Imanol Irigoien

Imanol Irigoien
Bizitza
JaiotzaAltza, 1940ko azaroaren 5a (83 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Joan Mari Irigoien
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta margolaria

Literaturaren Zubitegia: 68

Imanol Irigoien (Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1940ko azaroaren 5a) euskal idazle eta margolaria da.

Joan Mariren anaia eta Romanen semea. Enpresa ikasketak egin zituen Donostian (E.S.T.E, 1961-1965).

Aurretik beste margolariekin batera hainbat erakusketetan parte hartu izan zuen, eta 1981ean egin zuen bakarka lehen pintura erakusketa, Oiartzunen. Gerora ere egin ditu erakusketa batzuk, bai bakarka (Oiartzun, Altza) bai besteekin batera (Senpere). Margolana eta poesia uztartzen saiatu izan da bere poema bilduma bakarrean: Argiaren barne-distantziak (1989, Lizardi saria; 1990, Kritika saria).

Lanak

Poesia

  • Argiaren barne distantziak (1989, Erein)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Imanol Irigoien literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12259549