José García Nieto

José García Nieto
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé García Nieto
JaiotzaOviedo, 1914ko uztailaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2001eko otsailaren 27a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Madrilgo Kazetaritzako Eskola Ofiziala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Adonáis Olerki Saria  (1950)
    Mariano de Cavia' Price
    Fastenrath saria  (1955)
    Premio Boscán  (1973)
    Miguel de Cervantes saria  (1996)
    National Prizes for Literature  (1951)
    National Prizes for Literature  (1957)
    [[]]  (1987)
KidetzaReal Academia Española
Genero artistikoaolerkigintza

José García Nieto (Oviedo, 1914ko uztailaren 6a - Madril, 2001eko otsailaren 27a) espainiar olerkaria izan zen. 1996an Cervantes saria eman zioten.

Bizitza eta lanak

Oviedon jaioa zen arren, Madrilen egin zituen lan nagusiak. Kazetaritzako Eskola Ofizialean graduatu zen. 1940ko hamarkadan, García Nietok eta Falange Española mugimenduarekin loturiko zenbait olerkarik (Jesús Juan Garcés, Pedro de Lorenzo, Jesús Revueltas, Víctor García de la Concha eta abar) Garcilaso aldizkaria sortu zuten (1943), espainiar literatura atzerriko eraginetatik libre mantentzeko helburuarekin.

García Nieto ideia kontserbadoreko olerkaria zen, eta hori erakutsi zuen bere obra gehienetan. Espainiako gerra ondoko poesia klasizistako olerkigile handienetakoa izan zen, eta obra originala eta pertsonala osatu zuen.

Obra nagusiak, Vísperas hacia ti (1940, Zure omenezko bezperak), Poesía, 1940-43 (1944, Olerkiak, 1940-1943), Del campo y soledad (1946, Landaz eta bakardadeaz), Tregua (1951, Su-etena), Juego de los doce espejos (1951, Hamabi ispiluen jokoa), Sonetos para mi hija (1953, Nire alabarentzako sonetoak); La red (1955, Sarea); El parque pequeño (1959, Parke txikia); Geografía es amor (1961, Geografia maitasuna da), La hora undécima (1963, Hamaikagarren ordua), Memorias y compromisos (1966, Oroitzapenak eta konpromisoak), Hablando solo (1968, Bakarrizketan), Los cristales fingidos (1984, Beira itxuratuak); Galiana (1986) eta Carta a la madre (1988, Gutuna amari) dira. 1983an Espainiako Erret Akademian sartu zen, eta 1996an Cervantes saria eskuratu zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz) José García Nieto: biografia eta olerkiak Amediavoz.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q921366
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 71400048
  • ISNI: 0000000116684820
  • BNE: XX936183
  • BNF: 11987963k (data)
  • CANTIC: a11970935
  • GND: 1089828640
  • LCCN: n50083224
  • NKC: kup20030000030325
  • SNAC: w6h43252
  • SUDOC: 027945995
  • UB: a1348630
  • Open Library: OL133732A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02340/eu_g_0860/g0860
  • DBE: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 4465
  • Dialnet: 3351116
  • Wd Datuak: Q921366