energia eta prozesuan neurtutako energia galera osoa ez zetozela bat. Beraz, partikula azpiatomiko bat "asmatu" zuen, kargarik gabea, eta nukleoaren desintegrazio prozesuan igorriko zena. Arrazoibide hori fisikaren funtsezko legeetako batean oinarritzen zen: energiaren kontserbazioaren legean, alegia. Lege horren arabera Unibertsoko energia kopurua berdina da beti, ezin da sortu eta ezin da suntsitu. Reines lege hori atomo mailan eta maila azpiatomikoan ere berdin beteko zelakoan zegoen. 1950eko hamarraldian, Clyde Cowan fisikariarekin batera, esperimentu bat prestatu zuen partikula azpiatomikoen talkak uretan aztertzeko. Urtebete geroago, nahiko froga bildu zuen neutrinoak partikula libre gisa existitzen zirela iragartzeko. Paulik sumatzen zuen bezala, neutrinoak elektroiekin batera igortzen ziren desintegrazio erradioaktiboetan. 1995ean Fisikako Nobel saria jaso zuen, Martin L. Perlekin batera.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/10/4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q191922
  • Commonscat Multimedia: Frederick Reines / Q191922

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 42638650
  • ISNI: 0000000082235196
  • GND: 119010550
  • LCCN: n87817741
  • NDL: 00453938
  • CiNii: DA00772568
  • SNAC: w66974tv
  • SUDOC: 072597011
  • BIBSYS: 4056281
  • ICCU: MILV064054
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05093/eu_r_0308/r0308
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q191922
  • Commonscat Multimedia: Frederick Reines / Q191922


  • i
  • e
  • a
1901–1925
1926–1950
1951–1975
1976–2000
2001–egun