Joan Mari Irigoien

Artikulu hau euskal idazle altzatarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irigoien».
Joan Mari Irigoien

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoan Mari Irigoien Aranberri
JaiotzaAltza, 1948ko irailaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2023ko maiatzaren 17a (74 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Imanol Irigoien
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta itzultzailea
Lantokia(k)Donostia
Jasotako sariak
ikusi
  • Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari  (1976) : Oilarraren promesa
    Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari  (1982) : Poliedroaren hostoak
    Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari  (1987) : Udazkenaren balkoitik
    Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari  (1989) : Babilonia

Literaturaren Zubitegia: 126

Joan Mari Irigoien Aranberri (Altza, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 30a - Donostia, 2023ko maiatzaren 17a[1]) euskal idazlea izan zen.[2]

Bizitza

Nahiz eta ingeniaritza ikasi, ez zuen arlo horretan jardun. Errealaren bigarren taldeko jokalaria izan zen gaztetan, eta gazte zelarik ere aldi baterako Venezuelara joan zen. Bertan Hego Amerikako literatura (Sabato, García Márquez, Benedetti...) ezagutzeko aukera izan zuen. Handik itzulitakoan, Egin egunkarian zuzentzaile aritu zen. Irakasle ere ibili zen, eta Euskal Telebistarako hainbat lan egin zituen.[3]

Lanik ezagunenak Babilonia eta Lur bat haratago eleberriak ditu (azken hori euskaraz idatziriko fikziozko libururik luzeenetakoa da). Imanol anaia ere idazlea da. Joan Mari Irigoien hogeita lau urtez idazle profesionala izan zen Elkar argitaletxean. 2013ko urrian, ordea, osasun arazoak zirela eta, erretiroa hartu zuen: alboko esklerosi primarioa diagnostikatu zioten: hitzak ahoskatzeko ez ezik, mugitzeko zailtasunak ere izan zituen. Horrek bere jarduna gutxitzera behartu zuen, baina poesia lantzen segitu zuen.[4] Azkenik, gaitzak okerrera eginda, 2023ko maiatzaren 17an hil zen.[1][5][6]

Lanak

Juan Mari Irigoien[7] Miranderen eta Txillardegiren inguruan (Ahotsak proiekturako)

Nobela

Poesia

  • Hutsetik esperantzara (1975, GAK)
  • Denborak ez zuen nora (1989, Elkar)
  • Hautsa eta maitemina (1998, Elkar)
  • Letra txikiaz bada ere (2002, Elkar)
  • XX. mendeko poesia kaierak - Joan Mari Irigoien (2002, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
  • Biziminaren sonetoak (2004, Elkar)
  • Bi urtetako kronika fakultatiboa (2015, Elkar)
  • Txantxanberde kantaria (2015, Autoedizioa)
  • Sorgin-argien ehizan (2022, Elkar)[9]

Haur eta gazte literatura

Biografia

  • Lope Agirre (1979, Lur)

Erreferentziak

  1. a b Mallona, Olatz Enzunza. (2023-05-17). «Joan Mari Irigoien idazlea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  2. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. Joan Mari Irigoien, Euskal Idazleen Elkartearen atarian.
  4. Igandeko Berria, 2014ko ekainaren 29a.
  5. Mendiguren Elizegi, Xabier. (2023-05-18). «Joan Mari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  6. Peñagarikano Goikoetxea, Gorka. «Zapia lepoan eta ibili munduan» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-18).
  7. .
  8. Derbi eleberria plazaratu du Joan Mari IrigoinekBerria, 2019-05-30
  9. Joan Mari Irigoien, "Sorgin-argien ehizan" eta "Babilonia" berritua. (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  10. «Irigoienek botere gehiegikeria salatu du 'Pistolak eta epistolak' nobelan», Berria, 2014-12-26

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • «Joan Mari Irigoien», Literaturaren Zubitegia.
  • Bestea da mundua nobelaren inguruko elkarrizketa Argia astekarian
  • Leire Zubeldiak Irigoieni eginiko elkarrizketa Gara egunkarian (2010eko abenduaren 30ekoa)
  • Igandeko Berrian Juan Luis Zabalak egindako elkarrizketa, 2014ko ekainaren 29an.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11927812
  • Commonscat Multimedia: Joan Mari Irigoien / Q11927812

  • Wd Datuak: Q11927812
  • Commonscat Multimedia: Joan Mari Irigoien / Q11927812
Joan Mari Irigoienen lanak

Poesia: Hutsetik esperantzaraDenborak ez zuen noraHautsa eta maiteminaLetra txikiaz bada ereXX. mendeko poesia kaierak - Joan Mari IrigoienBiziminaren sonetoak
Narrazioa: Oilarraren promesaPoliedroaren hostoakBabiloniaCosummatum estKalamidadeen liburuaLur bat haratagoIpuin batean bezalaOdolean neramanBestea da mundua (Orbetarrak I)Haragiaren gauak eta egunak (Orbetarrak II)Nor bere bidean (Orbetarrak III)
Haur eta gazte literatura: Bakarneren gazteluaUdazkenaren balkoitikMetak eta kometakApaiz zaharraren gitarraKomunista.com
Biografia: Lope Agirre