Bernardo Estornes

Bernardo Estornes

Bizitza
JaiotzaIzaba, 1907ko maiatzaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1999ko abuztuaren 10a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Idoia Estornes Zubizarreta
    Mikel Garikoitz Estornés Zubizarreta (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Mariano Estornes Lasa
    Jose Estornes Lasa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakentziklopediagilea, idazlea eta poeta
Jasotako sariak
ikusi
  • Manuel Lekuona Saria  (1992)
KidetzaEuskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 328

Bernardo Estornes Lasa (Izaba, Nafarroa, 1907ko maiatzaren 11Donostia, 1999ko abuztuaren 10a) kulturagilea eta euskal idazlea izan zen.

Halaber, Mariano eta Jose anaiak izan zituen. Marianorekin batera Auñamendi argitaletxea sortu zuen 1933an.

Biografia

Aita Bernardo Estornes Anaut eta ama Eleuteria Lasa Anaut zituen. Umetan Erronkariko ibarran bizi zen, non ama eta izekoek denda zuten.

1922an Zaragozara joan zen ikastera. Hantxe Mariano anaia eta izeko batekin bizi zen erronkariar batek zuen ostatuan. Familiakoek 1924an heldu ziren Zaragozara, Izabako denda saldu eta Zaragozan beste bat erosi zutenean.

Zaragozan euskara ikasi eta Erronkariko ibarraren historia ikertu zuen. 1927an Erronkari liburua argitaratu eta Eusko Ikaskuntzako kide bihurtu zen.

Iruñean Arturo Campion ezagutu zuen. Orduko bere ideiak foruzaleak ziren, Gamazadak bultzatuta. 1929an merkataritza-peritu bihurtu eta Eusko Ikaskuntzarentzat lanean hasi zen, laster Donostiako bulegoko zuzendari izendatua.

Donostian merkataritza akademia sortu zuen; han, ikasketak euskaraz egin zitezkeen. Eusko Ikaskuntzaren liburutegian Julio de Urquijori lagundu zion, Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV) aurrera ateratzeko.

1930eko irailean Bergaran V. Eusko Ikaskuntzaren Batzarrean parte hartu zuen. Lizarrako Estatutua sortzeko bileretan ere parte hartu zuen, orduan jeltzalea zelako.

Sortuberriak ziren ikastolentzako Sabin euskalduna liburua prestatu zuen, Agustin Zumalabek euskaratua. 1933an Historia del País Basco argitaratu zuen. Hori guztia egiteko, 1933 eta 1934 artean "Beñat Idaztiak" argitaletxea eta "Zabalkundea" bilduma sortu zituen.

1935 eta 1936 artean, Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco entziklopediaren berdin gidak eratu zuen.

Gerra Zibila hasi eta berehala, Donostian dago anaiekin. Bitartean, Izaba bere jaioterrian falangistak Estornes anaien bila zebiltzan. Donibane Lohizunera irailaren 8an itsasontziz alde egin baino lehen, Arturo Campion bisitatu zuen, hau hilzorian zegoela. Bearnoko lehengusinak anaiak Billèren babestu zituen, Pauetik gertu. Urte hartako neguan, Alfonso, Mariano eta Bernardo anaiak Lillen espetxeratuak izan ziren.

1938an egoera politikoa zela eta Europa utzi eta Amerikara ihes egitea erabaki zuen. 1939ko azaroaren 8an Pauen Ignacia Zubizarreta ezkondu eta Marseille aldera joan ziren abenduan. Handik Santiago de Chilera ailegatu ziren 1940ko urtarrilaren 4an. Hantxe Txileko presidentea zen euskal jatorriko Pedro Aguirreren laguntza izan zuen.

1940eko azaroan alaba bat izan zuen. Txilen bertan 1941ean "Batasuna" eta 1943ean "Euzkadi" aldizkariak argitaratu zituen. 1946an beira birziklatzeari ekin zion enpresa sortu zuen. 1952an Ekin argitaletxeak Estética vasca argitaratu zuen.

1958an familia eta Mariano Estornes anaia Donostiara itzuli ziren. Hantxe Auñamendi bilduma argitaratu zuen, hasieran eta 1962ra arte Itxaropena argitaletxearen laguntzaz.

1966an euskaltzain eta Buenos Airesko Instituto Americano de Estudios Vascos erakundearen kide bihurtu zen. Bere bizitzaren azken urteetan Auñamendi Entziklopedia lantzeari ekin zion.

1992an Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.

Lanak

Narrazioa

  • Sabin euskalduna. Beñat Idaztiak (1931, Eusko Argitaldaria)
  • Cuentos roncaleses, poemas y otras cosas navarras (1980, Auñamendi)

Poesia

  • Kixmi-ren kantua - El Cantar de Kixmi (1982, Auñamendi)
  • El Cantar de Roncesvalles y otros Poemas navarros (1979, Auñamendi)

Ikus, gainera

  • Nafarroako idazleak
  • Euskal Herriko idazle erdaldunak

Kanpo estekak

  • Bernardo Estornes Lasa literaturaren zubitegian
  • Beola, Ainhoa Bidegileak bilduma: Bernardo Estornes Lasa
  • i
  • e
  • a
1983 Manuel Lekuona  • 1984 Odon Apraiz  • 1985 Jorge de Riezu  • 1986 Andres Eliseo Mañarikua  • 1987 Justo Garate  • 1988 Manuel Laborde  • 1989 Eugène Goienetxe  • 1990 Gerardo López de Gereñu  • 1991 Karlos Santamaria  • 1992 Bernardo Estornes  • 1993 Francisco Salinas Quijada  • 1994 Iratzeder  • 1995 Adrian Zelaia  • 1996 Jorge Oteiza  • 1997 Micaela Portilla  • 1998 Jose Maria Jimeno Jurio  • 1999 Piarres Xarriton  • 2000 José Miguel Azaola  • 2001 Jose Ignacio Telletxea  • 2002 Armando Llanos  • 2003 Jesus Atxa  • 2004 Jean Haritxelhar  • 2005 Elias Amezaga  • 2006 Mentxu Gal  • 2007 Sabin Salaberri  • 2008 Montxo Armendariz  • 2009 Txomin Peillen  • 2010 Jose Antonio Arana  • 2011 Jose Luis Ansorena  • 2012 Soledad Silva  • 2014 Antxon Agirre  • 2015 Joan Mari Torrealdai  • 2016 Jean-Louis Davant  • 2017 Fermin Leizaola  • 2018 Maria Jose Azurmendi  • 2019 Xabier Amuriza  • 2020 Jose Ramon Etxebarria  • 2021 Jon Bagues  • 2022 Enkarni Genua  • 2023 Iñaki Martinez de Luna
  • i
  • e
  • a
1992–2000
2001–2010
2011–2020
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q2898950