Bell hooks

Bell hooks
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
bell hooks-en bizitza eta pentsamenduari buruzko bideoa.
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGloria Jean Watkins
JaiotzaHopkinsville, 1952ko irailaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaBerea, 2021eko abenduaren 15a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea Artean graduatu
Hopkinsville High School (en) Itzuli
University of California, Santa Cruz (en) Itzuli 1983) Doktoretza : ingeles
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
San Francisco State University (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea  (1985 -  1988)
Oberlin College (en) Itzuli  (1988 -  1994)
New York Hiriko Unibertsitatea  (1994 -  2004)
Berea College (en) Itzuli  (2004 -  2021)
Lan nabarmenak
ikusi
  • Ain't I a Woman? (en) Itzuli
    All About Love: New Visions (en) Itzuli
    We Real Cool: Black Men and Masculinity (en) Itzuli
    Feminist Theory: From Margin to Center (en) Itzuli
    Bone Black: Memories of Girlhood (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • American Book Awards  (1991)
InfluentziakSojourner Truth, Paulo Freire, Gustavo Gutiérrez, Erich Fromm, Lorraine Hansberry, Thích Nhất Hạnh, James Baldwin, Malcolm X, Martin Luther King eta Toni Morrison
Izengoitia(k)bell hooks
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

IMDB: nm0393654 Twitter: bellhooks Edit the value on Wikidata

Gloria Jean Watkins (Hopkinsville, Kentucky, 1952ko irailaren 25a – Berea, Kentucky, 2021eko abenduaren 15a), bell hooks ezizenez ezaguna (letra xehez idatzita), idazle, militante feminista eta aktibista sozial estatubatuarra izan zen. Amaren aldeko birramamaren izenetik hartu zuen bere ezizena: Bell Blair Hooks izena zuen hark. Letra xehez idazteko hautua egin zuen protagonismoa bere buruarengan jarri baino, bere ideietan jartzea nahiago zuela aldarrikatzeko.[1]

Arrazakeriak, kapitalismoak eta generoak talka egiten duten lekua aztertzen du. Arraza, klasea eta generoa landu izan ditu hezkuntzan, artean, historian, sexualitatean, komunikabideetan eta feminismoan.

Menderakuntza- eta zapalkuntza-sistemak aztertzen ditu, batez ere, arrazaren, klase sozialaren eta generoaren uztartzeari lotutakoak. Berrogei liburutik gora eta artikulu akademiko ugari idatzi ditu, eta hainbat hitzaldi eman ditu. Haurrentzako literatura ere idatzi du. Halaber, dokumentaletan ere zenbait agerpen labur egin ditu.[2][3] Euskaraz, Feminismoa denon kontua da: politika pasio (2018, Katakrak) eta Transgresioa irakasgai: hezkuntza askatasunaren praktika gisa [4] (2023, Katakrak) lanak ditugu irakurgai, Amaia Apalauzak itzulia eta Katakrak argitaletxeak argitaratua.

2014an, bell hooks Institutua sortu zuen Berea College-n (Berea, Kentucky).[5]

Biografia

Hooks Hopkinsvillen jaio zen, Kentuckyko hiri txiki segregatu batean, langile klaseko familia batean.[2] Ama, Rosa Bell Watkins, etxekoandrea zen, eta aita, Veodis Watkins, atezaina. Bost ahizpa eta neba bat izan zituen. Irakurzalea izan zen, eta arrazaren arabera segregatutako eskola publikoetan ikasi zuen. Ikasle eta irakasleak nagusiki zuriak ziren eskola integratu batera igarotzerakoan izan zituen zorigaizto handiei buruz idatzi zuen. Gero, Hopkinsvilleko Hopkinsville High School-en graduatu zen. Ingelesean lizentziatu zen 1973an, Stanford Unibertsitatean, eta, 1976an, Ingeleseko masterra eskuratu zuen, Wisconsin Unibertsitatean (Madison).

1983an, irakaskuntzan eta idazten zenbait urte igaro ostean, Toni Morrison idazlearen lanei buruzko doktoretza-tesia egin zuen, Kaliforniako Unibertsitatean (Santa Cruz).

Ibilbidea

Elkarrizketa publikoa bell hooks eta Laverne Cox-en artean, Eugene Lang College of Liberal Arts-ek antolatuta.

1976an hasi zen lanean irakasle, Hego Kaliforniako Unibertsitatean, hain zuzen, Ingeleseko irakaslea eta Ikasketa Etnikoetako irakasle nagusia izan zen. Hor igaro zituen hiru urte, eta Golemics Los Angeleseko argitaletxeak haren lehen liburua argitaratu zuen: And There We Wept (1978) poesia-liburua. "bell hooks" izenarekin sinatu zuen liburu hura. Amaren aldeko birramamaren izena hartu zuen ezizen gisa, "ezaguna zen mihi zoli eta ausarta zuelako, eta miretsi egiten zuen hori". Letra xehez idatzi zuen, "birramamarengandik bereizteko". Konbentzioaren kontra letra xehea erabiltzeak erakusten du zer den garrantzitsuena bere lanetan: "liburuen mamia, ez nor naizen".[6]

Bigarren Hezkuntzaren ondorengo zenbait erakundetan irakatsi zuen 1980 eta 1990 hasieran, besteak beste, hauetan: Kaliforniako Unibertsitatea (Santa Cruz), San Frantziskoko Estatu Unibertsitatea, Yale, Oberlin College eta New York Hiriko Unibertsitatea. 1981. urtean, South End Press argitaletxeak Ain't I a Woman?: Black Women and Feminism haren lehen lan garrantzitsua argitaratu zuen, nahiz eta urte batzuk lehenago idatzia zuen, graduatu aurreko ikaslea zela, hain zuzen. Argitaratu zenetik, lan horrek aintzatespen orokorra irabazi du pentsamendu feministari egin dion ekarpena dela-eta.

Ain't I a Woman? lanak gerora ere behin eta berriz landuko dituen zenbait gai aztertzen ditu: emakume beltzengan sexismoak eta arrazismoak izan duen eragin historikoa; emakumetasun beltzaren debaluazioa; hedabideek haizatzen dituzten rolak eta irudikapenak; hezkuntza-sistema; patriarkatu zuri, supremazista eta kapitalista; emakume beltzen marjinalizazioa, eta feminismoaren baitan arraza eta klaseari zaien begirunerik eza. Liburu hori argitaratu zuenetik, pentsalari politiko eta kultura-kritikari ezkertiar eta postmoderno bikaintzat hartu da. Idazteko eta hitz egiteko estilo ugari baliatzen ditu bere lanak aurkezteko, izan liburuetan nahiz beste bitarteko batzuetan, jende gehiagorengana iristeko. Hala, liburuak argitaratzeaz gainera, aldizkari akademiko nahiz tradizional ugaritan idatzi du; hitzaldiak egin ditu oso leku irisgarrietan, eta hainbat dokumentaletan agertzen da.

Feministek askotan aipatzen dute,[7][8][9] "feminismoa" bezain dibertsoa den zerbait definitzeko zailtasunari erantzun onena eman diolako. Honela dio Feminismoa denon kontua da: politika pasio lanean: "Beti nahi izan dut jendeak erantzun bat izatea 'Zer da feminismoa?' galdetzen duenean, beldurrik edo fantasiarik gabeko erantzun bat. Beti nahi izan dut jendeak honelako definizio bat izatea eta behin eta berriz errepikatzea: 'Feminismoa sexismoa, esplotazio sexista eta zapalkuntza deuseztatzeko mugimendu bat da."[10]

Berrogei liburutik gora argitaratu ditu, gai hauei guztiei buruz, esaterako: gizon beltzak, patriarkatua, maskulinitate, norbere memoriekin konprometitutako pedagogia eta sexualitatea (feminismoari eta estetikari/ikusizko kulturari lotutako politikei dagokienez). Bere azken lanetan gehien agertzen den gaia komunitatea eta elkartasuna da; maitasunezko komunitateen gaitasuna, arrazaren, klasearen edo generoaren ondoriozko desparekotasunak gainditzeko. Hiru liburu konbentzionaletan eta haurrentzako lau liburutan, iradokitzen du komunikazioa eta alfabetizatze literarioa (irakurri, idatzi eta kritikotasunez pentsatzeko gaitasuna) ezinbestekoak direla komunitate eta harreman osasuntsuak garatzeko, ez daudenak arrazagatiko, klaseagatiko edo generoagatiko desparekotasunek baldintzatuta.

Zenbait lan hautatu

Liburuak

  • And there we wept: poems. 1978.
  • Ain't I a Woman?: Black women and feminism (1981). ISBN 978-0-89608-129-1.
  • Feminist Theory: From Margin to Center (1984). ISBN 978-0-89608-613-5.
  • Talking Back: Thinking feminist, thinking Black (1989). ISBN 978-0-921284-09-3.
  • Yearning: race, gender, and cultural politics (1990). ISBN 978-0-921284-35-2.
  • With Cornel West, Breaking bread: insurgent Black intellectual life (1991). ISBN 978-0-89608-414-8.
  • Black Looks: Race and representation (1992). ISBN 978-0-89608-434-6.
  • Sisters of the yam: Black women and self-recovery (1993). ISBN 978-1138821682.
  • Teaching to transgress: education as the practice of freedom (1994). ISBN 978-0-415-90808-5.
  • Outlaw culture: resisting representations (1994). ISBN 978-0-415-90811-5.
  • Killing rage: ending racism (1995). ISBN 978-0-8050-5027-1.
  • Art on my mind: visual politics (1995). ISBN 978-1-56584-263-2.
  • Reel to real: race, sex, and class at the movies (1996). ISBN 978-0-415-91824-4.
  • Bone Black: Memories of Girlhood (1996). ISBN 978-0-8050-4146-0.
  • Wounds of passion: a writing life (1997). ISBN 978-0-8050-5722-5.
  • Remembered rapture: the writer at work (1999). ISBN 978-0-8050-5910-6.
  • Justice: childhood love lessons (2000). ISBN 978-0-688-16844-5.
  • All About Love: New Visions (2000). ISBN 978-0-06-095947-0.
  • Feminism is for everybody: passionate politics (2000). ISBN 978-0-89608-628-9. Amaia Apalauza Ollok euskarara ekarria: Feminismoa denon kontua da: politika pasio (2018, Katakrak).
  • Where we stand: class matters (2000). ISBN 978-0-415-92913-4.
  • Salvation: Black people and love (2001). ISBN 978-0-06-095949-4.
  • Communion: the female search for love (2002). ISBN 978-0-06-093829-1.
  • Teaching community: a pedagogy of hope (2003, Routledge). ISBN 978-0-415-96818-8.
  • Rock my soul: Black people and self-esteem (2003, Atria Books). ISBN 978-0-7434-5605-0.
  • The will to change: men, masculinity, and love (2004, Atria Books). ISBN 978-0-7434-5607-4.
  • We Real Cool: Black Men and Masculinity (2014, Routledge). ISBN 978-0-203-64220-7.
  • Soul sister: women, friendship, and fulfillment. (2005, South End Press). ISBN 978-0-89608-735-4.
  • Homegrown: engaged cultural criticism. Amalia Mesa-Bainsekin idatzia. (2006, South End Press) ISBN 978-0-89608-759-0.
  • Belonging: a culture of place (2009, Routledge). ISBN 978-0-203-88801-8.
  • Teaching critical thinking: practical wisdom (2010, Routledge). ISBN 978-0-415-96820-1.
  • Appalachian elegy: poetry and place (2012, University Press of Kentucky). ISBN 978-0-8131-3669-1.
  • Writing beyond race: living theory and practice (2013, Routledge). ISBN 978-0-415-53914-2.

Haur eta gazte literatura

  • Happy to be nappy (1999). Ilustratzailea: Chris Raschka. ISBN 978-0-7868-2377-2.
  • Homemade Love (2002, Hyperion Books for Children). ISBN 9780786825530.
  • Be boy buzz (2002, Hyperion Books for Children). ISBN 9780786816439.
  • Skin again (2004, Hyperion Books for Children). Ilustratzailea: Chris Raschka. ISBN 9780786808250.
  • Grump groan growl (2008, Hyperion Books for Children). Ilustratzailea: Chris Raschka. ISBN 9780786808168.

Euskaraz

Eraginak

Hona hemen hooksengan eragina izan duten batzuk: Sojourner Truth abolizionista eta feminista afroamerikarra, Paulo Freire hezitzaile brasildarra, Gustavo Gutiérrez teologo eta apaiz dominikarra, Erich Fromm psikologoa, Lorraine Hansberry antzerkigilea, Thich Nhat Hanh monje budista, James Baldwin idazle afroamerikarra, Walter Rodney historialari guyanarra, Malcom X lider afroamerikarra eta Martin Luther King, Jr. eskubide zibilen defendatzaile afroamerikarra.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Osorio, Camila. (2021-12-16). «Fallece bell hooks, escritora afroamericana e icono del feminismo» El País (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  2. a b «Bell Hooks Biography - life, childhood, children, name, school, mother, young, book, information, born» www.notablebiographies.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  3. (Ingelesez) «Bell hooks | American scholar» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  4. «Transgresioa irakasgai | Katakrak - Liburu-denda, Kafetegia, Argitaletxea, Kooperatiba» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  5. (Ingelesez) «bell hooks Institute» bell hooks Institute (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  6. (Ingelesez) Williams, Heather. (2013). «bell hooks Speaks Up» The Sandspur. .
  7. Lauren. (2012-02-07). «Underneath a Book: Book Review: Feminism is for Everybody by bell hooks» Underneath a Book (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  8. «10 Years of "Feminism is for Everybody" - Ms. Magazine» msmagazine.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  9. (Ingelesez) «Feminism is for Everybody: Further Discussion» A Year of Feminist Classics 2012-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  10. hooks, bell. Feminismoa denon kontua da: politika pasio. Katakrak, 29 or. ISBN 978-84-16946-21-1..
  11. «Feminismoa denon kontua da | Katakrak» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
  12. «Transgresioa irakasgai | Katakrak - Liburu-denda, Kafetegia, Argitaletxea, Kooperatiba» katakrak.net (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q259507
  • Commonscat Multimedia: Bell hooks / Q259507

  • Wd Datuak: Q259507
  • Commonscat Multimedia: Bell hooks / Q259507