Julio Nepote

Julio Nepote

Irudi gehiago
Western Roman emperor (en) Itzuli

474ko ekaina (egutegi gregorianoa) - 475eko abuztuaren 28a (egutegi gregorianoa)
← Glizerio - Romulo Augustulo →
Dalmatia (en) Itzuli agintari

474ko ekaina - 480
Marcellinus (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDalmazia, 430
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaSplit, 480ko maiatzaren 9a (49/50 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
HiltzaileaOvida (en) Itzuli
Familia
AitaNepotianus
Ezkontidea(k)wife of Julius Nepos (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Parte-hartzailea
  • Deposition of Romulus Augustulus (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Julio Nepote (latinez: Julius Nepos; 430 inguru - 480), 474tik mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.

Leon I.a ekialdeko enperadorearen iloba batekin ezkondu zen Julio. Hortik dator goitizena, "Nepos" iloba baita. 474an, enperadore izendatu zuen Leon I.ak Glizerio boteretik kentzearren. Izan ere, usurpatzailetzat jotzen zuten Glizerio Ekialdeko Inperioan, eta, hortaz, enperadore berria izendatzeko eskubidea zuten. 474ko ekainean, Nepotek Ravennan sartuta Glizerio atzeman zuen. Dalmaziako Salona hirira bidali zuen, horko artzapezpikua izatera.

Agintean, Nepote Erromaren menpeko azken eremuak, Italia eta Galiako hegoaldea, gordetzen saiatu zen. Euriko bisigodoen erregearekin birnegoziatu zuen bake-hitzarmen bat, eta Proventza Erromaren menpera itzuli zen. Horren truke, garrantzi gutxiko zonaldeak eman zizkion, zein kontrolatzeko zailak ziren erromatarrentzat gainera. Nolanahi ere, Geiserikorekiko negoziazioak ez ziren hain arrakastatsurik izan. Vandaloek, haren aginpean, berriro ekin zioten Italiako kostaldea erasotzeari. Ekialdeko Inperioarekin bake-hitzarmena sinaturik, ez zuen Mendebaldekoarekin ere egiteko beharrik.

Enperadore trebea bazen ere, Erromako Senatuak ez zuen gustuko, ekialdeekin zituen loturak zirela eta. Flavio Orestes armadaren buruan kokatu zuenean, ikusi zen Nepotek ez zuela ospe handirik mendebaldean. Izan ere, Flavio Orestesek 475eko abuztuaren 28an Ravenna hiriburua hartuta Nepotek ihes egitera behartu zuen. Orestek jatorri germaniarra izanda ez zuen enperadore bihurtzerik. Hori zela eta, Romulo Augustulo semeari eman zion titulua, 10 urte baino ez zituen arren.

Nepotek bidezko enperadoretzat jotzen zuen bere burua, Dalmazian bazegoen ere. Ekialdeko Enperadoreak zein Galiako erregeak ere honela onartu zuten. 476ko irailaren 4an, Odoakro germaniarrak Ravenna hartu zuen eta Romulo Augustulo abdikatzera behartu zuen. Honela, Italiako gobernatzailea izendatu zuen bere burua. Zenon ekialdeko enperadoreari egoera hau onestea eskatu zion. Honek, Nepote enperadoretzat hartzera bihurtu zuen Odoakro, zeinek, bat etorrita, Nepoteren izenean txanponak egin zituen Italia osorako. Hala ere, 480an, Nepote hil zuten. Odoakrok Dalmazia eraso zuen eta bere menpera igaro zuen.


  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 ADKrisialdia
235–284Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio Nepote Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q103860
  • Commonscat Multimedia: Iulius Nepos / Q103860

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 89202857
  • ISNI: 0000000062781042
  • BNF: 171689259 (data)
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q103860
  • Commonscat Multimedia: Iulius Nepos / Q103860