Giulio Romano

Giulio Romano

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiulio di Pietro di Filippo de Gianuzzi
JaiotzaErroma, 1499
Herrialdea Italia
HeriotzaMantua, 1546ko azaroaren 1a (46/47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Rafael
Ikaslea(k)
ikusi
  • Ippolito Andreasi (en) Itzuli
    Stefano Speroni (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, margolaria eta eskultorea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Palazzo del Te (en) Itzuli
    The Battle of the Milvian Bridge (en) Itzuli
    Stoning of Saint Stephen (en) Itzuli
    Portrait of Margherita Paleologo (en) Itzuli
Mugimenduamanierismoa

Discogs: 2972343 Edit the value on Wikidata

Giulio Pippi de' Jannuzzi (Erroma, 1499 aldean - Mantua, 1546ko azaroaren 1a), Giulio Romano deitua, italiar pintorea eta arkitektoa izan zen.

Rafael pintorearen laguntzaile eta ikaslea izan zen, eta Troiako sutea obrari dagokion Eneas Ankises bizkarrean daramala atala pintatu zuen Vatikanon. Gianfrancesco Penni pintorearekin batera Rafaelen oinordekoa izan zen, eta haren obrak amaitu zituen: Itxuraldaketa, Ama Birjinaren koroatzea eta Konstantinok Majenzioren gainean lortutako garaipena.

Ama Birjina, Santa Ana eta San Jose eta Jesus zigorpean marraztu zituen Erroman. Villa Madama eta Villa Lante eraiki eta dekoratu ondoren, alde egin behar izan zuen Erromatik, grabatu lizun batzuk zirela eta. Mantuara joan zen, eta lantegi bat zabaldu zuen, gerora ospe handia izan zuena (1524-1540). Mantuako gotorlekuak amaitu zituen eta ur-hesiak eraikitzen hasi zen. Palazzo Te da, ordea, arkitekto horren obrarik aipagarriena (Psike, Faeton eta Erraldoien aretoak dekoratu zituen). 1540an, Mantuako dukea hil zenean Boloniara joan zen, eta San Petronio elizako aurrealdearen planoak prestatu zituen.

Iruditegia

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giulio Romano Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q215305
  • Commonscat Multimedia: Giulio Romano / Q215305

  • Wd Datuak: Q215305
  • Commonscat Multimedia: Giulio Romano / Q215305