Nafarroako patxoi

Nafarroako eper txakur
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Euskal Herria

Nafarroako patxoi edo eper txakurra[1] Euskal Herriko bertako ehiza-txakur arraza bat da, bereziki Nafarroa Garaia aldean aurkitu daitekena. Arraza galtzeko zorian dago eta zenbait ekimen burutzen ari da berreskuratzeko. Nafarroako Gobernuak izendapenari definizio ofiziala eman zion 2006ko agindu baten bidez[2]. Ez du ezagupenik nazioartean NFZren zerrendan.

Ezaugarriak

Nafarroako eper txakurra txakur erakuslea da ehiza xeherako, ehizaki iledun zein lumadunetarako, edozein lur motatan moldatzen dena, txori, untxi, erbi eta abar harrapatzeko egokia Ehizan trostan ibiltzen da, modu ordenatuan eta ehiztariaren ondo-ondoan.

Ezaugarri fisikoei dagokienez, besteak beste,m bularra zabala eta mardula du hanken artean tarte ederra dagoelarik. Isats zuzen eta lodia du. Belarriak eite altukoak eta txertatze zabalekoak begiaren lerroaren gainetik; lodiak dira eta aurrealdera erortzen dira, borobilduak, zapalak eta zabalak behean eta beheko ertza ere borobildua dutelarik.

Kolore ohikoenak dira zuria eta laranja kolorea, zuria eta gaztain kolorea, zuria eta beltza eta zuria eta gibel kolorea. Alde zurian beste kolorearen orbanak eta tantoak izaten dituzte. Hala ere, beste kolore batzuetakoak ere onarturik daude: kolore bakarrekoak, bikoak, bai eta hirukoak ere[2].

Gasteizko patxoia

Arraza bertsua Araba aldean ezaguna zen Gasteizko patxoi izenarekin, baina gaur desagertua dago[3]. Txakur erakusle sendo bat zen; ile motza zuen, eta ilajea, gaztaina-kolorekoa edo gorrixka; orban zuri batzuk ere bazituen kopetan, aurpegian, lepoan, aurreko hanketan, bularrean eta sabelean.

Erreferentziak

  1. Gran Enciclopedia de Navarra | PACHÓN NAVARRO. (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  2. a b Nafarroako Foru Komunitatea, NFK. «270/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Patxoi Nafarra zakur arrazari arrazaren eta lanen gaineko estandarra onartzen diona.» Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  3. Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila, Eusko Jaurlaritza. (2014). «Ehizaren liburua: Ehizatzeko Gaitasun Azterketarako Gidaliburua. Euskal Autonomia Erkidegoa (Zuzenduta) = Manual de caza: Guía para el Examen de Aptitud para cazar. Comunidad Autónoma del País Vasco (Corregido)» (PDF) www.euskadi.eus: 168. (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q39334
  • Commonscat Multimedia: Nafar eper txakurra / Q39334

  • Wd Datuak: Q39334
  • Commonscat Multimedia: Nafar eper txakurra / Q39334


  • i
  • e
  • a
Zaldi eta asto arrazak
Auritzeko zaldia • Enkarterriko astoa • Euskal Herriko mendiko zaldia • Lautzako zaldia • Nafar behoka • Pirinioetako astoa • Pottoka() • Zaldi montxinoaNafar zaldi
Behi arrazak
Hegaztiak
Ardi arrazak
Ahuntz arrazak
Txerri arrazak
Txakur arrazak
Erle motak
Euskal Herriko txakur arrazak  Euskal Herria
Euskal Herriko txakur arrazak
Euskal Herriko txakur arrazak

Enkarterriko billanoEnkarterriko billanukoEuskal artzain txakurra (aldaerak: iletsua eta Gorbeiakoa) • Euskal erbi txakurraKantauriko ur-txakurraLandetako Labrit txakurraNafar artzanoraNafarroako eper txakurra Piriniotar ardi txakurraPirinioetako mendiko zakurra