Plentziako geltokia

43°24′06″N 2°56′47″W / 43.401741°N 2.946386°W / 43.401741; -2.946386
Plentzia
Geltokiaren gaur egungo sarbidea.
Map
Kokapen mapa
Lineak
Geltoki-burua  Bilboko metroaren 1. linea  Urduliz »
Kokapena
HelbideaGeltoki kalea, 1; 48620
UdalerriaPlentzia,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaPLE
Gunea3. gunea
Irekiera1893ko irailaren 15
1995ko azaroaren 11
2017ko apirilaren 10[1]
Itxiera2015eko apirilaren 2a[2]
Bidaiariak459.203 (2017)[3]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakPertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi Bizikleta 
Nasak2
Trenbideak3
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaBilboko metroaren 1. linea  Etxebarri Plentzia
BizkaibusA3451  AreetaArmintza
A3499  Plentzia ↔ Gorliz
BestelakoakTaxi  Taxi
Bizikleta  Bizimeta

Plentzia Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerrian dagoena. Jatorrizko tren geltokia 1893ko irailaren 15ean ireki zen, eta gaur egungoa 1995ko azaroaren 11n, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean dago. Udalerriko geltoki bakarra da eta 1. linearen geltoki-burua da.

Plentziako itsasadarraren ezkerraldean kokatuta, bertatik herriko erdigunera ailegatzeko oinezkoentzako zubia dago, Geltokiko zubia izenekoa.

Geltokia eta Urdulizko geltokiaren arteko tartea trenbide bakarrekoa da, eta Bilboko metroaren luzeena da, bost minutuko iraupenarekin.

Sarbideak

Geltokiak sarbide bakarra du, Geltoki kalean arrapala eta eskaileraz hornitutakoa. 2015eko apirilaren 2ra arte, sarbidea  BI-2122  errepidean zegoen, baina 2017ko apirilaren 10era arte egindako lanen ondoren, sarbide berria eraiki zen Geltoki kalean, eta sarbide zaharra itxi zen.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Taxi Bizikleta Sarbide irisgarria  Geltoki kalea, 1

Historia

Plentziako geltokia 1893ko irailaren 15ean ireki zen lehen aldiz, Areetatik Plentziarako Burdinbide Konpainiaren eskutik. Areetan Bilbotik Areetarako Burdinbidearekin lotura zegoen, eta 1901. urtetik aurrera Bilbo eta Plentzia arteko bidaiak burutzen hasi ziren.[4]

1947an Bilbo-Plentzia trenbidea Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS) (Bilboko Hiri inguruko Trenbide eta Garraioak) enpresa sortu berrira pasa zen. Ordurako geltokia elektrifikatuta zegoen. FTS-k trenbidea ustiatzen zuela, 1970ean Plentzia eta Urdulizko geltokien artean tren istripu handia jazo zen, 33 hildako izan zirela.[5]

1977ko abenduaren 30ean, FTS-k zituen oztopo ekonomikoak zirela medio, trenbidearen ustiapena Espainiar estatuko FEVE enpresa publikora pasa zen, eta hurrengo urteko abenduaren 15ean Eusko Kontseilu Nagusiaren esku gelditu zen. 1982ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzak sortutako Eusko Trenbideak enpresak hartu zuen lekukoa.

Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Garraio Partzuergoari eman zion Bilbo eta Plentzia arteko trenbidea, Bilboko metroaren 1. linea sor zezan. Hala, 1995eko azaroaren 11tik aurrera Plentziako geltokia Bilboko metroaren parte da. Aintzinako tren geltoki parean, hura mantenduta, estalpeko geltoki berria eraiki zen.

2015eko apirilaren 2an geltokia zerbitzuz kanpo utzi zen, Urdulizen zegoen pasonibela kendu eta Urdulizko geltokia lurperatzeko lanen ondorioz. Metro zerbitzua ordezkatzeko Plentzia eta Sopelako geltokien artean autobus zerbitzua eskaini zen.[6]

2017ko apirilaren 10ean Sopela-Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.[7] Geltokia berrirekitzearekin batera sarbide eta bestibulu berriak estreinatu ziren, eta aurreko sarbidea itxi zen.

2018ko irailaren 16an Areeta-Plentzia trenbidearen 125. urteurrena ospatu zuen Metro Bilbaok, Aurrera izeneko 1898ko lurrunezko tren-makina trenbidean ezarriz eta Plentziako geltokia arte oroitzapenezko bidaia eginez.[8][9]

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Gainera, Geltokiko zubia gurutzatuz Bizimeta bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoaren Plazatxoa izeneko mailegu puntua dago. Hurrengo autobus lineak geralekuetatik pasatzen dira:

 4202 Geltokia (Metro)

  • i
  • e
  • a
 A3451  Areeta → Armintza
LEIOA
Santa Ana
GETXO
Eduardo Coste • Bizkaia Zubia • Zugazarte 2 Marítimo • Zugazarte 38 Reparadoras • Zugazarte 54 Triángulo • Algortako etorbidea 12 Regoyos • Algortako etorbidea 16 Txomintxu • Algortako etorbidea 32 San Ignacio • Algortako etorbidea 74 Kasinoa • Telletxe 40 • Bidezabal Metro  • Bidezabal Venancios
BERANGO
Sabino Arana 24  • Landaia Anbulatorioa
SOPELA
Urgitxieta  • Zipiriñe Akilino Arriola • Eliza • Atxabiribil Bidegurutzea • Ander Deuna Baseliza
BARRIKA
Goierri • Azalakopozo Bideondo • Ziarreta Cantábrico • Zahar egoitza • Larretxe • San Telmo
PLENTZIA
Geltokia Metro  
GORLIZ
Gandia • Kautela Gandia Goikoa • Mungia Bidea
PLENTZIA
Plentzia Biribilgunea
GORLIZ
Portua • Puente Busterri Aterpetxea • Andra Mari 5 • Elexalde Udaletxea • Sertutxe • Orabille
LEMOIZ
Agarrabesko • Irubide • Olalde • Urizar Pilotalekua • Zubitxu Hilerria • Urizar Pilotalekua • Olalde • Goiko Errota • Urondo


 4322 Geltokia (Metro)

  • i
  • e
  • a
 A3499  GORLIZ → PLENTZIA
GORLIZ
Aitzondo Ospitalea • Aringoetxe Begoña Jatetxea • Urezarantza Entrepinos • Kiroldegia • Elexalde Udaletxea • Itsasbide Caja Laboral
PLENTZIA
Puente Busterri Aterpetxea • Portua • Plentzia Biribilgunea • Mungia Bidea 14
GORLIZ
Kautela Gandia Goikoa • Gandia
PLENTZIA
Geltokia Metro  
  • i
  • e
  • a
 A3499  PLENTZIA → GORLIZ
PLENTZIA
Geltokia Metro  
GORLIZ
Gandia • Kautela Gandia Goikoa • Mungia Bidea
PLENTZIA
Plentzia Biribilgunea
GORLIZ
Portua • Puente Busterri Aterpetxea • Andra Mari 5 • Elexalde Udaletxea • Kiroldegia • Urezarantza Entrepinos • Aringoetxe Begoña Jatetxea • Aitzondo Ospitalea


 4331 Geltokia (Metro)

  • i
  • e
  • a
 A3451  Armintza → Areeta
LEMOIZ
Armintzekalde • Urondo • Goiko Errota • Olalde• Urizar Pilotalekua • Zubitxu Hilerria • Urizar Pilotalekua • Olalde • Irubide • Agarrabesko
GORLIZ
Orabille • Sertutxe • Elexalde Udaletxea • Itsasbide Caja Laboral • Puente Busterri Aterpetxea
PLENTZIA
Portua • Plentzia Biribilgunea • Mungia Bidea 14
GORLIZ
Kautela Gandia Goikoa • Gandia
PLENTZIA
Geltokia Metro  
BARRIKA
San Telmo • Larretxe • Zahar egoitza • Ziarreta Cantábrico • Azalakopozo Bideondo • Goierri
SOPELA
Ander Deuna Baseliza • Atxabiribil Bidegurutzea • Eliza • Zipiriñe Akilino ArriolaUrgitxieta  
BERANGO
Landaia AnbulatorioaSabino Arana 21  
GETXO
Bidezabal Venancios • Bidezabal Metro  • Ollaretxe 33 El Redentor • Los Chopos 93 Getxo 1 • Los Chopos 51 Fadura • Los Chopos 45 • Los Chopos 35 • Los Chopos 11 Las Ardillas • Zugazarte Triángulo • Zugazarte 35 Reparadoras • Areetako 9 ElizaBizkaia Zubia • Eduardo Coste

Bidaiariak

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[10]

Plentziako geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 1998-2017 (mila bidaiari)

2015eko apirilaren 2an Sopela-Plentzia tartea zerbitzuz kanpo utzi zen, Urdulizen zegoen pasonibela kendu eta Urdulizko geltokia lurperatzeko lanen ondorioz.

2017ko apirilaren 10ean Sopela-Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.

Argazki galeria

  • 2017an martxan jarritako sarbide berria.
    2017an martxan jarritako sarbide berria.
  • Geltokiaren eraikina.
    Geltokiaren eraikina.

Erreferentziak

  1. Metro Bilbao. «Bus Sopela-Plentzia. Ordutegien aldaketa» (Noiz kontsultatua: 2017-07-20).
  2. Metro Bilbao. «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
  3. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  4. SpanishRailway. «Ferrocarril de Bilbao a Las Arenas y Plencia» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
  5. hiru.com. «Tren Bilbao-Plentzia» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
  6. Metro Bilbao. «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean» (Noiz kontsultatua: 2015-03-26).
  7. Metro Bilbao. «Bus Sopela-Plentzia. Ordutegien aldaketa» (Noiz kontsultatua: 2017-07-20).
  8. (Gaztelaniaz) «Línea Areeta-Plentzia: 125 años de ‘chacachá’. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
  9. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. «FV104. Aurrera lurrunezko tren-makina. EMSIME» apps.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
  10. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • Bilboko metroaren webgunea
  • Bizimetaren webgunea
  • Bizkaibusen webgunea
  • i
  • e
  • a
Bilboko metroa Bilboko metroaren 1. linea  Etxebarri - Plentzia
Plentzia • UrdulizSopelaLarrabasterraBerangoIbarbengoaBidezabalAlgortaAiboaNeguriGobelaAreetaLamiakoLeioaAstrabuduaErandio • Lutxana • San IgnazioSarriko • Deustu • Santimami/San MamésIndautxuMoyuaAbandoZazpikaleak/Casco ViejoSantutxuBasarrateBolueta • Etxebarri
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3034981
  • Commonscat Multimedia: Estación de Plentzia / Q3034981

  • Wd Datuak: Q3034981
  • Commonscat Multimedia: Estación de Plentzia / Q3034981