Sepideh Qolian

Sepideh Qolian

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDezful (en) Itzuli, 1994 (29/30 urte)
Herrialdea Iran
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa, kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • 100 Emakume (BBC)  (2022)

Twitter: sepideqoliyan Instagram: sepide_qoliyan Edit the value on Wikidata

Sepideh Qoliyan (persieraz: سپیده قلیان) (Dezful, 1994ko irailak 23) irandar ekintzaile politiko bat da, albaitaritza ikasketak hasitakoa eta kazetaria.

Aktibismoa

Lehenagotik kazetari lan batzuk eginak zituelarik, 2018ko azaroaren 18an, Haft Tappeh Sugarcane Agro Industrial Company (persieraz: شرکت نیشکر هفت‌تپه) azukre enpresako langileen sindikatuak antolatutako lan protesta baten berri ematen ari zelarik, atxilotu egin zuten irandar segurtasun indarrek.[1] Esmail Bakhshi bozeramaile sindikala eta beste zenbait sindikalista ere atxilotu zituzten protestan.[2][3] Atxilotu guztiak, Qolian eta Bakhshi izan ezik, aske utzi zituzten egun gutxitan; biak, aldiz, atxilotuta eduki zituzten, kargurik eta legezko ordezkaritzarik gabe, 30 egunez, eta, azkenik, aske utzi zituzten, fidantza bidez.[4][5]

Tortura

2018ko azaroaren 29an, Qolian eta Bakhshi oraindik atxilotuta zeuden bitartean, Vahed sindikatuak (17.000 garraio langile baino gehiago ordezkatzen ditu) adierazpen batean azaldu zuen Esmail Bakhshi erietxera eraman zutela, gobernuaren zaintzapean zegoela jasandako torturagatik.[2] Askatu eta berehala, Qolianek baieztatu zuen bera eta Bakhshi torturatu egin zituztela segurtasun indarrek.[6] Fidantzapean aske utzi ondoren, Bakhshik eta Qolianek Amnistia Internazionala erakundeari xehetasuna azaldu zioten zer nolako torturak jasan zituzten poliziaren eta inteligentzia funtzionarioen zaintzapean zeuden bitartean, Shush eta Ahvaz hirietan. Amnistiari esan zioten kolpeak jaso zituztela, hormen kontra kolpatuak izan zirela, lurrera bultzatuak, zigorraldiz umiliatuak eta sexu erasoekin edo heriotzarekin mehatxatuak. Qolianek esan zuen eguneroko galdeketa saioetan (goizeko 10:00ak inguruan hasi eta hurrengo goizeko lehen orduak arte iraun zuten), inteligentziako funtzionarioen sexu irainak (betik bat, «puta») behin eta berriz jaso zituela, langileekin sexu harremanak izatea leporatu ziotela, eta mehatxua egin ziotela bere familiak «informazioa» jasoko zuela «ohorezko hilketa» egingo zuela ziurtatzeko.[7] Adierazpen haiek erantzun publiko zabal bat ekarri zuten, bereziki Irango sare sozialetan.[8] Sumindura publikoari erantzunez, Irango zenbait estatu erakundek Qolianen akusazioak ukatu zituzten, eta atzerriko interesen aldekotzat jo zuten.

2019ko urtarrilaren 19an, Irango telebista publikoak ustezko dokumental bat batean erakutsi zuen Qolianek, Bakhshik eta beste ekintzaile batzuek lotura estuak zituztela Trumpen administrazioarekin, talde komunistekin eta diasporako talde irandar batzuekin, Irango erregimena menderatzeko helburuaz.[9] Dokumentalak atxiloaldian grabatutako bideoak erakusten zituen, Qolian eta Bakhshi Estatuaren aurkako krimenak aitortzen. Qolianek Twitter-en erantzun zuen emisio hori torturaren froga bat gehiago zela.[10] Farzaneh Zilabi, Bakhshiren abokatuak lege urraketatzat jo zituen bere bezeroarengandik lortutako adierazpenak: «Dokumental honen hedapena justifikaezina eta onartezina da. Kasu honetan faltsua den informazio konfidentziala modu engainagarri, zatikatu eta bidegabe baten bidez argitaratu denez, Bakhshi jaunak epaiketa publiko eta garden bat eskatzen du». Zilabiren arabera, Irango prozedura penalei buruzko Erregelamenduaren 96. artikulua urratu zen. Artikulu horrek debekatu eta kriminalizatu egiten ditu susmagarrien identitatea eta irudiak epaiketa aurretik plazaratzea.[11][12]

Berriro atxilotua

Qolian eta Bakhshi berriro atxilotu zituzten 2019ko urtarrilaren 20an.[13][14][15] Amnistia Internazionalaren arabera, berriro atxilotzeak argi eta garbi iradokitzen du lehen atxiloketan pairatutako gehiegikeriak ezkutatu eta informazioa zigortzeko ahalegin bat dela.[16] Telefonoz egindako elkarrizketa batean, Qolianen aitak erreportari bati honela esan zion: «Goizeko 07:00etan, 12 ofizial gizonek eta 2 emakumek gogor jo zuten gure etxeko atea, semeari hortzak hautsi zizkioten, niri eta emazteari eraso egin ziguten, eta gure alaba hilko zutela esan ziguten».[17][18]

Abolfazl Ghadyani, iraultzaile islamiar ohi gaur egun disidenteak Ali Khamenei jo zuen Bakhshi eta Qolianen aurkako bidegabekeria guztien errudun nagusitzat.[19]

Aitorpenak

2022an, BBCk mundu osoko 100 emakume inspiratzaile eta eraginkorren zerrendan sartu zuen Sepideh Qolian.[20]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Human rights activist Sepideh Qoliyan seized by security forces» Tehran Bureau (web.archive.org) 2022-10-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  2. a b (Ingelesez) «Labor Activists Say Detained Worker Tortured, Sent To Hospital» Radio Farda (web.archive.org) 2022-11-30 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  3. (Ingelesez) «Union activists tortured in Iran as strike wave spreads» IndustriALL (web.archive.org) 2022-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  4. (Persieraz) «ماجرای بازداشت دوباره «سپیده قلیان» بعد از پخش اعترافات اجباری» Voanews (web.archive.org) 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  5. (Ingelesez) «Britain-based Transport Union Urges Iran to Free Detained Labor Activists» Voanews (web.archive.org) 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  6. (Ingelesez) «Iran: Sepideh Qoliyan said she was tortured, now she’s serving an 18-year prison sentence» Prison Insider (web.archive.org) 2022-07-08 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  7. (Ingelesez) «Iran: Labour rights activists at imminent risk of further torture» Amnesty International (web.archive.org) 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  8. «#سپیده_قلیان hashtag Instagramen» www.instagram.com.
  9. (Persieraz) «خبرگزاری صدا و سیما Instagramen: "مستند #طراحی_سوخته مستند کامل در igtv #خبرگزاری_صداوسيما @iribnews.ir"» Instagram.
  10. (Ingelesez) «Iran: Prominent Labor Activist Rearrested» Human Rights Watch (web.archive.org) 2019-01-24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  11. (Ingelesez) «Iran: Release Labor Activists Re-Arrested For Revealing They’d Been Tortured» Center for Human Rights in Iran (web.archive.org) 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  12. (Persieraz) (Sepideh Gholian speaking before re-arrest (Special BBC))اختصاصی بی‌بی‌سی فارسی؛ آخرین صحبت‌های سپیده قلیان پیش از بازداشت دوباره. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  13. (Ingelesez) «Iran: Prominent Labor Activist Rearrested» Human Rights Watch (web.archive.org) 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  14. (Ingelesez) «Iran arrests Ahwazi activist allegedly tortured in prison» Middle East Monitor (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  15. (Ingelesez) «Iran arrests labour protest leader» France 24 (web.archive.org) 2019-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  16. (Ingelesez) «Iran: Labour rights activists at imminent risk of further torture» Amnesty International (web.archive.org) 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  17. (Persieraz) Massih Alinejad. (2019-01-20). «پدر سپیده قلیان: 12 مامور مرد و دو مامور زن با خشونت ریختند خانه، دندان‌های پسرم را شکستند من و همسرم را کتک زدند گفتند دخترت را هم می کشیم + فیلم مصاحبه» www.peykeiran.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  18. (Ingelesez) «Iran state run TV broadcasts activists’ forced confessions» Irain News Wire (web.archive.org) 2019-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  19. (Ingelesez) «Former Supporter Says Khamenei Behind Mistreatment Of Detainees» Radio Farda (web.archive.org) 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  20. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (web.archive.org) 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q60728266
  • Commonscat Multimedia: Sepideh Gholian / Q60728266

  • Wd Datuak: Q60728266
  • Commonscat Multimedia: Sepideh Gholian / Q60728266
  • i
  • e
  • a
BBCren 100 emakumeak 2022an
Alla Pugatxova · Billie Eilish · Priyanka Chopra · Rita Moreno · Selma Blair · Ursula von der Leyen · Sofía Heinonen · Ainura Sagyn · Aleksandra Skotxilenko · Alice Pataxó · Asonele Kotu · Aye Nyein Thu · Ayesha Malik · Cecilia Flores · Chanel Contos · Cheng Yen · Dilek Gürsoy · Dima Aktaa · Efrat Tilma · Elnaz Rekabi · Erika Hilton · Erika Liriano · Esraa Warda · Eva Copa · Fatima Amiri · Geetanjali Shree · Gehad Hamdy · Geraldina Guerra Garcés · Gohar Eshghi · Hadizatou Mani · Heidi Crowter · Ibijoke Faborode · Ifeoma Ozoma · Iryna Kondratova · Jane Rebecca Rigby · Jebina Yasmin Islam · Joy Ezeilo · Judith Heumann · Judy Kihumba · Kadri Keung · Kimiko Hirata · Kisanet Tedros · Kristina Berdynskykh · Laura McAllister · Lina Abu Akleh · Maeen Al-Obaidi · María Fernanda Castro Maya · Marie Christina Kolo · Maryna Viazovska · Mia Mottley · Miky Lee · Milli · Monica Musonda · Monica Simpson · Moud Goba · Naja Lyberth · Nana Darkoa Sekyiamah · Naomi Long · Narges Mohammadi · Nathalie Becquart · Nazanin Zaghari-Ratcliffe · Nigar Marf · Niloufar Bayani · Olena Zelenska · Oleksandra Matviitxuk · Ona Carbonell · Ons Jabeur · Park Ji-hyun · Reema Juffali · Roya Piraei · Roza Salih · Salima Mukansanga · Sally Scales · Samrawit Fikru · Sandy Cabrera Arteaga · Sandya Eknelygoda · Sanjida Islam Choya · Sarah Chan · Sepideh Qolian · Simone Tebet · Sirisha Bandla · Sneha Jawale · Suvada Selimović · Taisia Bekbulatova · Tamana Zaryab Paryani · Tarana Burke · Velia Vidal · Velmariri Bambari · Victoria Baptiste · Wegahta Gebreyohannes Abera · Jana Zinkevytx · Julia Paievska · Julia Satxuk · Yulimar Rojas · Zahra Joya · Zahra Mohammadi · Zar Amir Ebrahimi · Zhou Xiaoxuan · Emakumeak euren ilea mozten · Layli
...
<< 2021 - 2023 >>