Huelvako probintzia

Huelva
Andaluzia
Huelvako bandera

Huelvako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaAndaluzia
HiriburuaHuelva
ISO 3166-2ES-H
Espainiako Gorteak
Kongresuan
5 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
37°40′00″N 7°00′00″W / 37.666666666667°N 7°W / 37.666666666667; -7
Azalera10.148 km² Espainiaren % 2,01
Demografia
Biztanleria507.915 biztanle (2008)
Espainiaren % 1,1
Dentsitatea49,79 bizt/km²
HerritarraHuelvatar
www.diphuelva.es

Huelva Espainiako probintzia bat da. Andaluziako autonomia erkidegoan kokatuta dago eta hango probintziarik mendebaldekoena da 2006. urtean, probintziak 492.174 biztanle zituen. Hiriburua Huelva hiria da.

Geografia

Muga hauek ditu: Badajozko probintzia, iparraldean; Sevillako probintzia, medebaldean; Cadizko probintzia, hego-mendebaldean, Ozeano Atlantikoa, hegoaldean, eta Portugal, ekialdean.

Udalerri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: «Huelvako udalerrien zerrenda»
Zbk.
Udalerria
Biztanleria (2009)
% Probtz. (2009)
1 Huelva
148.806
28'98%
2 Lepe
25.886
5'04%
3 Almonte
21.782
4'24%
4 Isla Cristina
21.324
4'15%
5 Ayamonte
20.334
3'96%
6 Moguer
19.569
3'81%
7 Aljaraque
17.960
3'50%
8 Cartaya
17.905
3'49%
9 Punta Umbría
14.708
2'86%
10 Bollullos Par del Condado
13.891
2'71%

Historia

Greziar eta erromatar autoreek aipatzen zuten Huelva hiria, Onuba izenaz, metal merkataritzako gune garrantzitsua baitzen. 713. urtean musulmanek hartu zuten hiria, eta Welba izena eman zioten. Kaliferria desegin zenean (1032), taifa erresuma bat eratu zen bertan, Saltes, Silves, Niebla eta Huelva bera biltzen zituena. Taifa erresuma hori, 1051n, Sevillako taifak bereganatu zuen. Alfontso X.ak Niebla hartu izanaren ondorioz (1261), Gaztelaren mendeko bihurtu zen Huelva. XVI. mendean, eta Amerika konkistatu berriarekiko merkataritzaren eraginez, ekonomia hazkuntza handia ezagutu zuen Huelvak.

Ondarea

Hiriburuko San Pedro eliza mudejarra da, eta bertan zegoen mezkitaren aztarnak gorde ditu. Probintziako Arkeologia Museoak historiaurreko, erromatar eta, batez ere, musulman artearen aztarnak bildu ditu.

Ekonomia

Arrantza Huelvako probintziako jarduera ekonomiko nagusietakoa da. Irudian, Isla Cristinako portua.

Ekonomia jarduera nagusiak hauek dira: lehorreko laborantza (laboreak, mahatsa, olibondoak, etab.); arrantza; abeltzaintza (ardiak, zerriak); meategiak (kobrea, Riotinto, La Zarra eta Tharsisen; manganesoa, Almonasteren); industria (petrokimika, La Rabida-n; arrain kontserbak; ardogintza; metalgintza; kimika). Hiriburuan arrantzarako eta meatze garraiorako portu garrantzitsua dago.

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Huelvako Diputazioaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q95015
  • Commonscat Multimedia: Province of Huelva / Q95015

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 158271777
  • BNF: 119870842 (data)
  • GND: 4089291-8
  • LCCN: n80040689
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 348995
  • TGN: 7002823
  • INE: 21
  • Wd Datuak: Q95015
  • Commonscat Multimedia: Province of Huelva / Q95015
  • i
  • e
  • a
Andaluziako probintziak
AlmeríaCádizGranada • Huelva • JaénKordobaMálagaSevilla
Espainia Espainiako probintziak Espainia

ArabaAlbaceteAlacantAlmeríaAsturiasÁvilaBadajozBalear UharteakBartzelonaBizkaiaBurgosCáceresCádizCastellóCeutaCiudad RealCoruñaCuencaErrioxaGipuzkoaGironaGranadaGuadalajara • Huelva • HuescaJaénKantabriaKordobaLas PalmasLeónLleidaLugoMadrilMálagaMelillaMurtziaNafarroaOurensePalentziaPontevedraSalamancaSegoviaSevillaSoriaTarragonaTenerifeko Santa CruzTeruelToledoValentziaValladolidZamoraZaragoza