Metro Bilbao

Metro Bilbao S.A.
MotaEnpresa publikoa
SektoreaMetro (garraiobidea)
Sorrera1993ko otsailaren 18a
SortzaileaEuskal Trenbide Sarea eta Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EgoitzaNafarroa Kalea, 2; 48001 Bilbo
PresidenteaJose Luis Bilbao Eguren
MerkatuakBilboaldea eta Uribe Kosta
Webguneahttp://www.metrobilbao.eus
Artikulu hau Metro Bilbao S.A. enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilboko metroa».

Metro Bilbao S.A. Bilboko metroa kudeatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak eratutako sozietate anonimoa da. Bilboko metroa kudeatu eta ustiatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak bere gain hartzen ditu. 1993ko otsailaren 18an eratu zen, eta 1992ko azaroaren 12an BGPak egindako bilkuran onartu ziren Estatutuek arautzen dute.

Gaur egun, Metro Bilbao S.A. k Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak ustiatzen ditu. Bestalde, Euskotrenek Metro sareko 3. linea ustiatzen du. Proiektuan dauden lineei dagokienez, 4. linea Euskotrenek eta 5. linea Metro Bilbao S.A.k ustiatuko omen dituzte.

Administrazio Kontseilua

Administrazio Kontseilua enpresaren administrazio-organoa da, eta hurrengoez osatuta dago:[1]

Presidentea

  • Jose Luis Bilbao Eguren, Bizkaiko Ahaldun Nagusia.

Presidenteordea

  • Antonio Aiz Salazar, Eusko Trenbideak sozietatearen presidentea.

Kontseilariak

  • Ibon María Areso Mendiguren, Bilboko alkatea.
  • Itziar Garamendi Landa, Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio saileko ahalduna.
  • Pedro María Hernando Arranz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Aurrekontu sabilburuordea.
  • Miren Izaskun Iriarte Irureta, Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea.
  • Ricardo Ituarte Azpiazu, Santurtziko alkatea.
  • Imanol Landa Jauregi, Getxoko alkatea.
  • Manuel Leza Olaizola, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren zuzendaria.
  • María Almudena Ruiz de Angulo del Campo, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendaria.

Idazkari ez kontseilaria

Egoitzak

Egoitza nagusia

Metro Bilbao S.A.ren egoitza nagusia Bilboko Metroaren egoitza da, Bilboko Nafarroa kaleko 2. zenbakian kokatuta dagoena. Egoitza honetan Aginte Mahai Nagusia (PMC siglez ezaguna) dago, non Metro sarearen funtzionamendua zuzendu, kontrolatu eta gainbegiratzen den. Aginte Mahai Nagusia uholde, sabotai eta istripuetatik babesteko neurriez hornituta dago.[2] Bestalde, Arizko kotxetegietan Aginte Mahai Erredundantea eraikitzen ari da, 2019ko amaieran martxan jarriko dena.[3]

Bezeroei arreta egiteko bulegoak

2017ko azaroaren 7an Bizkaiko Garraio Partzuergoak hamaika Bezeroen Arretarako Bulego integral jarri zituen martxan. Metro Bilbao S.A.k kudeatutakoak hurrengoak dira:[4]

Ikus, gainera

  • Bilboko metroa
  • Bilboko metroaren 1. linea
  • Bilboko metroaren 2. linea
  • Bilboko metroaren 5. linea

Erreferentziak

  1. Metro Bilbao erakundearen egitura http://www.metrobilbao.net/eu/conocenos-eu/organizacion-eu/nuestra-estructura-eu[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Instalazioak eta euskarri teknologikoa | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).
  3. (Gaztelaniaz) Libre, Vía. «Metro Bilbao contará con un puesto de mando redundante en 2019» www.vialibre-ffe.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-11).
  4. Erakundeen arteko akordio bati esker, garraio publikoko 11 Bezeroaren Arretarako Bulego (BAB) integral izango ditu Bizkaiak. | bizkaiko garraio partzuergoa - consorcio de transportes de bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-31).

Kanpo estekak

  • Biboko Metroaren ataria
  • Bizkaiko Garraio Partzuergoaren ataria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3307439
  • Wd Datuak: Q3307439
  • i
  • e
  • a
Bizkaiko garraioa
Errepideak
Bizkaiko errepideen zerrenda | Interbiak
Autobusak
Burdinbideak
Itsas garraioa
Aerodromoak
Bestelakoak
Guneak
1. gunea | 2. gunea | 3. gunea | 4. gunea | 5. gunea