Ametz arrunt

Ametz arrunta
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
GeneroaQuercus
Espeziea Quercus pyrenaica
Willd.
Banaketa mapa

Ametz arrunta[1] (Quercus pyrenaica) Fagaceae familiako zuhaitz hostoerorkorra da, haritzaren antzekoa, tamaina ertainekoa,[2] hego-mendebaldeko Europan eta ipar-mendebaldeko Afrikan hazten dena.[3]

Deskribapena

Itxura orokorra

25 metrorainoko zuhaitza da, normalean txikiagoa izaten den arren. Enborrak oso forma irregularra izaten du, oinarritik adarkatzen baita hasieran, nahiz eta garatu ahala beheko adarrak galduz doan. Gazteek enbor-azal leuna dute, berde-grisaxka lehen bi edo hiru urteetan, eta gris ilunagoa ondoren. 25 urte baino gehiagoko ametzen azala, berriz, lodiagoa da, longitudinalki zartatua eta arrea.[3]

Sustrai-sistemak erro nagusi bat dauka, eta horretatik zain lateral txikiagoak garatzen dira, lurzoruaren azaletik hurbil. Zain horietatik garapen maila desberdinetako kimuak sortzen dira. Enbor nagusia mozten bada, kimu horien garapena asko azkartzen da, eta lur-azalera handiak bete ditzakete.[3]

Hostoak

Ametz arruntaren hostoak eta ezkurrak

Hostoek peziolo motza dute (25 mm-rainokoa) eta linbo pinatua, pinatifidoa edo pinatipartitua, 7-16 cm luze; 4-8 gingil pare dituzte, irregularrak, estuak eta sakonak, ia erdiko nerbioraino iristen direnak. Oinarrian bihotz forma dute. Hosto atera berriak gorriak dira, bi aldeetan tomentuz estaliak. Handitu ahala, gainaldeak kolore berde gisaska hartzen du, ile gehienak galdurik; azpialdea, berriz, hauskara da. Hostoak zimelkorrak dira, hau da, udazkenean gorritzen diren arren zuhaitzean irauten dute, udaberriko hosto berriek ordezten dituzten arte.[3]

Loreak

Zuhaitz monoikoa da: oin berean lore sexubakar arrak eta emeak izaten dira. Quercus generoaren lore tipikoak dira, ez oso deigarriak, horiak edo berde argiak, airearen bidezko polinizaziora moldatuak. Udaberri hasieran agertzen dira, lehenengo hostoak ateratzen hasi aurretik. Lore arrak gerba motako infloreszentziatan hazten dira, eta emeak txorten luzeko multzo txikitan.[3] Infloreszentzia arrak 4-8 cm luze dira, zilindrikoak, eta adarretatik zintzilik agertzen dira polena askatuz. 5-7 gingil horzdun eta iletsuz eratututako perigonioa eta 6-12 estamine ditu lore bakoitzak. Lore emeak buruxkatan antolatzen dira, hirunaka edo launaka, azken urteko adartxoetan; periantio luze eta estua, 5-8 gingilekin, eta 3 estilo labur, oinarritik dibergenteak.[4]

Fruituak

Fruituak ezkurrak dira, uda hasieran agertu eta iraila-urrian heltzen direnak. Glande motako fruituak dira, arrautza formakoak, 2,5 cm inguru luze, 3-4 cm-ko pedunkulu motz baten puntan banaka edo binaka hazten direnak. Karloa 8-15 x 10-20 mm-koa da, biloduna eta ezkata latzez hornitua; ezkurraren herena edo erdia estaltzen du, txapela moduko bat osatuz. Ezkurrak elikagai-iturri garrantzitsua dira zenbait animaliarentzat.[3]

Askotan ale helduek zezidio izeneko protuberantziak dituzte. Fruitu itxura har dezaketen arren, tumore modukoak dira, eta liztor batzuek kimuetan txertatutako larben defentsa-mekanismo modura garatzen ditu zuhaitzak.[3]

Banaketa

Marokon, mendebaldeko eta hegoaldeko Frantzian eta Iberiar penintsulan banaturik dago; Iberiar penintsularen barnean, nahiko arrunta da mendebaldean eta hegoaldean, eta bakanagoa ekialdean.[5] Euskal Herriko iparraldean eta mendebaldean banaturik dago, 300 eta 1.000 metro arteko garaieran;[6] izen zientifikoak dioenaren aurka, falta da Pirinioetan (Leiren eta Illonen izan ezik), eta baita hegoaldean ere. Kantaurialdeko isurialdean lurzoru hareatsuko eguteretan hazten da, eta amezti politak daude Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan.[6] Basorik zabalenak, ordea, isurialde mediterraneoan daude: Ultzama-Basaburua-Imotz-Atetzen, Cabredo-Marañonen, Gorbeia, Urkilla eta Elgea mendilerroen hegoaldeko mazeletan eta, batez ere, Izkiko Parke Naturalean, Iberiar penintsularen iparraldeko ameztirik hoberena baita.[7]

Ekologia

Ametz arrunta, Losar de la Vera, Extremadura

Espezi silizikola eta kaltzifugoa da, argitasun handi-ertaina behar duena. Jatorri desberdinetako lurzoruetan hazi daiteke (kuartzitak, harearriak, gneisak, granitoak eta hare buztintsuak). Lur azidoak behar ditu (pH 3,5-5,5), nitrogenoan txiroak.[3]

Fenologia

Ametzaren loreak apirilean edo maiatzean agertzen dira normalean, nahiz eta ekaina hasieran ere ikus daitezkeen batzuetan. Hostoak, maiatzaren erdialdetik aurrera ateratzen hasten dira.[7] Ezkurrak iraila-urrian heltzen dira.[3]

Erabilerak

Gainerako haritzek baino kalitate eskasagoko zura du, enbor meheagoak eta bihurriagoak izaten dituelako. Hori dela eta, trenbide-trebesak eta habeak egiteko erabili da. Sustraietatik kimuak garatzeko duen ahalmena dela-eta, egur ikatza egiteko ere asko ustiatu da. Tanino kantitate handia duenez, larruak ontzeko erabili da. Ezkurrak abereak bazkatzeko baliatzen dira.[3]

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat euskalnatura.eus webgunetik hartu da, copyrightaren jabeak onartu baitu hango testu-edukiak Euskarazko Wikipedian Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) lizentziarekin argitaratzea, baldin eta iturria aipatzen bada.
  1. Quercus Pyrenaica. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).
  2. Ametz. ZTH zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa, zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).
  3. a b c d e f g h i j Quercus Pyrenaica. Euskalnatura, CC BY-SA 4.0, euskalnatura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).
  4. Fernández Parajes, José. Autoecología, calidad de estación y xilología de Quercus pyrenaica Willd. en Galicia. Departamento de Ingeniería Agroforestal, Universidad de Santiago de Compostela, minerva.usc.es (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).
  5. Quercus pyrenaica Willd.. Atlas de la flora de Aragón,floragon.ipe.csic.es (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).
  6. a b Errekondo, Jakoba. Ametzaren ametsa. Argia, 2006ko maiatzak 28, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-7).
  7. a b Lorda, Mikel. Bosques de Quercus pyrenaica. Gorosti, 2000-2001, guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).

Kanpo estekak

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Quercus_pyrenaica
  • Ameztiak Gipuzkoan eta ameztiaren hainbat espezie: https://www.basoak.eus/baso-habitatak/ameztia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q899686
  • Commonscat Multimedia: Quercus pyrenaica / Q899686
  • Wikispecies Espezieak: Quercus pyrenaica

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX534235
  • GND: 4352420-5
  • LCCN: sh86005820
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 143356
  • EOL: 1151335
  • GBIF: 2878826
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=30736
  • IPNI: 296652-1
  • UICN: 78972170
  • NCBI: 453298
  • PlantList: kew-174637
  • Wd Datuak: Q899686
  • Commonscat Multimedia: Quercus pyrenaica / Q899686
  • Wikispecies Espezieak: Quercus pyrenaica
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko zuhaitzak (autoktonoak)
Pinazeoak :
Larizio pinua (Pinus nigra)

Itsas pinua (Pinus pinaster)Intsinis pinua (Pinus radiata) • Pinazi-pinua (Pinus pinea) • Pinu gorria (Pinus sylvestris)Mendi-pinua (Pinus uncinata)Alepo pinua (Pinus halepensis)Izei gorria (Picea abies) • Izei zuria (Abies alba)Nordmann izeia edo Kaukasoko izeia (Abies nordmanniana) • Himalaiako zedroa (Cedrus deodara) • Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) • Europar laritza edo Alertzea (Larix decidula)
Kupresazeoak :
Altzifre arrunta edo Nekosta arrunta (Cupressus sempervirens) • Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa) • Lawson altzifrea edo Lawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana) • Ipar-ipurua edo Ipar-orrea (Juniperus communis)Hego-ipurua edo Hego-orrea (Juniperus oxycedrus)Intsentsu-sabina edo Intzentsu-miterra (Juniperus thurifera)Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis)
Fagazeoak :
Haritz kanduduna (Quercus robur)Haritz kandugabea (Quercus petraea)Zingira-haritza (Quercus palustris) • Artea (Quercus ilex)Artelatza (Quercus suber)Erkametza (Quercus faginea)Ametza (Quercus pyrenaica)Ametz ilaunduna edo Haritz ilaunduna (Quercus pubescens)Pago arrunta (Fagus sylvatica)Gaztainondoa (Castanea sativa)
Juglandazeoak :
Intxaurrondo arrunta (Juglans regia)
Oleazeoak :
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)Lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia)Olibondoa (Olea europaea)Gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia) • Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia) • Beltxale japoniarra edo Arbustu japoniarra (Ligustrum japonicum) • Arbustu japoniarra Aureum (Ligustrum ovalifolium)
Ulmazeoak :
Zumar hostozabala (Ulmus glabra)Zumar hostotxikia (Ulmus minor)
Taxazeoak :
Hagin arrunta (Taxus baccata)
Morazeoak :
Pikondoa (Ficus carica)
Betulazeoak :
Urki zuria edo Urki iletsua (Betula pubescens)Urki dilindaria edo Urki zilarkara (Betula pendula)Hurritza edo Hurrondoa (Corylus avellana)Haltz beltza (Alnus glutinosa)Xarma arrunta (Carpinus betulus)
Salikazeoak :
Makal beltza (Populus nigra)Italiako makala (Populus nigra italica) • Lertxuna (Populus tremula)Zurzuria edo Zumartxuria (Populus alba)Zume negartia (Salix babylonica) • Ahuntz-sahatsa edo Sahats hosto-beltza (Salix caprea) • Zume zuria (Salix alba) • Zume adar-bihurria edo Txinako sahats bihurritua (Salix matsudana) • Sahats iluna (Salix atrocinerea) • Zume hauskorra (Salix fragilis)
Ezkiak edo Tiliazeoak :
Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) • Ezki ilauntsua edo Ezki zilarkara (Tilia tomentosa) • Ezki hostotxikia (Tilia cordata)
Astigarrak, Eiharrak edo Azerazeoak :
Astigar zorrotza (Acer platanoides) • Astigar arrunta (Acer campestre)Italiar iharra edo Eihar opalus (Acer opalus)Frantses iharra edo Eihar frantsesa (Acer monspessulanum)Lizar-astigarra edo Negundo astigarra (Acer negundo) • Astigar gorria (Acer rubrum) • Astigar zuria (Acer pseudoplatanus)
Hipikastanazeoak :
Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum)
Laurazeoak :
Ereinotza edo Erramua (Laurus nobilis)Gurbitza (Arbutus unedo)
Minosazeak :
Mimosa (Acacia dealbata)
Leguminosoak :
Japoniako sasiakazia edo Japoniar sofora (Sofora japonica) • Judasen arbola edo Amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum)
Errutazeoak :
Laranjondoa (Citrus sinensis)
Tamarikazeoak :
Frantses milazka edo Tamariz arrunta (Tamarix gallica) • Zingira-nekosta (Taxodium distichum)
Sekuoiak :
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) • sekuoia luzea edo sekuoia gorria (Sequoia sempervirens)
platanazeoak :
Platano arrunta edo Alboa (Platanus acerifolia)
Ginkoazeoak :
Ginkgoa (Ginkgo biloba)
Litrazeoak eta mirtazeoak :
Indimitrea, Jupiterren zuhaitza edo Indietako lilia (Lagerstroemia indica) • Tutu-eskuila (Callistemon sp.)
Malbazeoak :
Siriako arrosa (Hibiscus syriacus) • Irasagarrondoa (Cydonia oblonga)
Teazeoak eta anakardiazeoak :
Japoniako kamelia (Camellia japonica) • Legeltxorra (Pistacia lentiscus)
Zerzidifilazeoak :
Katsura (Cercidiphyllum japonicum)
Bignoniazeoak :
Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignonioides)
Magnoliazeoak :
Tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera) • Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora) • Soulange magnolia (Magnolia soulangeana) • Intxaurrondo beltza (Juglans nigra)
Hamamelidazeoak :
Likidanbarra edo Estorake arbola (Liquidambar styraciflua) • Pertsiako parrotia edo Burdin arbola (Parrotia persica)
Apozinazeoak :
Heriotzorria edo Adelfa (Nerium oleander)
Anakardiazeoak :
Ahuntzadarra (Pistacia terebinthus)
Mirtazeoak :
Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus)
Buxazeoak :
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens)
Errosazeoak :
Madariondo arrunta edo Udareondo arrunta (Pyrus communis) • Txinako udareondoa (Pyrus calleryana) • Sagarmina, Sagarrondo makatza edo Txori-sagarra (Malus sylvestris) • Sagarrondo loreduna (Malus perpetu evereste) • Arbendolondoa, Almendrondoa edo Amamdaondoa (Prunus dulcis)Basagereziondoa (Prunus avium)Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera) • Otsagereziondoa (Prunus padus)Portugalgo erramua (Prunus lusitanica)Prunus amanogawaJaponiako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) • Elorri zuria (Crataegus monogyna)Elorri beltza (Prunus spinosa)
Palmazeoak :
Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis) • Txinako palmondoa edo Kalamu-palmondoa (Trachycarpus fortunei)
Akifoliazeoak :
Gorostia (Ilex aquifolium)Urre-koloreko gorostia (Ilex aquifolium aureomarginata)
Erranunkulazeoak :
Aihena (Clematis fammula) • Aihenzuria edo Ezkabia-belarra (Clematis vitalba)
Papilionazeoak :
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
Kornazeoak :
Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea)
Zelastrazeoak :
Basaerramu europarra (Euonymus europaeus)
Erramnazeoak :
Txorbeltza edo Karraskila (Rhamnus alaternus) • Hesilaharra (Rhamnus cathartica)Zumalakarra (Frangula alnus)
Kaprifoliazeoak :
Intsusa beltza (Sambucus nigra)
Kaesalpiniazeoak :
Algarroboa (Ceratonia siliqua)
Bitazeoak :
Mahatsondoa (Vitis vinifera)
Simaroubazeoak :
Ailantoa (Ailanthus altissima)
Elaeagnazeoak eta Cannabazeoak :
Olibo zumea (Elaeagnus angustifolia)Lupulua (Humulus lupulus)
Ulmazeoak :
Almeza edo Basaka (Celtis australis)
Errosazeoak :
Otsalizarra (Sorbus aucuparia) • Gurbea (Sorbus domestica) • Basagurbea edo mazpila (Sorbus torminalis)

Hostazuria (Sorbus aria)
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003. ISBN 84-932684-4-5
Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.