Moud Goba

Moud Goba
Bizitza
Herrialdea Zimbabwe
BizilekuaErresuma Batua
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea eta LGBT ekintzailea
Jasotako sariak
ikusi
  • 100 Emakume (BBC)  (2022)

Twitter: MsMGoba LinkedIn: moud-goba-b66022151 Edit the value on Wikidata

Moud Goba (Harare?, 1980/1981) Zimbabweko LGBTIQ+ giza eskubideen aldeko aktibista da. Errefuxiatua da Erresuma Batuan non Zimbabwetik ihesiz asilo-eskatzaile gazte gisa heldu zen, urtetan lesbiana izateagatik jazarpena pairatu ostean.[1]

Biografia

Hararen hazi zen, non gizatasun eta isolamenduko esperientziak jasan zituen eta estigmak lotsa sentimenduak eragin zizkion. 2001ean, 20 urte zituela, Robert Mugaberen erregimenean bere bizitzaren beldur zelarik, Erresuma Batura joatea erabaki zuen lesbiana gisa ikastera eta modu irekian bizitzera. Iritsi ondorengo urteetan, ikasteko bisa lortzen saiatu zen, herrialdean legez eta segurtasunez egon ahal izateko; bere eskaera onartu zutenean Gorren Ikasketetan: Komunitatea eta Hezkuntza gradua egin zuen, eta horrek ate asko ireki zizkion.

2008an asiloa eskatu zuen eta handik bi urtera errefuxiatu estatutua eman zioten. Urte horretan bertan, ordea, uko egin zioten Britainia Handiko Barne Ministerioak eskatutako sexualitatearen edo genero identitatearen frogarik ez emateagatik. Gobak, Zimbabwen bizi zen bitartean bere benetako izaera ezkutatu behar izan zuenak, bere sexualitatea agerian zezakeen edozer suntsitu behar izan zuen.

Asilo-eskatzaile gisa, 2013ra arte ezin izan zioten lan eman, bere jaioterrian idazkari gisa, arropa enpresa txiki bat zuzentzen eta gizarte langile gisa esperientzia izan arren. Aldaketa Micro Rainbowen eskutik etorri zen, LGBTIQ+ asilo-eskatzaileei eta errefuxiatuei laguntza eskaintzen dien erakundetik, non aholkularitza lortu zuen eta bera egondako egoera berean zeuden pertsonei laguntzeko lana ere lortu zuen.

Bere emaztearekin batera, 2009an jaiotako mutiko baten ama da.[2]

Aktibitateak

Erresuma Batura iritsi eta gutxira, UK Black Prideren sortzaileetako bat bihurtu zen, Europako Afrikako, Karibeko, Latinoamerikako, Asiako eta Ekialde Hurbileko LGBTIQ+ erakunderik handiena; bertan aurkitu zuen bere identitatea ezagutzeko behar zuen laguntza. 2022an Erresuma Batuko Black Prideko zuzendaritza batzordeko presidente kargua izan zuen.[3]

Ia 20 urtez, errefuxiatuak herrialdean integratzea sustatzen duten oinarrizko erakundeekin lan egin du. 2022tik aurrera, LGBTIQ+ erakunde bateko Erresuma Batuko ataleko kudeatzailea zen, mundu osoan komunitate honen pobreziari aurre egiten dion eta asilo-eskatzaileei eta errefuxiatuei babesleku segurua eskaintzen dien Micro Rainbow International taldeko. Bertan, Gobak enplegagarritasun programan parte hartzen du eta etxebizitza seguruen proiektua zuzentzen du, urtero etxerik gabeko LGBTIQ+ 25.000 pertsonari ostatu ematen diena.

Erresuma Batuko Lesbian eta Gay Immigration Group-en ere lan egin du eta herrialdera iristen diren afganiar LGBTQ+ pertsonen integrazio-prozesua kudeatu du. Aktibistak immigrazio-atxilotze-zentroetako emakumeei eta The Fruit Basketen laguntza ematen die, trans migratzaile eta errefuxiatuekin lan egiten duen Hegoafrikako erakunde bat.

2015ean, Erresuma Batuko 100 LGBTIQ+ pertsonen artean eragin handienetako bat izendatu zuen The Independentek[4] eta 2017an Attitude Pride Award saria jaso zuen. Ekintzaile gisa egindako lanagatik BBCk «2022ko 100 Emakumeen zerrenda»n sartu zuen.

2022an LGBTIQ+ eskubideen aldeko desfilearen parte izan zen Birminghameko Alexander Stadiumeko Commonwealtheko Jokoen irekieran, beste bost aktibistarekin eta Tom Daley jauzilari ingelesarekin batera.[5]

Erreferentziak

  1. https://www.bbc.co.uk/news/resources/idt-75af095e-21f7-41b0-9c5f-a96a5e0615c1
  2. https://metro.co.uk/2021/11/16/i-fled-to-the-uk-seeking-asylum-now-im-a-proud-lesbian-mum-15545726/
  3. https://www.independentespanol.com/opinion?utm_source=redirect
  4. https://web.archive.org/web/20230131021955/https://lgbtleaders.co.uk/speaker/moud-goba/
  5. https://www.newzimbabwe.com/zimbabwean-lesbian-and-refugee-part-of-gay-rights-parade-at-commonwealth-games-opening/

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Micro Rainbow webgunea.
  • (Ingelesez):UK Black Prideren webgunea.
  • (Ingelesez):BBC 100 Women 2022.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115650188
  • Wd Datuak: Q115650188
  • i
  • e
  • a
BBCren 100 emakumeak 2022an
Alla Pugatxova · Billie Eilish · Priyanka Chopra · Rita Moreno · Selma Blair · Ursula von der Leyen · Sofía Heinonen · Ainura Sagyn · Aleksandra Skotxilenko · Alice Pataxó · Asonele Kotu · Aye Nyein Thu · Ayesha Malik · Cecilia Flores · Chanel Contos · Cheng Yen · Dilek Gürsoy · Dima Aktaa · Efrat Tilma · Elnaz Rekabi · Erika Hilton · Erika Liriano · Esraa Warda · Eva Copa · Fatima Amiri · Geetanjali Shree · Gehad Hamdy · Geraldina Guerra Garcés · Gohar Eshghi · Hadizatou Mani · Heidi Crowter · Ibijoke Faborode · Ifeoma Ozoma · Iryna Kondratova · Jane Rebecca Rigby · Jebina Yasmin Islam · Joy Ezeilo · Judith Heumann · Judy Kihumba · Kadri Keung · Kimiko Hirata · Kisanet Tedros · Kristina Berdynskykh · Laura McAllister · Lina Abu Akleh · Maeen Al-Obaidi · María Fernanda Castro Maya · Marie Christina Kolo · Maryna Viazovska · Mia Mottley · Miky Lee · Milli · Monica Musonda · Monica Simpson · Moud Goba · Naja Lyberth · Nana Darkoa Sekyiamah · Naomi Long · Narges Mohammadi · Nathalie Becquart · Nazanin Zaghari-Ratcliffe · Nigar Marf · Niloufar Bayani · Olena Zelenska · Oleksandra Matviitxuk · Ona Carbonell · Ons Jabeur · Park Ji-hyun · Reema Juffali · Roya Piraei · Roza Salih · Salima Mukansanga · Sally Scales · Samrawit Fikru · Sandy Cabrera Arteaga · Sandya Eknelygoda · Sanjida Islam Choya · Sarah Chan · Sepideh Qolian · Simone Tebet · Sirisha Bandla · Sneha Jawale · Suvada Selimović · Taisia Bekbulatova · Tamana Zaryab Paryani · Tarana Burke · Velia Vidal · Velmariri Bambari · Victoria Baptiste · Wegahta Gebreyohannes Abera · Jana Zinkevytx · Julia Paievska · Julia Satxuk · Yulimar Rojas · Zahra Joya · Zahra Mohammadi · Zar Amir Ebrahimi · Zhou Xiaoxuan · Emakumeak euren ilea mozten · Layli
...
<< 2021 - 2023 >>