Nafar zaldi

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Nafar zaldia

Kontserbazio egoera: galdua


Jatorrizko herrialdea(k):
 Euskal Herria  Okzitania

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

† Nafar zaldia

Sinonimoak
Navarin. Navarrois. Tarbais. Tarbésan. Bigourdin

Nafar zaldia, frantsesez Navarin, Navarrois, Tarbais, Tarbésan edo Bigourdin deitua, Nafarroako zaldietan[1], seguraski nafar behokan edota pottokan, jatorria izan zuen eta egun desagertutako zaldi arraza bat izan zen. Bertako zaldi hauek kanpoko hainbat zaldi arrazekin, bereziki arabiar zaldiekin, gurutzatu zituzten mendetan arraza osatzen joateko. Arrazaren hedapena gehienbat Okzitaniako hego mendebaldea izan zen, Pirinioetako mendilerro azpiko ordeketan, Nafarroako Erresumaren Pirinioz iparraldeko lurretan barne. Hala ere arrazaren jatorria, Bearnon eta Nafarroa Beheran zein Bigorran kokatzen da.

Arraza ospe handiko zela zaldia izan zen Erdi Aroan eta Pizkundean. Baita XVIII. mendean ere. Zaldi txiki, gogor eta zaildu hau, bizi eta liraina, zaditeria arinerako oso erabilia izan zen. Gerra zaldi moduan ospetsu bilakatu zen Frantses armadaren aldetik. Era berean zaldi hauek zaldiketa klasikorako estimatuak izan dira esanekoak eta dotoreak zirelako.

Napoleon Bonaparteren armadak erruz erabiliako zaldiak izan ziren, eta orduan hasi ziren gurutzaketa masiboak lehen arabiar zaldiekin eta gero, 1833.en urtetik aurrera arraza garbiko ingeles zaldiekin abere hauen tamaina "hobetzeko". Soikik zalditeriaren beharrei begira eta arraza mantentzeko inolako asmorik gabe.

Gauzak horrela nafar zaldia izaeraz eta itxuraz aldatzen joan zen. Bereziki Tarbako zalditegien bultzadaz egin ziren aldaketa hauek berriro arabiar zaldiak zein ingeles zaldiak erabiliz zooteknia egitasmo zehatz bat jarraituz. Egitasmoa 1852. urtean amaitutzat eman zuten.

Era horretan nafar zaldiaren arraza apurka desagertuz joan zen XIX. mendean zehar. Azken finean, gurutzaketak arraza erabat eraldatzen joan ziren eta 1850. urtea arrazaren amaieratzat har daiteke. Orduan Tarbako zalditegiko abereak arraza garbiko ingeles zaldiek erabat ordeztu zituzten.

Arrazaren historia

Nafar zaldia Tarbako ordekaren produktu naturala dela esan da[2]. Bere jatorria, zalantzarik gabe, Nafarroan kokatzen da[1]. Bere ezaugarri on eta txarrak bertako eguraldi eta inguru naturaletik atera ziren. Baita bere jatorrian dauden zaldi arrazengatik. Bertakoak (Nafar behoka eta pottokak) zein arabiar zaldiak.

Ezaugarriak

Nafar behoka
Arabiar zaldia

Zaldia Euskal kulturan

Bertako zaldiek eragin handia izan dute Euskal Herriko kulturan. Labar artetik hasita, irudigintzan edo mitologian.

Erreferentziak

  1. a b https://web.archive.org/web/20090131210057/http://anaa.fr/angloarabe.php5?page=origine
  2. Sanson 1867, p. 136

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko egungo zaldi eta asto arrazak
Euskal Herritik desagertutako zaldi arrazak
Tarpan() • Przewalskii zaldia()• Nafar zaldia.
  • i
  • e
  • a
Euskal Herria
Europa
  • Alemania: Aegidienberger • Altmärkisches Kaltblut · Altwurttemberg zaldi · Oihan Beltzako zaldi
  • Austria: Abtenauer · Austriar odol beroko zaldi ·
  • Errusia: Kabarda zaldi· Anglo Karatxai zaldi ·
  • Espainia: Andaluziar zaldi · Aralusian · Hispano-Bretoi Zaldi · Paduretako zaldi
  • Belgika: Ardennes zaldi · Belgiar Draft · Belgiar Kirol Zaldi · Belgiar Odol Beroko Zaldi ·
  • Bretainia: Bretainiar zaldi ·
  • Bulgaria: Bulgariako bertako zaldi · Ekialdeko Bulgariako zaldi ·
  • Frantzia: Anglo-arabiar · Anglo-normandiarra · Arabiar-Boulonnais Zaldi · Auxois · Odol Garbiko Autre Que · Pertxeroi
  • Grezia: Andravida zaldi ·
  • Herbehereak: Arabiar-Frisiar·
  • Hungaria: Dahoman zaldi ·
  • Ingalaterra: Ingalaterrako odol garbiko zaldi · Thorough zaldi
  • Irlanda: Irish draught ·
  • Italia: Calabriar zaldi · Murgear zaldi ·
  • Katalan Herriak: Menorcako zaldi · Hispano-Bretoi zaldiKatalan zaldi
  • Korsika: Korsikar zaldi
  • Portugal: Alter real · Anglo-luso · Lusitano zaldia ·
  • Sardinia: Sardiniar Anglo-arabiar
  • Norvegia:
Amerika
  • Ameriketako Estatu Batuak: Abstang zaldi · Ameriketako zaldi albino · Ameriketako Bashkir zaldi · Ameriketako indiar zaldi · Appaloosa · Appaloosa kirol zaldi · Ameriketako Cream Draft zaldi · Ameriketako Drum zaldi · Ameriketako Quarter zaldi · Ameriketako Paint zaldia · Ameriketako Saddlebred zaldi · Ameriketako Spotted paso zaldi · Ameriketako Standardbred zaldi · Ameriketako Thoroughbred zaldi · Ameriketako Warmblood· Appendix Quarter Zaldi · Arabiar Appaloosa · Montana Travler · Morab zaldi · Virginia Highlander zaldi
  • Argentina: Argentinar anglo zaldi · Argentinar kreolo · Baguales zaldi ·
  • Bolivia: Andetako zaldi ·
  • Mexiko: Azteka zaldi ·
Asia
Ozeania
  • Australia: Australiar Stock zaldi · Australiar Draught · Australiar Warmblood ·
Afrika
Desagertutako etxekoturikoak
Desagertutako historiaurrekoak
Equus caballus arrazak eta motak: †Equus caballus antunensis · †Equus caballus germanicus · †Equus caballus torralbae · †Equus caballus gallicus · †Equus caballus arcelini · Equus ferus arraza eta motak: †Equus ferus gmelini · †Equus ferus solutrensis · †Equus ferus przewalski · Antzinako Equus espezieak: †Equus hydruntinus · †Equus fossilis · †Equus complicatus · †Equus conversidens · †Equus crinidens · †Equus francisci · †Equus lambei · †Equus namadicus · †Equus sivalensis · †Equus stenonis · †Equus cumminsii · †Equus excelsus · †Equus fraternus · †Equus giganteus · †Equus lambei · †Equus namadicus · †Equus niobrarensis · †Equus occidentalis · †Equus pacificus · †Equus parastylidens · †Equus pectinatus · †Equus scotti · †Equus sivalensis · †Equus yunnanensis · †Equus simplicidens · †Equus andium
  • (desagertuak przewalski zaldia izan ezik)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2962973
  • Commonscat Multimedia: Cheval navarrin / Q2962973

  • Wd Datuak: Q2962973
  • Commonscat Multimedia: Cheval navarrin / Q2962973