Salamancako probintzia

Salamanca
Gaztela eta Leon
Salamancako bandera

Salamancako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaGaztela eta Leon
HiriburuaSalamanca
ISO 3166-2ES-SA
Espainiako Gorteak
Kongresuan
4 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
40°50′N 6°00′W / 40.83°N 6°W / 40.83; -6
Azalera12.349 km² Espainiaren % 2,45
Demografia
Biztanleria353.404 biztanle (2008)
Espainiaren % 0,77
Dentsitatea28,62 bizt/km²
Herritarrasalamancar
www.dipsanet.es

Salamanca Espainiako mendebaldeko probintzia bat da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegokoa. Portugalgo mugan dago. 2006an, 353.110 biztanle zituen probintziak. Hiriburua Salamanca da; eta beste hiri nagusiak, Béjar, Ciudad Rodrigo, Peñaranda de Bracamonte eta Vitigudino.

Geografia

Béjar
El Salvador eliza, Béjar

Iparraldean, Zamora, ipar-ekialdean, Valladolid, ekialdean, Ávila, hegoaldean, Cáceres, eta, mendebaldean, Douro eta Beira Interior Norte eskualdeak (Portugal) ditu mugakide.

Iparraldea eta mendebala lauak dira; hegoaldea eta hego-ekialdea, aldiz, menditsuagoak. Probintziaren hegoaldean, aipatzekoak dira Béjarko mendialdea (Trampal, 2.443 m; Calvitero, 2.395 m), Peña de Franciatik (1.723 m) Peña Gudinaraino (1.189 m) luzatzen den mendialdea eta Gatakoa (1.364 m Jañona mendian).

Hidrografiari dagokionez, Duero ibai-arroari dagozkio Salamancako probintziako ibai guztiak. Tormes, Agueda eta Yeltes dira ibai nagusiak, eta Santa Teresa, Saucelle, Aldeadavila eta Agueda urtegi garrantzitsuenak.

Klima kontinentala da erabat: uda bero lehorrak eta negu hotzak. 400-500 mm euri-ur biltzen da urtean, batez beste.

Mendialdeko baso nagusiak gaiztanadiak dira, eta arteak, artelatzak, haritzak eta pinuak aldatzen dira iparraldean.

Ekonomia

Ekonomiari dagokionez, nekazaritza da baliabide nagusia. Garia, garagarra, lekadunak, azukre-erremolatxa eta bazkarako landareak dira labore nagusiak. Garrantzitsua da, halaber, abere-hazkuntza (ardi-, behi-, zezen-, zerri- eta zaldi-azienda). Industria (urtegietan egokitutako indar-etxeak, janari-industria, kimika-industria) ez dago oso garatua, baina Salamancan, Béjarren eta beste zenbait hiritan baizik ez da aipagarria. Garrantzitsua da, bestalde, lurpeko aberastasunen ustiapena (eztainu- eta wolfram-hobi oparoak).

Demografia

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Salamancako udalerrien zerrenda»

Kultura

Gaztelania da hizkuntza nagusia, baina Extremadurako hizkuntzaz mintzatzen dira probintziaren hego-mendebaldeko herri batzuetan. Ipar-mendebaldean, berriz, leonerazko hiztun batzuk ere badira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Salamancako Diputazioaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q71080
  • Commonscat Multimedia: Province of Salamanca / Q71080

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 150082206
  • BNE: XX4575412
  • BNF: 11947803m (data)
  • GND: 4415840-3
  • LCCN: n79038537
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BDCYL: 117
  • Lekuak
  • OSM: 349029
  • INE: 37
  • Wd Datuak: Q71080
  • Commonscat Multimedia: Province of Salamanca / Q71080


Espainia Espainiako probintziak Espainia

ArabaAlbaceteAlacantAlmeríaAsturiasÁvilaBadajozBalear UharteakBartzelonaBizkaiaBurgosCáceresCádizCastellóCeutaCiudad RealCoruñaCuencaErrioxaGipuzkoaGironaGranadaGuadalajaraHuelvaHuescaJaénKantabriaKordobaLas PalmasLeónLleidaLugoMadrilMálagaMelillaMurtziaNafarroaOurensePalentziaPontevedra • Salamanca • SegoviaSevillaSoriaTarragonaTenerifeko Santa CruzTeruelToledoValentziaValladolidZamoraZaragoza