Gorka Julio

Gorka Julio

Bizitza
JaiotzaAndoain, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Talaios Kooperatiba

Mastodon: teketen@mastodon.eus Inguma: gorka-julio-hurtado

Gorka Julio Hurtado (Andoain, Gipuzkoa, 1982) informatikari software-garatzailea da, baita irakaslea, kolaboratzailea hainbat hedabidetan eta zenbait elkarte solidarioko kidea ere.[1]

Informatikaria

Informatika ikasi zuen EHUko Donostiako Informatika Fakultatean, eta gero Software libreko masterra, Software libre inguruneetako informazio sistemen zuzendaritza alorrean, egin zuen Kataluniako Unibertsitate Irekian (UOC).

Web garapenarekin, sare sozialekin, e-learningarekin edo partaidetza tresna digitalekin erlazionatutako hainbat egitasmo ere sustatu ditu.

Irakaslea unibertsitatean

Irakasle izan da EHUko Irakasleen Eskolan,[2]Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduan (LEINN),[3][4] eta UEU eta EHUren artean antolatzen duten "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan" on-line gradundokoan.[5][6]

Jendartea eta teknologia uztartzen

Aholkularitza teknologiko, ekonomiko eta soziala eskaintzen dituen Talaioskoop enpresa kooperatiboko bazkidea da hasieratik.[7][8] Era berean, kidea da Koop57 EH finantza-zerbitzu etiko eta solidarioan, baita Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Saretzen aritzen den Olatukoop sarean ere.[5][9]

Gorka Julio Durangoko Azokan teknologiaz berak antolatzen duen Kabia txokoan.

Durangoko Azokan Kabia txokoa antolatzen du urtean zehar IKTan esanguratsu izan diren ekarpen eta eztabaidak jasotzeko.[10]

UEUkidea

Formazioaren alorrean, informatikan azaltzen diren tresna, kontzeptu eta joera sortu berriak goiz ezagutu ohi dituenez horietaz hainbat ikastaro eta hitzaldi eman izan ditu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretan. Besteak beste, hauexek:[11]

  • 2016: Software libreari buruzko III. Euskal Mintegia
  • 2013: Ikastaroak emateko software berria: BigBlueButton eta Popcorn
  • 2011: Euskal wikipediaren edizio-maratoia: auzolan-festa Euskal Wikipediaren 10. urteurrenean. Hauekin batera: Kepa Sarasola, Unai Fernandez de Betoño, Gorka Labaka, Galder Gonzalez
  • 2011ko Informatikarien Bilkuran Gorka Julio hizlari gonbidatua izan zen sare sozialei buruz hitz egiteko.
    2011: Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkura. Gizarte sareak. Hauekin batera: Iñaki Lakarra Arko, Joxe Rojas Granja, Eider Fernandez Santos
  • 2011: Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat
  • 2010: Android sistema eragilea ezagutzen
  • 2010: Teknologiekin ere euskaraz. Hauekin batera: Iñaki Alegria Loinaz, Iratxe Esnaola Arribillaga, Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta, Julen Ruiz Aizpuru
  • 2010: Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz
  • 2008: Informazio uholdea kudeatzen ikasi
  • 2008: Wikiak eta elkarlanerako tresnak. Hauekin batera: Olatz Arbelaitz Gallego
  • 2008: WWW berri baten lehen urratsak
  • 2007: Segurtasun informatikoaren beharraz jabetuz. Hauekin batera: Liher Elgezabal Otsoa de Txintxetru
  • 2007: Web 2.0
  • 2007: Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak
  • 2007: Software sozialaren erabilpena, informazioa jarraituz
  • 2006: Blogak eta blog komunitateak
  • 2006: Web 2.0
  • 2006: Euskararen normalizaziorako, Interneten agerpenerako eta gazteen dinamizaziorako Interneteko tresna berriak, adibideak eta aukerak
  • 2005: Blog software plataforma ezberdinen azterketa. Honekin batera: Iñaki Alegria Loinaz

Kolaboratzailea hedabideetan

Jendartea eta teknologia uztartzea bere pasioa dela, aspalditik hainbat hedabidetan parte hartzen du maiztasuna handiarekin.

  • 2011tik idazten du astero Irlen sarea zutabea berria egunkarian.[12]
  • Euskadi Irratiko Amarauna saioko kolaboratzailea ere izaten da.[13]
  • 2014 eta 2017 urteen artean 14 artikulu idatzi zituen Jakin aldizkariko Telepolis atalean.[7]

Sariak

Erreferentziak

  1. «Gorka Julio: "Internet gune libreenetakoa da, eta mantendu egin behar dugu" • ZUZEU» ZUZEU 2013-06-06 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  2. Fernandez Roman, Urko; Perurena, Nere Amenabar; Hurtado, Gorka Julio; Quintian, Mikel Iruskieta. (2017). Jendartea eta hezkuntza, teknologien aukerak eta arriskuak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  3. «Azaroan, KoopFabrikako saio irekiak Eskoriatzako campusean - Berriak - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  4. «Komunikaldia 2010: La televisión en Internet - Archivo - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  5. a b hezikt. (2019-11-21). «“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburua kalean da!» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  6. Julio Hurtado, Gorka. (2019). (AR) Aukerak: ahalduntze teknologikoa. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  7. a b «Gorka Julio - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  8. «Software, hardware eta eduki libreak (Beñat Irasuegi eta Gorka Julio)» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  9. Gorka Julio | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  10. Durangoko Kabi@ gunean izango direnak, Gorka Julioren eskutik | Bilbo Hiria irratia. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  11. «Gorka Julio Hurtado :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  12. «"Gorka Julio" bilaketaren emaitza. berria egunkariko bilatzailean (>400 zutabe)» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  13. «CODE.ORGen euskaratzeaz eta programatzen ikastearen garrantziaz» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  14. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  15. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Kanpo estekak

  • Teketen.com bloga
  • @teketen kontua Twitter-en
  • Gorka Julio Artizarra sare sozialean
  • Gorka Julioren kolaborazioak Berria egunkarian, 400 baino gehiago.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q84863201
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 3401945
  • Wd Datuak: Q84863201