Valentiniano II.a

Valentiniano II.a

Irudi gehiago

Erromatar enperadorea

375eko azaroaren 17a (egutegi gregorianoa) - 392ko maiatzaren 15a (egutegi gregorianoa)
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaTreveris, 371 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaVienne, 392ko maiatzaren 15a (20/21 urte)
Heriotza moduaezezaguna
suizidioa: urkatzea
Familia
AitaValentiniano I.a
AmaJustina
Anai-arrebak
ikusi
  • Graziano
    Gala
LeinuaValentiniar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Flavio Valentiniano (latinez: Flavius Valentinianus; 371 – Vienne, 392ko maiatzaren 14a), Mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen Graziano anaiarekin batera. Enperadore izendatu zutenean, 375ean, Valentinianok lau urte zituen.


Boterean

Bi anaiek Mendebaldeko Inperioa erdibitu zuten. Ofizialki, Grazianok Galia probintzia hartu zuen, eta Valentinianok, edo, hobe esanda, Justina amak, Italia, Iliria eta Afrika probintziak. Justinak, erlijio aranista edukita, kristauen aurka borrokatu zuen. Baina, Milango artzapezpikuak, Anbrosiok, (Valentinianoren gortea Milanen kokatua baitzen) oso itzal handia zuen, enperadorea baino handiagoa.

387an, Magno Maximo jenerala matxinatu zen Britanian eta bere burua enperadore izendatu zuen. Alpeak zeharkatuta, Milan hiria mehatxatu zuen. Valentinianok ekialdera jo behar izan zuen, Teodosioren babespean egoteko. Teodosiok 388an Valentiano tronuan jarri zuen berriro Magno Maximoren heriotzaren ostean.

Heriotza

392ko maiatzaren 15ean, Valentiniano urkaturik aurkitu zuten. Haren bizkartzain eta magister militum aholkulariak, Arbogasto germaniarrak, suizidioa zela argudiatu zuen. Valentinianok eta Arbogastok ika-mika izan ohi zuten Inperio gobernatzeko era egokienaren gainean.

Honela izanda, Teodosiok, horren berri izandakoan, Arbogasto hiltzailetzat jo zuen. Milango Anbrosiok ere susmo bera iradoki zuen Valentinianoren hiletan. Arbogastok, gainera, Eugenio izeneko jeneral pagano kokatu zuen tronuan.

Horren ondorioz, gerra zibila piztu zen Eugenio eta Teodosioren artean. Teodosioren garaipenak Inperioko azken batzea eragin zuen.

  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 ADKrisialdia
235–284Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valentiniano II.a Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q46846
  • Commonscat Multimedia: Valentinianus II / Q46846

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 13155284897787062782
  • ISNI: 0000000061363367
  • GND: 119145111
  • LCCN: nr95046637
  • BIBSYS: 90606024
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05947/eu_v_0050/v0050
  • DBE: url
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q46846
  • Commonscat Multimedia: Valentinianus II / Q46846