Kepa Sarasola

Kepa Sarasola

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1958ko urriaren 20a (65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaFelisa Verdejo
Doktorego ikaslea(k)Xabier Arregi Iparragirre
Iñaki Alegria Loinaz
Eneko Agirre
Koldo Gojenola
Gorka Labaka
Aingeru Mayor
Aitziber Atutxa Salazar
Izaskun Aldezabal Roteta
Igor Leturia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1981eko urriaren 1a -
Lan nabarmenak
ikusi
Jasotako sariak
KidetzaIxa taldea
Udako Euskal Unibertsitatea
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea

ixa.si.ehu.es…
Twitter: kepasarasola Inguma: kepa-sarasola-gabiola Edit the value on Wikidata

Kepa Sarasola Gabiola (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1958ko urriaren 20a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Informatika Fakultatean lan egiten du 1981etik, Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean. EHUko Informatika Fakultateko dekanoa izan zen (2014-2017) eta Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari (2018-2023).[1]

Ikerlaria

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 1988an EHUn defenditu zuen doktorego-tesia, "Caprate: Lengoaia Naturalez idatzitako problemen interpretaziorako sistema" izenburukoa, Felisa Verdejoren zuzendaritzapean.[2]

. Besteak beste, EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. ELEKA SL enpresaren sorrera bultzatu zuen; enpresa hori spin-off gisa sortu zen 2002an. Nazioarteko 140 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[3][4]

UEUkidea

UEUkidea da 1980tik, eta UEUko zuzendaria da egun 2018tik.

Liburuak

  • Python programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak. Iñaki Alegria Loinaz, Olatz Perez de Viñaspre Garralda, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 2016.
  • TAPE Testu-analisirako PERL erremintak. Aitzol Astigarraga Pagoaga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola, Aitor Soroa Etxabe. UEU. 2009.
  • Hizkuntzalaritza konputazionala. Izaskun Aldezabal Roteta, Jose Mari Arriola Egurrola, Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 2005.
  • Oinarrizko programazioa. Ariketa bilduma. Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 1999.
  • Informatika hiztegia. Iñaki Alegria Loinaz, Xabier Arregi Iparragirre, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Xabier Artola Zubillaga, Lore Azkarate Villar, Pili Lizaso Murua, Miel Loinaz Beristain, Montse Maritxalar Anglada, Txelo Ruiz Vazquez, Kepa Sarasola Gabiola, Elena Zubelzu. UZEI. 1993.
  • LISP programazio-lengoaia. Juan Ramon Bastarrika Larrauri, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 1991.
  • Programatzeko algoritmoak. Ariketa bilduma. Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 1984.
  • Konmutazioa: sistema digitalak. Mikel Alkorta Andonegi, Mikel Iriondo Bengoa, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 1980.

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. «Kepa Sarasola, UEUko zuzendari berria: “Euskaraz dabilen unibertsitate ez-elitista bat sortzeko motorra eta legamia da UEU” | UEU365» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
  2. Sarasola Gabiola, Kepa. «Caprate: Lengoaia Naturalez idatzitako problemen interpretaziorako sistema» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  3. Kepa Sarasola Google Scholar Citations webgunean
  4. Kepa Sarasolaren argitalpenak Ixa Taldearen webgunean
  5. Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea, 209 or. ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  6. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  7. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian
  • Kepa Sarasola Inguma datu-basean
  • Ixa taldea.
  • Hizkuntzalaritza konputazionalarekin lengoaiak errazago erabiltzeko tresnak garatzen ditugu. Kepa Sarasolari Zientzia Kaieran egindako elkarrizketa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q50177430
  • Commonscat Multimedia: Kepa Sarasola / Q50177430

  • Wd Datuak: Q50177430
  • Commonscat Multimedia: Kepa Sarasola / Q50177430