Zezidio

Zezidioa intsektuen, artropodoen, nematodoen, bakterien edo onddoen eraginez, landare-organo batean sortzen den koskor edo eskrezentzia da. Quercus familiako zuhaitzetan (haritz, arte, artelatz, erkametz...) azaltzen direnei kuku-sagarra edo kuskuilua esaten zaie.

Koskorra begetalak parasitoaren presentziaz babesteko sortutako tumore onbera gisako ehuna da. Koxkor horiek landarearen meristemoetan, ehuna azkar hazten diren zeluletan sortzen dituzte, zurtoin, adaxka, kimu berri eta hostoetan eta hainbat forma har dezakete. Landarearentzat eraso edo infekzioa isolatzen du eta erasotzailearentzat eta haren larbentzat gordelekua eta elikagaia da. Intsektuek landarearen hazkundea edo zelula-banaketa azkartzen den unean, udaberrian alegia, sortarazten dituzte.

Landareetan zezidioak sortzen dituztenen artean hauek daude:

  • intsektuak: zinipido listorra, hainbat diptero (Cecidomyiidae eta Tephritidae), landare-zorri eta psilidoak;
  • onddoak: Gymnosporangium;
  • bakterioak: Agrobacterium tumefaciens;
  • birusak;
  • landareak: Viscum.

Galeria

  • Zezidioa astigarra hostoan
    Zezidioa astigarra hostoan
  • Diplolepis rosae zezidioa basa larrosan
    Diplolepis rosae zezidioa basa larrosan
  • Andricus fecundator
    Andricus fecundator
  • Andricus quercuscalicis
    Andricus quercuscalicis
  • Andricus quercuscalicis
    Andricus quercuscalicis
  • Neuroterus albipes forma laeviusculus
    Neuroterus albipes forma laeviusculus
  • Zezidioa eukalipto hostoan
    Zezidioa eukalipto hostoan
  • Andricus kollari
    Andricus kollari
  • Andricus lignicola haritz kandudunean
    Andricus lignicola haritz kandudunean
  • Gymnosporangium
    Gymnosporangium
  • Zezidioa euli baten irteera zuloarekin eta beste bat Phoma gallorum onddo erasoarekin
    Zezidioa euli baten irteera zuloarekin eta beste bat Phoma gallorum onddo erasoarekin
  • Cynips divisa haritz kandudunean
    Cynips divisa haritz kandudunean
  • Zezidioak irteerako zuloarekin
    Zezidioak irteerako zuloarekin
  • Pineapple gall on Sitka Spruce caused by Adelges abietis.
    Pineapple gall on Sitka Spruce caused by Adelges abietis.
  • Developing Pineapple pseudocone galls on Norway Spruce
    Developing Pineapple pseudocone galls on Norway Spruce
  • Goldenrod
    Goldenrod
  • Haritza hainbat sagar-kukurekin
    Haritza hainbat sagar-kukurekin
  • Sagar-kukuak haritzean
    Sagar-kukuak haritzean
  • Eriophyes tiliae tiliae
    Eriophyes tiliae tiliae
  • Zezidioak mertxika hostoan
    Zezidioak mertxika hostoan
  • Andricus kollari
    Andricus kollari
  • Zezidioa eukaliptoan
    Zezidioa eukaliptoan
  • Leptocybe invasa eukaliptoan
    Leptocybe invasa eukaliptoan

Erabilera

Zezidio horiek tanino asko dituzte; hori dela eta antzinatik astringentetzat erabili izan dira, eta, batez ere, larruak ontzeko eta tinta nahiz koloratzaileak egiteko[1][2].

Erreferentziak

  1. Aristi mesofitikoa. Bizkaia21, 35 or..
  2. (Ingelesez) Preparation of ink. Mount Athos monastegia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q224107
  • Commonscat Multimedia: Galls / Q224107

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119712363 (data)
  • GND: 4155837-6
  • LCCN: sh85052868
  • NDL: 00561854
  • NKC: ph121011
  • AAT: 300375063
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q224107
  • Commonscat Multimedia: Galls / Q224107