Peña de Francia

Peña de Francia
Datu orokorrak
Garaiera1.723 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak40°30′46″N 6°10′08″W / 40.5128°N 6.1689°W / 40.5128; -6.1689
MendikateaSierra de Francia
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Salamancako probintzia

Peña de Francia, 1728 metroko garaiera duen mendi bat da,[1] Espainian, Gaztela eta Leon erkidegoan eta Salamancako probintzian dagoena. Erdialdeko Sistemaren zati den Sierra de Francia mendilerroko mendirik garaienetako bat da.[2]

Toponimia

Francia toponimoa, antza denez, garai batean, XI. mendean, lur hauetan egin ziren frantsesen birpopulazioen ondorioa da.[3] Horren ondorioz Francia toponimo ugari gelditu dira lurraldean, baita ere abizen frantses batzuk. Kondairan jatorri horren aztarnak gelditu dira. Esaterako, nahiz eta asko beranduagoko izan, Andre Mariaren irudia jatorri horren ikasle batek aurkitu omen zuen, Simon Vela, 1434an.[4]

Geografia

Peña de Francia, El Cabaco herriaren lurraldean dago, non erromatar finkapen bat eta antzinako urre meatzeak izan ziren Las Cavenes ere aurkitzen diren. Urrea, inguru guztiko apaindura tipikoan aurki daiteke. Bere tontorretik, iparralderantz, Campo Charro deritzon lautada guztia ikus daiteke, ekialderantz, Tamameseko Mendilerroa, eta Gabriel eta Galanen uharka hegoalderantz, mendilerro beraren gainontzeko mendiez gain. Mendia iparraldetik inguratuz, azken hamarkada honetan, interes turistiko landatarreko gune bihurtu diren herriak daude, La Alberca kasu.

Landaredia

Landaredia alturarekin aldatzen doa:

  • Beheko aldean ariztiak, Quercus pyrenaica, eta pinudiak, pino silvestre, ditugu. Suteak direla eta, zuhaitz gehienak berbasotzearen ondoriozkoak dira. Beste espeziak , Erica arborea eta Erica australis dira. Garoak ugariak dira.
  • Erdi mailan sasiak aurkitzen ditugu: Cytisus oromediterraneus, Echinospartum eta Pterospartum tridentatum.
  • Goikaldea, tontorretik gertu, ia landaretzarik gabe dago, harrizkoa baita.

Fauna

Espezie ikusgarrienak hegazti harrapariak eta Piriniotar basahuntzak dira.[2]

Erlijioa

Gailurrean Santutegiaren gune arkitektonikoa dago. Bere birjina beltza oso ezaguna da eta oso gurtua Salamanca probintzia osoan. Neguan, ia ez dago bertara iristeko modurik, elurraren ondorioz. Turista ugari joaten dira bertara udako hilabeteetan, horietako asko erromes kristauak. Santutegiaz gain, ostatu bat, fraideen komentu bat eta telekomunikazioen errepikagailu bat ere baditu.

Iruditegia

  • Campo Charroren ikuspegia.
    Campo Charroren ikuspegia.
  • Andre Maria beltz kolorekoa da.
    Andre Maria beltz kolorekoa da.
  • Neguan ez da erraza igotzea.
    Neguan ez da erraza igotzea.
  • Aitza El Cabacotik ikusita.
    Aitza El Cabacotik ikusita.
  • Goiko aldean landaredia eskasa da.
    Goiko aldean landaredia eskasa da.

Erreferentziak

  1. https://www.mendikat.net/com/mount/10269
  2. a b https://viajeconpablo.com/pena-de-francia/
  3. http://www.hernandezrabal.com/espana/castillaleon/salamanca/penadefrancia.htm
  4. http://www.salamancaemocion.es/es/destinos/sierra-de-francia/te-interesa/la-pena-de-francia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2438981
  • Commonscat Multimedia: Peña de Francia / Q2438981

  • Wd Datuak: Q2438981
  • Commonscat Multimedia: Peña de Francia / Q2438981