Itsas pinu

Itsas pinu
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
GeneroaPinus
Espeziea Pinus pinaster
Ait., 1789
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmaritime pine (en) Itzuli eta maritime pine bark extract (en) Itzuli

Itsas pinua (Pinus pinaster) Pinaceae familiako espezie bat da. Itsas pinua espezie atlantikoa da eta bereziki ugaria Euskal Herriko iparraldeko eta Landetako baso-berritzeetan, eskualde honetako konifero adierazgarria bihurtu delarik. Bere kokapen, basogintza eta zuraren erabilerei dagokienez, intsinis pinuarekin antza handia du, nahiz eta azken hau bezain produktiboa ez izan. Lurzoru hareatsuetan hazten da, intsinis pinua ez bezala, eta beraz, horrelako eskualdeetan landatzeko ezin aproposagoa da.

Iberiar Penintsulan, hegoaldeko Frantzian, Italian, Marokon, Aljerian eta Maltan bizi den zuhaitz hau espezie inbaditzailetzat jotzen dute[1].

Bi azpiespezie ditu: atlantikoa eta mesogeensis (mediterraneoa).

Ezaugarriak

Azala.

Itsas pinua 25-30 metroko zuhaitza da, baina baldintza onetan 40 metroraino haz daiteke. Sustrai-sistema garatua du eta sustrai nagusia zein sekundarioak nahiko sakonak dira. Enborra zuzena du eta gaztetan azal gris iluna, adinaren poderioz sakonki zartatzen den arren. Heldutan, beraz, azal lodia dute, iluna, latza eta kolore gorrixka hartzen duten plaka irregularrez betetzen doana.

Adar horizontalak eta zima zabalak eta lauak ditu. Adarkadura bertizilatua du, gutxi gorabehera erregularra. Kimuak gorri kolorekoak dira. Adakera, piramidala da ale gazteetan baina biribildua eta lobulu zorrotzez betetakoa helduetan, soilik oinarritik urrunen dagoen zuhaitz herena estaltzen delarik. Ale zaharretan adakera kanpai formakoa da eta enborraren hurbileneko zatiak hostorik gabeak.

Hostoak

Makroblastoek (hazten diren adarrek) hosto eskuamiformeak dituzte (katafiloak), klorofila gabeak. Aldiz, mikroblastoek (azikulak + hauen oinaldeko zorroak) binaka elkartuta hazten diren hosto azikulatuak dituzte, 10-25 x 0,1-0,2 cm-koak, kolore berde ilunekoak, zapalak, zurrunak eta mukroidunak, eta ertz zerratua mutur zorrotza eta azpialdean kanal bat dituzte. Hostoak zuhaitzean 2-3 urtez mantentzen dira.

Loreak

Kono arra
Kono emea

Pinuak monoikoak dira, hau da, lore ar eta emeak dituzte baina zuhaitz berdinaren baitan. Pinuaren loreak kono motako infloreszentziatan multzokatzen dira, arren kasuan polen konoak eta emeen kasuan hazi konoak deiturikoak. Itsas pinuaren kono arrak hori-laranjak dira eta emeak berriz, gorrixkak.

Kono arrak zuhaitzaren oinarrian garatzen dira eta helizean kokatzen diren mikrosporofilo ugariz eraturik daude. 1-2 cm x 4-6 mm-ko tamaina dute, zabalak dira, zilindrikoak edo puntadunak eta oso ugariak. 7 cm-rainoko tamaina duten buruxkatan kokatzen dira. Estamineek pedikulu txiki bat eta bi polen-zaku dituzte (mikrosparangio deiturikoak, bertan daudelarik polenaren ama zelulak). Polen aleek bi zaku aerifero dituzte.

Kono emeak (estrobiloak) ezkata obulifero batzuez eratuta daude, bakoitzak bi obulu dituelarik. 8-22 x 5-8 cm-koak dira, forma oblongokoak, konikoak, pedunkulatuak eta subsesilak. Zuhaitzaren goialdean kokatzen dira eta bertan gertatzen da ernalkuntza.

Fruituak

Pinaburuak arre-gorrixkak izaten dira, luzeak (8-20 cm), ia simetrikoak, forma konikokoak eta distiratsuak. Eseriak edo subeseriak izaten dira. Apofisiak zilbor nabaria du, erronboidal-piramidala.

Pinaziak, oblongoak dira, 9 milimetrorainokoak, beltzaxkak alde batetik eta bestetik hegal artikulatua dute, hazia baino lau aldiz luzeagoa dena.

Pinus pinaster

Banaketa

Zuhaitz hau eskualde mediterraniokoa eta eskualde atlantikoko mendebaldekoa da, baina, aspaldidanik landatu denez, oso zaila da berezko populazioak zeintzuk diren zehaztea. Euskal Herrian, Arabako hego-mendebaldeko lurzoru hareatsuetan hazten da, batez ere babestutako sakanetan. Kantaurialdean gainera, oso ohikoa da itsas pinua. Basoak birpopulatzeko oso erabilia izan da 400 metrotik behera (Landetako basoan adibidez).

Ekologia

Itsas pinua hazkunde azkarreko zuhaitza da eta lurzoru silizeo, ez-trinko eta hareatsuak gustuko ditu. Bereziki lurzoru txiroetan hazten da, eta ondorioz, kostaldeko duna sistemetan bereziki da ugaria nahiz eta 1500 metroko altueran ere aurki daitekeen. Halaber, argitasun handia ere behar du. Suteen ondoren, kolonizatzailea da.

Fenologia

Itsas pinua martxotik maiatzera bitartean loratzen da eta pinaburuak hurrengo urteko udazkenean heltzen dira. Pinaziak berriz, ez dira hirugarren urteko udaberrira arte sakabanatzen.

Erabilera

Erretxina jasotzen (Portugal)

Bere zura oso erretxinaduna da eta oso kalitate onekoa izan ez arren, zurgintzan erabiltzen da. Bestalde, sortzen duen trementina izeneko erretxina destilatuz turmentina eta kolofonia lortzen dira eta beraz, industria kimikoan eta lurringintzan erabiltzen da. Sendabelartzat ere erabili ohi da, baltsamiko eta antiseptiko modura.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Eroritako pinaburuetan oso ohikoa da Tapesia strobilicola onddoa. Horrez gain, maiz pinudietako espezie tipikoak diren beste batzuekin ere aurkitu ohi da, esaterako, Gyromitra esculenta, Helvella lacunosa, Helvella leucomelaena, Sarcosphaera crassa, Calocera viscosa, Dacrymyces sp., Pseudohydnum gelatinosum, Lycoperdon umbrinum, Rhizopogon luteolus, Rhizopogon roseolus, Auriscalpium vulgare, Sarcodon imbricatum, Sparassis crispa, Boletus pinophilus, Chroogomphus rutilus, Hygrophoropsis aurantiaca, Paxillus atramentosus, Suillus belleni, Suillus bovinus, Suillus granulatus, Suillus luteus, Suillus variegatus, Xerocomus badius, Lactarius deliciosus, Lactarius hepaticus, Lactarius quieticolor, Lactarius rufus, Lactarius sanguifluus, Lactarius semisanguifluus, Lactarius vellereus, Russula torulosa, Amanita citrina, Amanita gemmata, Amanita muscaria, Amanita rubescens, Cortinarius mucosus, Cortinarius sanguineus, Galerina marginata, Baeospora myosura, Clitocybe rhizophora, Hypholoma fasciculare, Hygrophorus agathosmus, Hygrophorus hypothejus, Hygrophorus latitabundus, Mycena pura, Mycena rosea, Mycena seynessi, Tricholoma equestre, Tricholoma focale, Tricholoma batschii, Tricholoma portentosum, Tricholoma saponaceum, Tricholoma terreum, Tricholomopsis rutilans...

Pinu honek gainera, bizkarroi ugari izan ohi ditu, onddoen artean arruntenak Armillaria mellea, Armillaria tabescens eta Fomitopsis pinicola; eta intsektuen artean, Pineus pini, Cedrobium sp. eta Nysius sp. afidoak, eta Thaumetopoea pityocampa edo pinu-beldarra. Mihura (Viscum album) ere pinu gorriaren adarretan hazi ohi da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
  • Edukiaren zati bat EuskalNatura.eus webgunetik hartu da, copyrightaren jabeak onartu baitu hango testu-edukiak Euskarazko Wikipedian CC BY-SA 3.0 ES Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratzea, baldin eta iturria aipatzen bada (ikusi eztabaida orria).
  1. Lowe S., Browne M., Boudjelas S., De Poorter M. (2000). 100 de las Especies Exóticas Invasoras más dañinas del mundo. Una selección del Global Invasive Species Database

Kanpo estekak

  • EuskalNatura. CC-BY-SA lizentzia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q271582
  • Commonscat Multimedia: Pinus pinaster / Q271582
  • Wikispecies Espezieak: Pinus pinaster

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12007288x (data)
  • LCCN: sh85027254
  • AAT: 300375604
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 131119
  • EOL: 1061780
  • Fl. China: 200005350
  • GBIF: 5285565
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=28525
  • IPNI: 263216-1
  • ITIS: 506603
  • UICN: 42390
  • NCBI: 71647
  • PlantList: kew-2562572
  • W3TROPICOS: 24900370
  • USDA Plants: PIPI6
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: J27867F361
  • Wd Datuak: Q271582
  • Commonscat Multimedia: Pinus pinaster / Q271582
  • Wikispecies Espezieak: Pinus pinaster
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko zuhaitzak (autoktonoak)
Pinazeoak :
Larizio pinua (Pinus nigra)

Itsas pinua (Pinus pinaster)Intsinis pinua (Pinus radiata) • Pinazi-pinua (Pinus pinea) • Pinu gorria (Pinus sylvestris)Mendi-pinua (Pinus uncinata)Alepo pinua (Pinus halepensis)Izei gorria (Picea abies) • Izei zuria (Abies alba)Nordmann izeia edo Kaukasoko izeia (Abies nordmanniana) • Himalaiako zedroa (Cedrus deodara) • Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) • Europar laritza edo Alertzea (Larix decidula)
Kupresazeoak :
Altzifre arrunta edo Nekosta arrunta (Cupressus sempervirens) • Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa) • Lawson altzifrea edo Lawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana) • Ipar-ipurua edo Ipar-orrea (Juniperus communis)Hego-ipurua edo Hego-orrea (Juniperus oxycedrus)Intsentsu-sabina edo Intzentsu-miterra (Juniperus thurifera)Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis)
Fagazeoak :
Haritz kanduduna (Quercus robur)Haritz kandugabea (Quercus petraea)Zingira-haritza (Quercus palustris) • Artea (Quercus ilex)Artelatza (Quercus suber)Erkametza (Quercus faginea)Ametza (Quercus pyrenaica)Ametz ilaunduna edo Haritz ilaunduna (Quercus pubescens)Pago arrunta (Fagus sylvatica)Gaztainondoa (Castanea sativa)
Juglandazeoak :
Intxaurrondo arrunta (Juglans regia)
Oleazeoak :
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)Lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia)Olibondoa (Olea europaea)Gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia) • Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia) • Beltxale japoniarra edo Arbustu japoniarra (Ligustrum japonicum) • Arbustu japoniarra Aureum (Ligustrum ovalifolium)
Ulmazeoak :
Zumar hostozabala (Ulmus glabra)Zumar hostotxikia (Ulmus minor)
Taxazeoak :
Hagin arrunta (Taxus baccata)
Morazeoak :
Pikondoa (Ficus carica)
Betulazeoak :
Urki zuria edo Urki iletsua (Betula pubescens)Urki dilindaria edo Urki zilarkara (Betula pendula)Hurritza edo Hurrondoa (Corylus avellana)Haltz beltza (Alnus glutinosa)Xarma arrunta (Carpinus betulus)
Salikazeoak :
Makal beltza (Populus nigra)Italiako makala (Populus nigra italica) • Lertxuna (Populus tremula)Zurzuria edo Zumartxuria (Populus alba)Zume negartia (Salix babylonica) • Ahuntz-sahatsa edo Sahats hosto-beltza (Salix caprea) • Zume zuria (Salix alba) • Zume adar-bihurria edo Txinako sahats bihurritua (Salix matsudana) • Sahats iluna (Salix atrocinerea) • Zume hauskorra (Salix fragilis)
Ezkiak edo Tiliazeoak :
Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) • Ezki ilauntsua edo Ezki zilarkara (Tilia tomentosa) • Ezki hostotxikia (Tilia cordata)
Astigarrak, Eiharrak edo Azerazeoak :
Astigar zorrotza (Acer platanoides) • Astigar arrunta (Acer campestre)Italiar iharra edo Eihar opalus (Acer opalus)Frantses iharra edo Eihar frantsesa (Acer monspessulanum)Lizar-astigarra edo Negundo astigarra (Acer negundo) • Astigar gorria (Acer rubrum) • Astigar zuria (Acer pseudoplatanus)
Hipikastanazeoak :
Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum)
Laurazeoak :
Ereinotza edo Erramua (Laurus nobilis)Gurbitza (Arbutus unedo)
Minosazeak :
Mimosa (Acacia dealbata)
Leguminosoak :
Japoniako sasiakazia edo Japoniar sofora (Sofora japonica) • Judasen arbola edo Amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum)
Errutazeoak :
Laranjondoa (Citrus sinensis)
Tamarikazeoak :
Frantses milazka edo Tamariz arrunta (Tamarix gallica) • Zingira-nekosta (Taxodium distichum)
Sekuoiak :
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) • sekuoia luzea edo sekuoia gorria (Sequoia sempervirens)
platanazeoak :
Platano arrunta edo Alboa (Platanus acerifolia)
Ginkoazeoak :
Ginkgoa (Ginkgo biloba)
Litrazeoak eta mirtazeoak :
Indimitrea, Jupiterren zuhaitza edo Indietako lilia (Lagerstroemia indica) • Tutu-eskuila (Callistemon sp.)
Malbazeoak :
Siriako arrosa (Hibiscus syriacus) • Irasagarrondoa (Cydonia oblonga)
Teazeoak eta anakardiazeoak :
Japoniako kamelia (Camellia japonica) • Legeltxorra (Pistacia lentiscus)
Zerzidifilazeoak :
Katsura (Cercidiphyllum japonicum)
Bignoniazeoak :
Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignonioides)
Magnoliazeoak :
Tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera) • Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora) • Soulange magnolia (Magnolia soulangeana) • Intxaurrondo beltza (Juglans nigra)
Hamamelidazeoak :
Likidanbarra edo Estorake arbola (Liquidambar styraciflua) • Pertsiako parrotia edo Burdin arbola (Parrotia persica)
Apozinazeoak :
Heriotzorria edo Adelfa (Nerium oleander)
Anakardiazeoak :
Ahuntzadarra (Pistacia terebinthus)
Mirtazeoak :
Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus)
Buxazeoak :
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens)
Errosazeoak :
Madariondo arrunta edo Udareondo arrunta (Pyrus communis) • Txinako udareondoa (Pyrus calleryana) • Sagarmina, Sagarrondo makatza edo Txori-sagarra (Malus sylvestris) • Sagarrondo loreduna (Malus perpetu evereste) • Arbendolondoa, Almendrondoa edo Amamdaondoa (Prunus dulcis)Basagereziondoa (Prunus avium)Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera) • Otsagereziondoa (Prunus padus)Portugalgo erramua (Prunus lusitanica)Prunus amanogawaJaponiako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) • Elorri zuria (Crataegus monogyna)Elorri beltza (Prunus spinosa)
Palmazeoak :
Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis) • Txinako palmondoa edo Kalamu-palmondoa (Trachycarpus fortunei)
Akifoliazeoak :
Gorostia (Ilex aquifolium)Urre-koloreko gorostia (Ilex aquifolium aureomarginata)
Erranunkulazeoak :
Aihena (Clematis fammula) • Aihenzuria edo Ezkabia-belarra (Clematis vitalba)
Papilionazeoak :
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
Kornazeoak :
Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea)
Zelastrazeoak :
Basaerramu europarra (Euonymus europaeus)
Erramnazeoak :
Txorbeltza edo Karraskila (Rhamnus alaternus) • Hesilaharra (Rhamnus cathartica)Zumalakarra (Frangula alnus)
Kaprifoliazeoak :
Intsusa beltza (Sambucus nigra)
Kaesalpiniazeoak :
Algarroboa (Ceratonia siliqua)
Bitazeoak :
Mahatsondoa (Vitis vinifera)
Simaroubazeoak :
Ailantoa (Ailanthus altissima)
Elaeagnazeoak eta Cannabazeoak :
Olibo zumea (Elaeagnus angustifolia)Lupulua (Humulus lupulus)
Ulmazeoak :
Almeza edo Basaka (Celtis australis)
Errosazeoak :
Otsalizarra (Sorbus aucuparia) • Gurbea (Sorbus domestica) • Basagurbea edo mazpila (Sorbus torminalis)

Hostazuria (Sorbus aria)
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003. ISBN 84-932684-4-5
Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.