Bidezidor

Bidezidorra landa eta mendiko bide estua da, gehienez bi metro zabal izaten dira, bereziki oinezkoek ibiltzeko prestatua. Zaldiz edo astoz ere ibili daiteke bidezidorretan. Egun, bidezidorrak bidezidor kirola egiteko erabiltzen dira maiz. Horretarako, ibilbide luzeak eta ibilbide laburrak prestatu dira, txangoak eta bidaiak egiteko.

Bidezidorren seinaleztapena

Bidexken Europako Sareak Europako herrialdeetako bidexkenbidezidorren sareak gainditzen ditu. European Rambler's Association elkartearen eskumena dira.

Hiru bidexka mota daude:

Mota Identifickadorea Luzera Kolorea seinaletan Seinaleak Markak
Udalerrikoa SL < 10 km Zuria eta berdea
Ibilbide laburra PR 10 eta 50 km artean Zuria eta horia
Ibilibide luzea GR > 50 km Zuria eta gorria

Ibilbide Luzeko bidexkak (GR) Espainiako eyt Frantziako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioaren (FEDME) eskumenekoak dira.

Azken urteotan bidexken balizajeak handitu direnez, jarduera horietan bakarrik edo nagusiki aritzen diren enpresak sortu dira, balizen kalitatea hobetzeko.

Ibilbide laburrak

Ibilbide laburretako seinalea.

Ibilbide laburrak, PR siglaz ere ezagunak, landan eta mendian txangoak egiteko 10km-50km bitarteko.

Ibilbide luzeak

Ibilbide luzeak edo mendiko ibilbide luzeak (laburdura GR da, frantsesezko akronimoa Grande Randonnée, "Ibilbide Handia") iraupen luzeko ibilbide seinaleztatuak dira, gutxienez egun bat baino gehiagokoak. Tokian tokiko mendiko federazioak izaten dira ibilaldi handi horiek marrazten dituztenak. Bideen zainketaz eta seinaleztapenaz boluntarioak arduratzen dira.

Badira baita ere GRP esaten zaien ibilbide luzeak (Frantsesezko akronimoa hori ere: Grande Gandonnée de Pays, "Eskualdeko Ibilbide Handia"). Itzuliak izaten dira gehienetan eta eskualde jakin bat ezagutzeko parada ematen dute.

GR eta GRP siglak eta horien seinale-ikurrak erregistratutako markak dira.

Europa mailan, Europako Ibiltarien Federazioak (European Ramblers Association, ERA) estatuen mugen gaindiko hamaika ibilaldi trazatu ditu.

Seinaleztapena

Baliztapena : - GR : gorria eta zuria - GRP : gorria eta horia - Ibilbide laburrak (PR) : horia

GR ibilbideek honako marka hauek izaten dituzte:

  • Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Espainian : bi margo arrasto horizontal, bata gorria eta bestea zuria.
  • Luxenburgon : lauki edo biribil horiak.
  • Suitzan : hiru marra horizontal, zuria-gorria-zuria (mendiko ibilbideak) edota erronbo horiak.

GRPak ere modu berean balizatzen dira. Frantzian marra zuriaren ordez marra horia erabiltzen dute.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Gipuzkoako Mendi Ibilbideak
  • Estatu frantseseko eta Belgikako GRak
  • Ibiltarien Europar Federazioa
  • Estatu frantseseko oinezko ibilbideen federazioa
  • Belgikako GRak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q628179
  • Commonscat Multimedia: Trails / Q628179

  • Identifikadoreak
  • GND: 4189360-8
  • LCCN: sh85136805
  • NDL: 001100671
  • NKC: ph116284
  • NARA: 10642332
  • Wd Datuak: Q628179
  • Commonscat Multimedia: Trails / Q628179

GR 1: Bidezidor historikoa • GR 9: Probintzien Abelbide Erreala • GR 10: Pirinioetako ibilbidea (iparraldetik)
GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hegoaldetik)GR 12: Euskal Herriko ibilbideaGR 13: Erronkariarren abelbidea
GR 20: Aralarreko bueltaGR 21: Inazio bidea • GR 25: Arabako lautadaren buelta
GR 34: Donostia - ArantzazuGR 35: Lizarrusti - ZumaiaGR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea
GR 65: Donejakue bidea: GR 65.3: Nafarroa, Donejakue bidea • Kostaldeko bideaEuskal Herriaren barnealdeko bideaBaztango bidea
GR 98: Urdaibaiko biosferaren erreserbaren buelta • GR 120: Hiru Tenpluen bidea
GR 121: Gipuzkoako biraTalaia ibilbidea: Gipuzkoako kostaldea (GR 121aren zatia) • GR 123: Bizkaiko bira
GR 220: Iruñeko Arroko bira • GR 228: Bilboko ibilbide luzea •GR 229: Mikeldi bidea • GR 280: Uribe Kostari bira
GR 283: Idiazabalgo gaztaren ibilbideaGR 321: Erronkariko Errege BideaE 9: Oinezko ibilbide europarra

Beste batzuk: XabierraldiaBidasoko bide berdeaPlazaolako bide berdeaInaziotar BideaDone Jakue Bidea