Odon Apraiz

Odon Apraiz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOdón Apraiz Buesa
JaiotzaGasteiz, 1896ko martxoaren 5a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1984ko irailaren 12a (88 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Ángel Apraiz
    Ricardo de Apraiz y Buesa (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, historialaria, artxibozaina, museologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Literaturaren Zubitegia: 462

Odon Apraiz Buesa (Gasteiz, Araba, 1896ko martxoaren 5a - ib., 1984ko irailaren 12a) euskal idazlea, politikaria, euskal hizkuntzalaria eta ikerlaria izan zen.[1] Odon Apraiz Saenz de Elburgo politikari liberalaren semea izaki, zortzi anai-arrebatan bosgarrena izan zen. Salamancan eta Madrilen egin zituen Historiako lizentziatura eta doktoretza. 14 urte zituela hasi zen euskaraz ikasten. Hainbat aldizkaritan idatzi zuen.

Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa izan zen, baita ohorezko kidea ere 1968tik. Parisko hizkuntzalaritza elkarteko kide ere izan zen. Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.

Gasteizko ikastola batek Odon Apraiz izena du, haren omenez.

Odon Apraiz politikan

Odon Apraiz gaztetan, 36ko gerraren aurreko urtetan, Gasteizko Eusko Abertzale Ekintzako kidea izan zen, bera anaia Luis Apraiz bezala.[2] Alderdiaren zenbait aldizkaritan euskaraz idazten zuen.[3] Frankistek fusilatutako Isaac Puente sendagile anarkistaren lagun mina izan zen.

Odon Apraizek egin zuen Internazionala abesti sozialistaren aurreneko itzulpena euskarara. Bere militantzia zela eta, Arabako beste zenbait ekintzaile bezala errepresaliatua izan zen Frankismoan.

Lanak

Poesia

  • Egunen bidean (1994, Karmel)

Saiakera

  • El vascuence en Vitoria y Álava en la última centuria (1850-1950) (1976, Arabako Foru Aldundia)

Erreferentziak

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Odon Apraiz Buesa. .
  2. Odón Apraiz Buesa
  3. Gasteiztar euskaltzailea

Kanpo estekak

  • Odon Apraiz "Bidegileak" bilduman
  • Odon Apraiz literaturaren zubitegian
  • Endrike Knör: «In Memoriam Odon Apraiz Buesa (1896-1984)», Euskera, Euskaltzaindia, 30. liburukia (1985, 2), 691-696. orrialdeak. ISSN 0210-9689
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q3349402


  • i
  • e
  • a
1983 Manuel Lekuona  • 1984 Odon Apraiz  • 1985 Jorge de Riezu  • 1986 Andres Eliseo Mañarikua  • 1987 Justo Garate  • 1988 Manuel Laborde  • 1989 Eugène Goienetxe  • 1990 Gerardo López de Gereñu  • 1991 Karlos Santamaria  • 1992 Bernardo Estornes  • 1993 Francisco Salinas Quijada  • 1994 Iratzeder  • 1995 Adrian Zelaia  • 1996 Jorge Oteiza  • 1997 Micaela Portilla  • 1998 Jose Maria Jimeno Jurio  • 1999 Piarres Xarriton  • 2000 José Miguel Azaola  • 2001 Jose Ignacio Telletxea  • 2002 Armando Llanos  • 2003 Jesus Atxa  • 2004 Jean Haritxelhar  • 2005 Elias Amezaga  • 2006 Mentxu Gal  • 2007 Sabin Salaberri  • 2008 Montxo Armendariz  • 2009 Txomin Peillen  • 2010 Jose Antonio Arana  • 2011 Jose Luis Ansorena  • 2012 Soledad Silva  • 2014 Antxon Agirre  • 2015 Joan Mari Torrealdai  • 2016 Jean-Louis Davant  • 2017 Fermin Leizaola  • 2018 Maria Jose Azurmendi  • 2019 Xabier Amuriza  • 2020 Jose Ramon Etxebarria  • 2021 Jon Bagues  • 2022 Enkarni Genua  • 2023 Iñaki Martinez de Luna