Teodosio I.a Handia

Teodosio I.a Handia

Irudi gehiago

Erromatar enperadorea

379ko urtarrilaren 19a - 395eko urtarrilaren 17a
bizantziar enperadore

379ko urtarrilaren 19a - 395eko urtarrilaren 17a
← Graziano - Arkadio →
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTheodosius
JaiotzaCoca eta Italica, 347ko urtarrilaren 11
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMilan, 395eko urtarrilaren 17a (48 urte)
Hobiratze lekuaApostoleion
Konstantinopla
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaFlavio Teodosio
AmaThermantia
Ezkontidea(k)Elia Flaccilla  385)
Gala  (387 -
Seme-alabak
ikusi
Anai-arrebak
ikusi
  • Honorio
Familia
ikusi
  • Flavia Serena (fraternal niece (en) Itzuli, adopted child (en) Itzuli)
LeinuaTeodosiar leinu
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Santutegia
Urtarrilaren 17

Find a Grave: 37263452 Edit the value on Wikidata

Flavio Teodosio (latinez: Flavius Theodosius; 347ko urtarrilaren 11395eko urtarrilaren 17a), Caucan (Hispania) jaio zen, eta 379tik hil zen arte erromatar enperadorea izan zen. Valentiniano I.aren bi semeekin batera gobernatu zuen, Teodosio ekialdean eta Valentiniano II.a eta Graziano mendebaldean. 392an, Teodosiok ekialdeko eta mendebaldeko zatiak batu egin zituen, eta azken enperadorea izan zen Erromatar Inperio osoa gobernatzen. Bera hil ondoren, Inperioko bi zatiak betirako banandu ziren. Erlijioa dela eta, ezaguna da kristautasuna Erromatar Inperioko erlijio ofizial egiteagatik.

Biografia

Valentiniano I.a enperadorearen jeneral baten semea zen, eta hari lagundu zion Europan egindako kanpainetan. Ospe handia lortu zuen Panonia eta Mesiako probintzietan sarmaziarrak garaitu zituenean, Danubio ibaiaren ondoan.

378. urtean Graziano enperadoreak augusto izendatu zuen, eta germaniarrek etengabe erasotzen zuten Inperioaren mendeko Balkanetako herriak babesteko ardura eman zion. Etsaiak armen bidez garaituko ez zituelakoan, haien indarrak zatitzeari ekin zion, eta horretarako, germaniar mertzenarioak bere gudarostean onartzeaz gainera, erresuma autonomoa eratzeko eskubidea eman zien godoei.

Erlijio-gaiei dagokienez, Teodosiok nizear trinitarismoa bultzatu zuen kristautasunaren baitan, eta kristautasuna Inperioaren baitan. 380an Inperioko erlijio legitimo bakartzat ezarri zuen kristautasun katolikoa, eta gurtza paganoak debekatu egin zituen. Milango Anbrosio apezpikuaren eraginpean, gero eta estuago eta jasangaitzago bilakatu zen erlijio-gaietan.

383. urtean, Graziano enperadorea hil zutenean, Inperioko mendebaldeko auzietan parte hartu behar izan zuen, eta 5 urte geroago, Graziano hil zuen Maximo enperadorea menderatu eta hilarazi ondoren, Grazianoren seme Valentiniano II.ari itzuli zion aginpidea. Valentiniano II.a artean haurra zenez, Teodosio bihurtu zen erresumako agintari nagusi, eta Milanen bizi izan zen, 391. urtean Konstantinoplara itzuli zen arte.

392. urtean Valentiniano II.a hil zenean, matxinada bat izan zen, eta Eugenio izendatu zuten mendebaldeko enperadore. Teodosiok ez zuen onartu, eta bere seme Honorio augusto izendatu zuen. Beste semea, Arkadio, ekialdeko Inperioko ondorengo egin zuen. 395. urtean, ordea, hil egin zen Teodosio eta, hala, ezin izan zen Inperioaren batasuna lortzeko amets hura gauzatu. Teodosio hil ondoren, Inperioko bi zatiak behin betiko banandu ziren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teodosio I.a Handia Aldatu lotura Wikidatan
  • i
  • e
  • a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak
Printzerria
27 BC – 235 ADKrisialdia
235–284Dominatua
284–395
Mendebaldeko Inperioa
395–480
Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
395–1204
Nizeako Inperioa
1204–1261Ekialdeko/
Bizantziar Inperioa
1261–1453
Letra etzanean usurpatzaile edo enperadorekideak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q46696
  • Commonscat Multimedia: Theodosius I / Q46696

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 31978444
  • ISNI: 0000000116154512
  • BNE: XX1135022
  • BNF: 12648653g (data)
  • BNC: 000241604
  • CANTIC: a1118789x
  • GND: 118621742
  • LCCN: n83045220
  • NKC: jx20101119010
  • NLA: 61544138
  • SUDOC: 050559109
  • ULAN: 500271154
  • BIBSYS: 11012188
  • UB: a1260244
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05598/eu_t_0684/t0684
  • DBE: url
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 57587
  • Wd Datuak: Q46696
  • Commonscat Multimedia: Theodosius I / Q46696