Kentucky
Kentucky | ||
---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | ||
Ereserkia | ||
My Old Kentucky Home (en) Blue Moon of Kentucky | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | |
ISO 3166-2 | US-KY | |
Hiriburua | Frankfort | |
Kentuckyko Gobernadorea | Andy Beshear (en) | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 38°N 85°W / 38°N 85°W / 38; -85 | |
Azalera | 104.659 km² | |
Mugakideak | Mendebaldeko Virginia, Ohio, Indiana, Virginia, Tennessee, Missouri eta Illinois | |
Punturik altuena | Black Mountain (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 4.505.836 (2020ko apirilaren 1a) 80.744 (2015) | |
Dentsitatea | 43,05 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 1.748.053 | |
Hizkuntza ofiziala | ingeles | |
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) | |
kentucky.gov |
Kentucky Ameriketako Estatu Batuetako erdi-ekialdeko estatua da. Hiriburua Frankfort du baina hiri garrantzitsuenak Louisville eta Lexington dira. Guztira 4 milioi biztanle inguru ditu eta 104.659 km2-tako azalera.
Geografia
Ohio mendiaren eta Apalatxe mendien artean dago kokaturik.
Orografia eta klima
Mendebaldea menditsua da eta kontrara, ekialdea laua, zertxobat jaisten delarik Ohio ibai aldera. Hegoaldean, berriz, sakonune eta leize ugari daude. Klima kontinentala du eta euri gehiena udan egiten du.
Estatu mugakideak
- Indiana eta Ohio iparraldean
- Mendebaldeko Virginia ipar-ekialdean
- Illinois mendebaldean
- Virginia hego-ekialdean
- Tennessee hegoaldean
Ekonomia
Nekazaritza da jarduera nagusia. Tabakoa da gai nagusia, eta tabakoaren ondoren artoa, garia, soia, aziendarentzako landareak eta tropikoko gaiak. Hegoaldean ikatzarri hobiak daude. Petrolio eta gas naturala ere bada. Energia iturri horiek industria zerbait bultzatu dute: kimika, metalurgia, mekanika, oihal industriak eta destilategiak.
Historia
Frantsesek eta ingelesek ustiatu zuten Kentucky XVIII. mendean. 1792an Batasuneko 15. estatua bihurtu zen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean Batasunaren alde agertu zen, nahiz eta esklabotzan oinarrituriko ekonomia eta bizimodua izan. Gerraren ondoren ikatzaren ustiapenak estatuaren aberastasun ekonomikoa ekarri zuen. 1918tik aurrera hasi zen industrializazioa.
Pertsonai ospetsuak
- Abraham Lincoln (1809-1865), AEBetako presidentea (1861-1865).
- Muhammad Ali (1942-), boxealaria.
Kanpo estekak
- Estatuaren webgune ofiziala
- Datuak: Q1603
- Multimedia: Kentucky / Q1603
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.